izena
- féde, fedía. (a). izena. Fe.. Zelako fediakin errezatzen daben./ Orrek bere partiduai dotsa fedia./Entrenadorie oso inportantie dok hik fede apur bat badutzek. (AA ArrasEus, 186. o.). . ZERI, ZERTAN edo ZEREKIN fedia izan edo euki.. fedía zerbaiti izan, . (c). esapidea. Zerbaitekin konfiantza handia izan.. Gure amak fede aundixa dotsa berbena bedarrai.. Zentzu erlijiosoan ere bai, jakina. Batzuk badotse fedia Ezkioko amabirjiñiai... fedía emon, . (d). dio aditza. Sinesgarritasuna eman. Dar crédito o confianza.. Arek esaten dabenai etxotsat fede aundirik emoten./ Fede puxkat emon bia jakue gaurko gaztiei. .. fede txarrian, . (c). adberbioa. De mala fe.. Eztot uste fede txarrian eingo zebanik. .. fede onían, . (c). esapidea. De buena fe.. Eta danak fede onian zebillelakuan, baiña bai zera. ..
- fedédun, fededúna. (a). adjektiboa. Fedea duena (jainkoarengan, batik bat). Creyente. .
- feríxaleku, feríxalekua. (c). izena. Ganadu-feria egiten den lekua.. Bideberrin zeuan len ferixalekua. .
- 1. feríxante, feríxantia. (d). izena. Ganadu-feriara jon ohi den baserritarra. Baserritarra que acude asiduamente a la feria del ganado.. San Juango lauan an zetozen ferixantiak, kamiñua betian, lapur billur barik. .
- festoi, festoia. (a). izena. Festón (bordadu mota bat).. Ta pallekazko ero zea, festoiekin dda, amantalak erabiltzen giñuzen, jaiko amantalak. Juana. .
- fetxoríxa, fetxorixía. (c). izena. Fechoría.. Parte emuotxenian, abuentau eziñak pe emonda..., lapurretia ta fetxorixa aundixak ardixan-da, danian-da, etxetara-ta. Hil. .
- fídeo, fídeua. (a). izena. Fideo. .
- fídeo-zópa, fídeo-zopía. (b). izena. Sopa de fideo. .
- fiésta, fiestía. (b). izena. Fiesta, sobre todo en el sentido de juerga.. Zerbeza batzuk eta tokadiskos zar batekin egundoko fiestia montau giñuan.. Herriko festei jaixak esan ohi zaie, nekez fiestak. . fiestaráko gógo, fiestaráko gogúa. (c). esapidea. Jolaserako gogoa. Ganas de jugar, de fiesta.. Uste dot gaur gure andria fiestarako goguakin dagola./ Ikusi nebanian diruagaittik zebillela derrepente joan jatazen fiestarako goguak./ Paruan dago ta eztauka fiestarako gogoik.. Asko erabilia izan da, testuinguru askotan: sexu-jolasa, eztabaida eta haserrea, haur edo animaliekiko jolasa, etab... fiestán ibíli, . (c). esapidea. Jolasean ibili; elkarri kili-kili eginez, tira eta bultzaka, burrukan, eta horrela. Baita animalia batekin, txakurrarekin adibidez, jolas egin. Jugar a peleas, a hacer cosquillas, etc. Jugar con el perro u otros animales.. Alkarrekin fiestan ibiltzia gustatzen jakue eta azkenian asarretu eitten die./ Txakurkuma bixak denpora guztia fiestan dabitz. ..
- 1. figura, figuría. (c). izena. Itxura.. Ardixak buztana zetako; jarasteko be traba eitten dau atzian, da beti traba eitten dotsa. Figuria be kendu eitten da... Luis./ Eztauka figura aurrenengua. . Esan ohi da pertsona batek "figuria bakarrik" daukala, oso argala dagoenean.. figuráik pe ez izan, . (c). esapidea. FIGURÁIK PE EZ EUKI. Ideiarik ez izan.. Umia eukitzia zer dan eztaki; ezta figuraik pe. Buenoo! Gizonak ezta pentsau be aura padeziuta eitte zanik pe. Mertz./ Arek eskribitzen eztauka figuraik pe. ..
- 2. figura, figuría. (c). izena. Oso argala delako, biboteak daramatzalako, oso pintaturik dabilelako... norbaitez esan ohi dena. Argalengatik, batik bat. Palabra usada sobre todo por personas mayores al referirse a gente muy delgada, bigotuda, maquillada, muy preparada.... Eztozu ezautzen orren andria? Bai, alako figura bat. . figurakeríxetan ibilli, . (c). esapidea. Nabarmen ibili, "figura" baten gisa ibili. Andar llamando la atención por el vestido, peinado, etc.. Orri figurakerixetan ibiltzia gustatzen jako. . Ile-mototx berde batekin dabilelako, adibidez...
- figuriñ, figuriña. (-). izena. "Arropa irudiak eta josteko patroiak izaten dituen aldizkaria.. Orduan be bazeen figuriñak, eta kortia erakustekuak e bai." (Lar Antz). .
- filármonika, filármonikia. (c). izena. Ahoko soinua. Filarmónica.. Elizpian Tomasek filarmonikia jo ta neska-mutil kuadrillia dantzan.. Batzuek esku-soinuari filarmonika aundi deitzen diote, eta ahokoari filarmonika txiki. . Sin. ezpanetako soiñu, aóko sóiñu. Ik. eskúko sóiñu. filarmonikian moduan, . (c). esapidea. Kotxea hala gelditu dela esan ohi da istripu larri bat izan duenean.. Arbolia jo eta filarmonikian moduan geratu zuan Audi barrixa. ..
- filtire, filtiria. (d). izena. Bordadu klase bat.. ori aujekin, olako kajatxo bat izaten da; an orratzak. Bordaua bezalaxe izaten zan. Maria. .
- 1. fío, fíua. (c). izena. Silbido.. Fiua entzun orduko etortzen da txakurra. . Sin. txístu. fíua jo, . (b). du aditza. FIO EGIN. Silbar.. Kalian ziar fiua joten pozik zoian mutilla./ Fio eixozu aittai bazkaltzera etorri deiñ.. Sin. txístua jo..
- 2. fio, fiua. (-). izena. (Eibar.) Corriente de viento frio.. Itxizu ondo atia, sekulako fiua sartzen da eta. (SB Eibetno)..
- 2. fíri-fara, fíri-faría. (-). izena. (Eibar.) Tornu-burua; zulatzeko, torniatzeko eta beste zenbait eragiketa (otxabuketa, hari-emotea, etab.) egiteko erabiltzen zen tresna. Cabezal para tornillería, cabezal auxiliar.. Nok esango leuke, batzuek firi-fara koxkor batekin torlojogintzan bizimodua ataratzen dabela; ondotxo irabazitta gaiñera. (SM Burdin) .
- 3. fíri-fara, fíri-faría. (-). izena. (Eibar.) Taladro rústico. .
- 1. firí-fara, firí-faria. (c). izena. Hala deitzen genion Uberako gazteok geneukan akordeoi zahar bati.. Loiolako mojei erosi gontsen firifaria./ Zuen ganbaran egongok firifaria.. Mugatuan..
- firíngalo, firíngalua. (c). izena. Jilguero.. Firingalua daukau kaixolan.. Sin. jílgero, kardántxillo.
- fíxantza, fixantzia. (d). izena. Fianza. . fíxantzia jarri, . (c). Depositar la fianza. .. fíxantzia eiñ, . (c). aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros.. Ik. fixáu..