izena
- frantzésteko gerrate, frantzésteko gérratia. (d). izena. FRANTXÉSTEKO GERRATE. Frantsesen kontrako gerratea, Napoleonen garaikoa, ziur asko. Honen oroitzapena gaurdaino heldu zaigu Eguzkitzako Hilariren bitartez, honek bere birramonari entzundakoak kontatu baitizkigu. La Francesada.. Jeneralan zaldixen kortia egon i zan Gomozkortan, jeneralan etxia frantzesteko gerratian. Hil./ Frantxesak anka jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto. Alaxe geratu i zan frantxesteko gerratioi. Hil.. Ik. Gomózkorta.
- frantzía-ípar, frantzía-ipárra. (d). izena. FRANTZI-IPAR, FRANTZI-AIZE. Ipar-ekialdetik jotzen duen haize hotza, hotzena. Viento del noreste.. "Frantzí-iparra, frantzí-aizia: .
- frantzía-klabéliña, frantzía-klabéliñia. (c). izena. botanika Dianthus barbatus. Clavel chino.. Bestea baino askoz lore txikiagokoa. Oso polita eta usain gozokoa. Begi nekatu eta minduak osatzeko erabili izan omen da..
- frénte, fréntia. (c). izena. El frente de guerra.. Guretik pa frentia bistarauan zeuan. Klem./ Gure Txarako tio Kuban egon zuan gerran, zazpi urtian ero, eta itxuria frentia txarra zuan an be. Klem./ Gero frentera joan biar bera be. Klem. . frente emon, . (b). dio esapidea. FRENTE EGIN. Aurre egin.. Gure katuak frente emoten dotsa txakurrai.. Sin. aurre egin..
- 2. freskatu, freskatúa. (b). izena. Freskatzearen ekintza eta ondorioa.. Errekara joan eta artuizu freskatu bat./ Baldekara ura bota zoskuen eta guk artu giñuan freskatua.. Freskatua artu edo emon, batik bat. .
- fréskera, fréskeria. (c). izena. Esnea, gazta, haragia eta abar fresko samar, eta euli eta katuetatik babestuta eukitzeko izan ohi zen sare estuz eginiko kaxa. Fresquera.. Nebera ere deitzen omen zitzaion..
- 1. freskura, freskuría. (b). izena. Frescura.. Gaur goizian freskura ederra zeuan./ Ederki egoten da freskuran./ Etaraizu esnia freskurara mudau eztaiñ. .
- 2. freskura, freskuría. (c). izena. Ganora falta, patxada larregia. Cachaza.. Ordubatak eta bazkaixa gertatzen asteke; ik daukak ik freskuria. .
- frikátxa, frikatxía. (d). izena. Tripotxak. Sangrecilla y tripas de cordero.. Gaur frikatxia daukagu jateko.. Trípotxak eta frikatxía, biak esaten dira, baina frikatxa /a/ organikoduna da eta singularrean erabiltzen da eta trípotx, berriz, /a/ gabea eta pluralean..
- fríxku, fríxkua. (c). izena. botanika BRÍXKU. Amygdalus persica. Prisco, pavía.. Lehen baserri ingurutan baziren frixkuak, baina badirudi galdu egin direla gehienak. Batzuek alberretxikoekin konfunditzen dute. . Ik. albérretxiko.
- fríztixa, fríztixia. (d). izena. PÍZTIXA, PRÍZTIXA. Piztia. "Dícese de todo animal que se supone dañino." (Etxba Eib).. Patata-landara pillia dago sustarra janda. Eztakitt nik ze friztixa dabillen. . /a/ organikorik gabe ere entzun daitezke: frizti, pizti, prizti..
- frontóe, -i, frontóia. (a). izena. Frontón. .
- frúta, frutía. (a). izena. Fruta. .
- frútu, frutúa. (b). izena. Fruto.. Euskerazko klasiak eztakitt zenbateraiñoko frutua emongo daben. .
- fubol-partídu, fubol-partidúa. (a). izena. Partido de fútbol.. Fubol-partidua jokatu dou. . Baita: partido-fubola jokatu dou. . Sin. partídu-fúbol.
- fubolísta, fubolistía. (a). izena. Futbolista. .
- fuénte, fuéntia. (b). izena. Fuente (ontzia)..
- fundámentu, fundámentua. (b). izena. Ganora. Energía, formalidad, garbo.. Eguardixa ta oinddio bazkaixakin asi barik. Zelako fundamentu gutxi daukazun.. .. fundamentuz, . (-). esapidea. . Sin. gánoraz.. fundamentu gutxiko, . (-). esapidea. . Sin. gánora gutxíko..
- fundiziño, fundiziñúa. (a). izena. Fundición. .
- furrustára, furrustaría. (b). izena. PURRUSTÁRA. Norbaiti berotasunean egin ohi zaion haserrealdi laburra. Refunfuño, bufido.. Berandu aillegau nitzalako furrustaria ein zostan uezabak.. Katuak, ezustean harrapatutakoan, egin ohi duenari ere hala esaten zaio.. Sin. erremuskára, murruskara. furrústaka, . (c). adberbioa. PURRÚSTAKA. Furrustadak egiten. Refunfuñando.. Egun guztia furrustaka pasatzen dozu./ Furrustaka jardun jostak aguazillak. Don. ..
- gában, gabána. (c). izena. Gabán, abrigo.. Gabana ta abrigua bat. Gabana len esaten jakon, gabandunak errixan bi ero egoten zien bakarrik: Goiko Kondia ta Beeko Kondia; bestiak danak e, jakedunak, da jakera aillegatzen eztienak tunikadunak. Don. .