izena
- galafári, galafaríxa. (d). izena. Gari-afaria. Gari ereiteak bukatutakoan egin ohi zen afari berezia. Cena extraordinaria que se hacía al terminar la siembra del trigo.. Galafarixa; bakaillaua ta intxaur saltsia izaten zittuan tipikuak; Kontzeziño inguruan akabatzen zittuan gari ereittiak. Klem.. Ik. garí-éreitte.
- gálauts, gálautsa. (c). izena. Gariaren hautsa.. Galautsa e, lepuan da pegatzen zan autsa izeten zan, pikatzen zebana. Don. .
- gálbae, -i, gálbaia. (b). izena. Alanbrezko sarea duen bahea. Cedazo, criba.. Babak jo ondoren galbaian pasatzen die autsa ta zikiña kentzeko./ Baia da iriña pasatzekua; sedazkuak izeten zien leen. Galbaia da garixa pasatzekua. Aniz. . EGURREZKO GALBAIA eta ALANBREZKO GALBAIA bereizten omen ziren lehenago. Egurrezko galbaia: sarea alanbrezkoa beharrean egurrezkoa duena. Guk egurrezko galbaia babagorrixa apartatzeko geixenbat. Ta artua be bai, artua be jo, ta artua apartatzeko be bai. Don. Ikazginek ere erabiltzen zuten.. Ik. gálbaetu, báe, artz. Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe. (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera. .. galbaia(n) pasau, . (-). . 2. gálbaia(n) pasau, . (-). esapidea. "Aukera zuzena edo zorrotza egin.. Goizperren galbaia pasauta artzen dabe jentia." (Lar Antz) .. 1. gálbaian pasau, . (-). aditza. GALBAETU. Cribar. ...
- gálbae-espárka, gálbae-esparkía. (d). izena. Ik. ésparka.
- gálbana, gálbania. (a). izena. Galbana.. Atzo parrandan ibilli ta gaur galbania demasa.. Eguzkiak eragindakoa izan ohi da, gehienetan. Ardiek ere izaten dute. Beiñ martixa pasautakuan, beiñ bero eitten asittakuan, galbania arrapatzen dau ardixak aguro. Enr. .
- galbíde, galbidía. (c). izena. GALDUBIDE. Camino de perdición.. Diru geixegixa izan zan aren galbidia. Hitz ezaguna da baina inor gutxik erabilia. Eliza girokoa, batik bat. . Hitz ezaguna da baina inor gutxik erabilia. Eliza girokoa, batik bat..
- galbúru, galburúa. (b). izena. GARIBÚRU. Espiga de trigo.. Aurten, lasto luzia ta galburu txikixa. .
- 1. galda, galdía. (-). izena. (Eibar.) "Fundición. Metalak urtzen diran lantegixa." (SB Eibetno) .
- 2. galda, galdía. (-). izena. (Eibar.) "Tenplatzeko edo forjatzeko pieziari emoten jakon beroketia." (SB Eibetno)..
- galda-burdiña, galda-burdiñia. (-). izena. (Eibar.) Hierro fundido. .
- galda-galtzairu, galda-galtzairua. (-). izena. (Eibar.) Acero fundido. .
- galdakao lanperna, galdakao lanpernia. (-). izena. (Eibar.) Amanita rubescens. Amanita rojiza. (SB Eibetno)..
- gáldara, gáldaria. (b). izena. Caldero.. Galdara aundi baten egosten zan artua ta esnia. . GALDARA MAILLAZTUA esaten omen zitzaien aspaldi Angiozarren forma bereziko laino batzuei.. Ik. kóbrezko gáldara, burdíngáldara.
- gáldaratxo, gáldaratxua. (d). izena. Galdara txikia, esnea egosteko eta erabiltzen zena.. Esnia egostekua ta; galdaratxúa. Iru bat litro ero. Don.. Adibidean azentua azken aurrekoan. .
- galdumin, galdumiña. (-). izena. "Zerbait/norbait galtzearen pena.. Partidua galdu zeben eta galdumiña earra zeukan." (Lar Antz) .
- 1. galera, galería. (c). izena. Pérdida.. Naparruako baserrittarrak galera aundixak eukittue txingorra ta arrixakin. .
- 2. galera, galería. (c). izena. Jenero batean aprobetxagarria ez den partea. Harakintzan, adibidez, saltzekoak ez diren parteak: larrua, tripak, seboa, etab.; fruituetan, ustelak, nanoak... Lo no aprovechable de un género.. Txal ederra da, baiña galera asko dauka./ Eneban uste aurten patatiak ainbeste galera eukiko zebanik. .
- 2. gálera, gáleria. (d). izena. Bi ardatzeko gurdia. Hemen ez omen da asko ezagutu.. Izena orrek galeria. Bi ardatzekuak dienian, ba ikusten dalako Araban eta zerian ba, joño, galeria eruan juek, galerakaa bat. Bitorixara ferixara etortzen zittuztan patatiakin da irixekin; galeran ekartzen juen. Baiña emen bertan geuk ibilli galeraik e... Algadoneran zuan bat algadoi-balak erabiltzeko-ta. Don. . komentario 1