izena
- galikara, galikarak. (-). izena. (Eibar.) GALIKUAK. "Gaitz benereoa, purgazioak. Chancro blando." Arek izan zittuan galikuak, arek! (AAG Eibes).. Arek izan zittuan galikuak, arek!.
- galóndo, galondúa. (c). izena. Garia egon berri den soroa. La pieza en la que acaba de haber un sembrado de trigo.. Udazkenian galonduan arbixa ereitten zuan. .
- gáltza, galtzía. (a). izena. Galtzerdia. Calcetín.. GALTZA LUZIAK, GALTZA MOTZAK eta mutikoek edo futbolistek erabiltzen dituzten belaunerainokoei GALTZA ESPORTAK. Artilez eginikoei ARTILLEZKO GALTZAK.. Ik. artílle. galtzagiñan, . (b). adberbioa. Galtzak egiten. Tricotando calcetines.. Atsua eoten zan eo gorutan ero galtzagiñan; ta atsua, ipuin-jakittaillia, ta “maatillia” esate otsen. Hil. ..
- galtzáille, galtzaillía. (b). izena. Perdedor, -a. .
- galtzáiru, galtzairúa. (b). izena. Altzairua. Acero.. Galtzairuzko sukaldia jarri dabe. . Gogortasunaren irudia ere bada: Galtzairua baiño buru gogorraua dauka..
- galtzairu-laster, galtzairu-lasterra. (-). izena. (Eibar.) Acero rápido..
- galtzétorratz, galtzétorratza. (d). izena. GALTZATORRATZ. Artilearekin galtzak eta halakoak egiteko orratz handia. Aguja de hacer calceta.. Puntua egiteko orratz normalei ere hala esaten dio askok. .
- gáltzu, galtzúa. (d). izena. Garia ebaki ondoren gelditzen diren gari ipurdiak. Rastrojo de trigo.. Galtzua; len ariakin batu eitten zuan illaretara, eta gero erre ero azpittarako be ekartzen zuan. Klem./ Araba aldian udazkenian su emoten dotse galtzuai. . Singularrean beti..
- ganájateko, ganájatekuak. (b). izena. Egunean-egunean ganaduentzat zelaitik edo sorotik ekartzen den janaria. La comida del ganado que se acarrea del campo normalmente cada día.. Gurian egunero eitten die ganajatekuak. Sekula-bedarra, arta-puntia, alfafia... beti izaten da zerbaitt.. Pluralean.. ganájatekuak eiñ, . (b). aditza. Ganajatekoak kanpoan prestatu eta etxeratu...
- 1. ganáu, ganáua. (a). izena. Hazienda. Ganado vacuno.. Abeletxen ganau guztiak kenduittue./ Basarrixan eztao bakaziñoik, egunero gobernau bia die ganauak eta./ Ganauai kaso ein bia jako. . Ik. zaldi-ganáu, ardi-gánau. ganáura dedíkau, . (c). aditza. Dedicarse a la ganadería.. Ik. gobérnau, ganau-gobérnu..
- 2. ganáu, ganáua. (c). izena. Bicho, traste, elemento.. Len formala zan baiña aspaldixan ganau ederra eindda dago.. Ik. elémentu, -o, arráiñ.
- ganau-áska, ganau-askía. (c). izena. Pesebre de ganado.. Ixko demonio orrek ganau-askia apurtu dau adarka.. Sin. aska.
- ganau-gobérnu, ganau-gobernua, -ak. (b). izena. Ganaduei egin beharreko lanak: jaten eman, azpiak atera, jaitsi, etab.. Anaiak eitteitu gurian ganau-gobernuak.. Pluralean ia beti. . Sin. ganáu-jíra. Ik. gobérnau, gobernu.
- ganáu-jíra, ganáu-jíria, -ak. (c). izena. Ganadu-gobernua.. Ganau-jiria einddakuan etorriko nok afaltzera. . Sin. ganau-gobérnu.
- ganau-soka, ganau-sokia. (c). izena. Behia lepotik eramateko soka.. Ganau-sokak eingo zittuen. Felipe. .
- ganau-tapa, ganau-tapía. (b). izena. Karrajo edo trantzittutik ganadu-asketara jana botatzeko erabiltzen diren ate korrederoak.. Guk ganau-tapak, itxi tta zabaldu. Sebas. .
- 1. ganaudun, ganauduna. (-). izena. Ganadero..
- 2. ganaudun, ganauduna. (-). izena. Comerciante de ganado..
- ganautálde, ganautaldía. (d). izena. Ganadu multzoa.. Ganautalde bat, klase danetatik baldin badago. Don. . Ganadu klase guztietatik dagoenean deitzen zaiola horrela dio Donatok. Ez diot beste inori entzun..
- 2. ganauzáiñ, ganauzáiña. (c). izena. Behi zaintzailea.. Zuek jolasian da beixak sagastixan; onek dittuk ganauzaiñak, onek! ..
- ganáuzáintze, ganáuzáintzia. (c). izena. Ganadu zainketa lana, garai batean umeek egin ohi zutena.. Basarrixan eoten zan orduan lana; ura danian urriñ, da ganauzaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz, e, ukatzeko laiñ. Aniz. .
- gánbara, gánbaria. (a). izena. KÁMARA (OÑ., LEIN.). Laboreak eta fruituak gordetzen diren lekua. Goiko pisuan egon ohi da. Desván, camarote.. Artuak, sagarrak eta olakuak ganbaran gordetzen die.. komentario 1 Ik. artáganbara, sapái, bandíxo. gánbaratik endréauta egon, . (c). esapidea. Burutik jota egon. ..