izena
- garlopa, garlopia. (c). izena. Arotz-zepilo handia. Garlopa de carpintero.. Da orrek danak aixkoriakin zuzen ipini, geo garlopiakin zuzendu, da olaxe eitte zien orrek. Zepillo aundi ori. Angel.. Aizkorak, zerrak edo beste edozein erremintak utzitako laztasunak berdintzeko erabiltzen da. Kontria darama eta askoz ere aurpegi leunagoa uzten dio egurrari.. Ik. kóntra.
- garlópiñ, garlopíña. (c). izena. Garlopa txikia. Handiena kentzeko erabiltzen da; ondoren garlopa pasatzen zaio.. Lelengo garlopiña. Arekin desbastia eitte zan, eta gero garlopiak zuzen-zuzen ipintzen zaban. Angel. .
- 2. garmiñ, garmíña. (d). izena. (Oñati.) "Lo más caliente de la llama." (Izag Oñ). .
- 1. garmiñ, garmiña. (d). izena. (Oñati.) "El gusto o el olor que las llamas y el humo pegan a la comida. Garmíña dauko: tiene el gusto del humo y las llamas." (Izag Oñ) .
- garnára, garnaría. (d). izena. KARNERA. Gaztaiak lehortzen eukitzeko arasa.. Garnaria, gaztaiak eukitzekua. Garnaria esaten dotse emen pastoriak danak e. Garnaran eukitzeittue gaztaiak. Olakoxe listoiakin einddakua, ola bittartiekin aizia sartu deiñ. Enr. .
- 1. garo, garúa. (a). izena. botanika Pteridium aquilinum. Helecho.. Sin. ída. Ik. sorgin-gáro, aitz gáiñeko gáro.
- garo txiki, garo txikixa. (-). izena. botanika (lagunartekoa.) Polypodium interjectum. Garo mota bat.. Sin. ira txiki, ormako ira." (SB Eibetno)..
- garo-méta, garo-metía. (b). izena. Borobilean egindako garo-pila handia, erdian egur luze bat duena ardatz bezala.. Len basarri inguruan beti izate zien garo-metak.. Sin. garo-zuatz. Ik. méta.
- garósaill, garosáilla. (c). izena. GARASAILL . Helechal.. Len, piñuik eta etzanian, garosaill aundixak zien basuan./ Mendiko garosaillak, danak burdiñaratu eitten zien; pentsaizu. Ben. . Garasaill dio Hilarik: Emen euan garasaillik ederrena..
- garóta, garotía. (c). izena. Garoa etxeratze lana. El acarreo de helecho.. Basarrixan udazkeneko lana zuan garotia./ Aurten garotak etxoin ein biako dabe ba./ Aittajuna joan da burdixakin garotara.. Pluralean, askotan. . Ik. egurréta, bedarrondóta, Amábirjiña Garotáko.
- 3. garránga, garrangía. (-). izena. Burdinazko barra?.
- 2. garránga, garrangía. (d). izena. Kobazuloko zintzilikarioa edo zutikoa. Estalactita, estalagmita. Don.. KANDELA ere esaten zaie..
- garrátz-gústo, garrátz-gústua. (c). izena. Gusto agrio; también, acidez, mal gusto de boca.. Ardau onek garratz-gustua dauka./ Joan dan egunetan garratz-gustua daukat eten barik. .
- garróte, garrotía. (c). izena. Kargaturiko gurdien soka estutzeko erabiltzen den metro bete inguruko egurra. Garrote, vara para agarrotar la cuerda que sujeta la carga del carro.. Tente-garrotiak aaztu ezkero, adios burdi-garua. . Baita beste edozer gauza agarrotatzekoari ere. Guk orri esegilekuko garrotia esaten jau, garrotia emon, biurra emon. Don.. Ik. tenté-gárrote, ténte.
- garrótillo, garrótillua. (d). izena. Haur gaitza. Difteria, garrotillo.. Txikittan ixa ittuan egon ziñan garrotilluakin. .
- 2. gárun, gárunak. (d). izena. Sien.. Guk garunak esaten jau orrei e. Guk alde ontan golpen bat ero zeoze: garuiñetan. Don. .
- 1. gatz, gátza. (a). izena. Sal.. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira.. Ik. gazíttu. gatzían, . (c). adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat).. Ze moduzkua dago zopia gatzian?. Ik. gazi-géza.. gátza émon, . (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki.. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei...
- 2. gatz, gátza. (c). izena. Grazia, ganora.. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik) . ez gátz eta ez berákatz ez euki, . (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan.. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz. ..