izena
- 1. gerra, gerría. (a). izena. Guda. Guerra.. Ik. gérrate. gerríak urten, . (c). Gerra hasi. Estallar la guerra.. Gerriak urten zebanian soldauxkan zeuan Burgosen. .. gerrá-óste, gerrá-óstia. (b). izena. La posguerra.. Gerra-ostian estrapelo demasa ibili zan. .. gerrá-dénpora, gerrá-dénporia. (b). izena. Azkenengo gerrak (1936-39) iraun zuen aldia.. Gerra-denporan makiña bat ogi-beltz jan giñuan. .. gerrá-áurre, gerrá-áurria. (b). izena. La anteguerra.. Gerra-aurrian alkate egon zan. ..
- 2. gerra, gerría. (b). izena. Demanda, burruka, sesioa. Discusión, riña.. Ume demonio onek gerria besteik eztauke./ Andra-gizonak beti gerran dabitz. .
- gerrá-dénpora, gerrá-dénporia. (b). izena. Azkenengo gerrak (1936-39) iraun zuen aldia.. Gerra-denporan makiña bat ogi-beltz jan giñuan. .
- gérrate, gérratia. (b). izena. Gudatea, guda denpora. Guerra, tiempo de guerra.. Azkenengo gerratian burruka aundixak izan zien Elgeta aldian.. Gerra eta gerrate Sin. gisa erabiltzen dira sarri. Hala ere, gerrara joan, gerran ibili, gerrarako gogua. Eta, azkenengo gerratian, gerrateko kontuak... entzuten zaie nagusiei.. Ik. gerrá-dénpora, gerra.
- 2. gerri, gerríxa. (c). izena. Arbolaren gerria, enborra, ipurdi edo bururen oposizioan. Tronco de árbol.. Gure etxeaurreko artiak iru metro neurtzeittu gerrixan.. Zutik dagoenean da, batik bat, gerri; botatakoan trongo ia beti. .
- gerrí-búelta, gerrí-búeltia. (c). izena. Gerrialde lodia. Dícese de la ancha cintura; en tono jocoso, normalmente.. Mekauben, andra orrek jaukak gerri-bueltia./ Lau anaiak bizi die oinddio, danak pe gerri-buelta ederreko gizonak. . Baita gerria soilik, honelakoetan: Izaria zekarren batuta gerri-bueltan..
- gérriko, gérrikua. (b). izena. Zinturoitzat erabiltzen den zapizko zirrindara luzea. Faja.. Arrijasotzailliak gerrikuakin eitten dabe lan. .
- gertakizun, gertakizuna. (c). izena. Gertaera.. Orduko gertakizunak oinddio goguan dauzkat.. Gutxi erabilia. .
- 2. gesal, gesala. (-). izena. (Leintz.) Elur zapaldu eta urtua, batza..
- 2. giarra, -e, giarría. (d). izena. Enborraren bihotzaren eta gizenaren artean dagoen egur partea.. Barrura zati bat makala eukitzen dau, ta gero barruan giarria. Sebas./ Obran sartu biar bozu egur aundixa, al bozu gizena kendu, da ipinizu gixarriakin. Sebas. Aritza bestela beltza izeten da, ero mas bien urdaiazpiko koloria, gorri-beltz antzeakua: aura da giarria. Benito. . Lakak baino kolore ilunagoa du. Haritzarenak gorri-beltza, "urdaiazpiko koloria".. Sin. biotz, azur.
- 1. giarra, -e, giarría. (b). izena. GIXARRE. El magro de la carne.. Gizena baiño giarria geixao gustatze jatzu./ Urdaiazpiko onek urdai asko ta giarre gutxi.. Urdaiazpikoaz, gehienbat. Giarreren Ant. urdai da kasu honetan, eta beste haragietan, berriz, gizen. "Musculo" zentzuan ere . Ik. úrdai, gizen.
- giarrátsu, giarratsúa. (c). izena. Giharretsua, giharre askokoa. Haragiaz ia beti. De mucho magro.. Oso giarratsua da urdaiazpiko au. .
- gíbel, gibéla. (a). izena. Hígado. .
- gibel bédar, gibel bedárra. (d). izena. botanika Hepatica nobilis. Hepática, hierba del hígado.. Hosto iraunkorreko landare honek arrabete hartzen du gehienez ere. Sei-bederatzi hostoko lore politak ditu puntan, urdinak gehienetan, zuriak edo arrosak inoiz. Sikatu eta gero, gibela garbitzeko erabiltzen da. Batzuek diotenez zauriak ixteko ere balio du..
- gibélarri, gibélarrixak. (c). izena. Gibelerraiak. Higadillos de cordero.. Gozuak jartzen die gibelarrixak saltsan ardauzuri puxkatekin./ Gibelarrixak izaten dia birixak, gibela, baria ta biotza bildotxanak. (Lar Antz). .
- gibeléko, gibelekúa. (c). izena. Gibeleko gaitza. Mal de hígado.. Gibelekuakin ei dago aspaldittik.. Hepatitisa, batik bat. .
- gibélurdiñ, gibélurdiña. (b). izena. botanika Russula virescens. Kolore gama zabala duen perretxiko gozo eta ezaguna. Seta de cura.. Don.k -a berezkoaz dio: gibelurdiña, -ia.. Ik. koróso, urdiñ.