izena
- 1. gízaldi, gízaldixa. (d). izena. Mendea. Siglo.. Gure aittajuna joan dan gizaldixan jaixua zuan.. Gutxi erabilia. Siglo da arrunta. .
- gizalége, gizalegía. (d). izena. Jokaera ona, formala. Buen proceder.. Dirua eskatu ta gero bueltau ez, ori eztok gizalegia./ Gizalegian dabillena nekez aberasten da. .
- gízarte, gízartia. (c). izena. Giza artea, lagunartea, jende arteko tratua.. Gizon txarra ezta, baiña gizarterako eztau balio./ Etorri ari ona mutill, etorri ari giza artera, beti or bakarrik egon barik./ Gizarte ederrian pasau giñuan atsaldia. . Goiko esaldietako testuinguruetan. GIZA ARTE ere bai..
- gizátxarkerixa, gizátxarkerixia. (d). izena. (Oñati.) Ekintza gaiztoa. "Gizátxarkerixaak ein: cometer acciones malas, robos, etc." (Izag Oñ). .
- 3. gizen, gizéna. (d). izena. Enborraren azal azpiko lehen egur geruza biguna.. Gizena emen azalian eukitzen dau puxkat. Pauak-eta gizen gutxi eukitze juek. Gizena onek piñu zurixonek pe eukitze ok. Eukiko ok azalian pare bat zentimetro ero bat ero gizena. Sebas. . Sin. kostánera, flojo, laka, zuri.
- 2. gizen, gizéna. (c). izena. Parte adiposa, grasienta, de la carne.. Nik giarria naixao gizena baiño./ Ze aragi emon dotsu, gizena besteik eztauka ta.. Ant. giarra, -e.
- gizen-fáltsu, gizen-faltsúa. (c). izena. Gizentasun puztua.. Ziero gizenduta dago, baina gizen-faltsua. Itxura eskaxa artu jat. .
- 1. gizon, gizóna. (a). izena. Hombre.. Ondradu zentzua du honelakoetan: Gizona danak eztau olakoik eitten.. Gizona otzarapeian be gizon, . (-). esaera. (Gatzaga.) "El hombre siempre lleva el complejo de 'gallo'." (Aran Gatz). .. gizona plantau, . (c). esapidea. Jende aurrean modu nabarmenean agertu edo jokatu: haserre, mozkortuta, burrukarako prest.... Gizona plantau zuan Iñaki bakaziñotan lanera joan bia zebala esan zotsenian. Ixa garbittu juan enkargaua./ Gizona plantatzen dok Errekalde kuartillo bat joten dabenian. .. gízon portáu, . (c). esapidea. Ondradu portatu.. Igeltserua azkenian gizon portau jakun. Etzoskun kobrau gaiñetiko lana. ..
- 2. gizon, gizóna. (a). izena. Senarra. Marido.. Nundik nora ibilliko ete da nere gizona. . Ik. andrá-gizon.
- gizon-próba, gizon-probía. (d). izena. Gizonak harriari tiratuz egiten den dema.. Amoroton ikusi giñuan gizon-probia.. Ik. próba.
- gízongei, gízongeixa. (d). izena. Senargaia. Novio.. Gizongeixa be esan oi da. Persona nausixak; berakiñ ez.; “Aren gizongeixa dok ori, alakon gizongeixa”. Andrageixa bai. Andrageixa geixao gizongeixa baiño. Don. . Gutxi erabilia. Nobixo da arrunta..
- 1. gizonkerixa, gizonkerixía. (b). izena. Gizon-itxurak egin nahi dituenaren jarduera.. Purua erre, pattarra eran... gizonkerixak eitten ibili zan gure mutikua, ta gero botaka. .
- 2. gizonkerixa, gizonkerixia. (b). izena. Behar den bezalako gizonarentzat desegokitzat jotzen den egitea. Acción impropia de un hombre.. Gizonkerixa majua ein juan alkatiak uren asuntuan. .
- gizontásun, gizontasúna. (b). izena. Hombría.. Gizontasun gutxi demostrau ziñuan auzoko basarrixa erre zanian. .
- gízur, gizúrra. (a). izena. GÚZUR. Gezurra. Mentira. . Gizurra esan neban Getaríxan, da ni baiño len zan atarixan, . (c). esaera. Gezurra erraz zabaltzen dela... Gizurrak anka motzak dauzka, . (-). esaera. "Gezurrarekin inora ezin dela joan adierazten du." (Lar Antz)... Diario Vasco, egi gutxi ta gizur asko, . (c). esaera. Lehengo zaharrek esaten zuten esaera... gizurrétan, . (b). adberbioa. Mintiendo.. Amak gizurretan arrapau nau./ Etzaittez nerekin gizurretan ibili. .. gízurra ta saltsía euki, . (c). esapidea. GÍZURRA TA SALTSÍA ERABILLI. Gezurrak esan.. Orri ezixozu kasoik eiñ, gizurra ta saltsia besteik eztauka ta. ..
- glória, glória. (b). izena. La oración de la gloria.. Gloria errezatzia aaztu jaku./ Gloria, Patri et Filio et Espiritu Santo.. Ik. patérnoster.
- goáta, goatía. (a). izena. Sendakuntzarako kotoia. Guata. .
- 1. gobernadore, gobernadoría. (b). izena. Gobernador Civil.. Legorretako semia ein ddabe Gipuzkoako gobernadore. .
- 2. gobernadore, gobernadoría. (c). izena. GOBERNATZAILE. Ganadu-gobernatzailea. Hona hemen Elgetako Ferixa Nagusikoan pasatutakoa, nire anai Julienek kontatuta:. Ganau-premixuak ziela ta jurauko bat joan jakok beixan onduan zeuan basarrittar bati: .
- 2. gobérnante, gobérnantia. (c). izena. Agintaria. .
- 1. gobernu, gobernúa. (c). izena. Etxeko gorabeherak: jana, edana, jantzia, garbitasuna... Los asuntos domésticos: alimentación, vestido, limpieza.... Bakarrik geldittu zanian bakardadiak eta gobernu txarrak belaxe ein juan arena. . GOBERNU TXARRA, batik bat. Zentzu politikoan GOBIERNU ia beti.. Ik. ganau-gobérnu.
- 2. gobernu, gobernúa. (a). izena. GOBIERNU, -O. Gobierno.. Gobierno Baskuan eitten dau lana./ Sasoe bateko somatenak izan bia zittuan ba gobiernuan aldekuak ero ta arek armia eukitze juen itxuria. Politikako asuntua izan bia zuan zeozer. Klem. . Gobernua eta elizia alkarrekin daenian, malo, . (-). esaera. (Lar Antz)...