Skip to main content

izena

  • 2. gatz, gátza. (c). izena. Grazia, ganora.. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik) . ez gátz eta ez berákatz ez euki, . (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan.. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz. ..
  • gátz-árri, gátz-árrixa. (d). izena. Ganaduei jateko gogoa egiteko txupatzen ematen zaien gatzezko bola.   Bola de sal que se da a chupar al ganado vacuno para abrir el apetito.. Gatzarrixa guk ezkiñuan erabiltzen, baiña ganadero aundixak eta bai. Klem. .
  • gatzári, gatzaríxa. (c). izena. GATZAGI. Gatzagia. Cuajo. Gaztaiak prensan eitteittut baiña; lelengo eskuekin liarra emun; guk gatzarixakin eitteituu. Liarra esateotsau guk, paiña gatzarixa esaten dotse Gipuzkuan geixenak. Enr./ Esniai gatzarixa emon, laga puxkaten, gazuria kendu ta esnemamiña sortzen dok. Klem.. GATZARIXA EMON egiten da.. Sin. líar.
  • gátzatu, -o, gátzatua. (a). izena. Mamia.   Cuajada.. Ardi esniakin gaztaia, gatzatúa... Bost gátzatu. Don.. Azentua bietara. .
  • gatzóntzi, gatzontzíxa. (b). izena. Salero.. Zer, gatzontzixa jausi jatzu lapikora, ala?. Hau esan ohi zaio sukaldariari jana oso gazia dagoenean. .
  • gau, gába. (a). izena. GABA. Noche.. NOR mugagabean gau entzuten da agian gehiago, gaba ere esana den arren. Beste kasuetan /b/ sartzen da: gaba, gabian, gabetan, gabaz edo gabez; dena dela duda-mudak sortzen dira tarte hori /b/-z ala /u/-z, nola bete erabaki ezinik.. gaua egunezko euki, . (d). esapidea. Ume txikiak loa aldatuta euki.   Tener el sueño cambiado.. ..
  • gau-éskola, gau-éskolia. (c). izena. GABESKOLA. Lehenago, iluntzean, baserriko lanak amaitu ondoren, izan ohi ziren eskolak. Orainago, euskara ikastekoei eman izan zaie izen hori.. Nik dakitten apurra San Juanen gau-eskolan ikasittakua dok./ Alfabetatzen emundakua naiz gau-eskolan. .
  • 1. gau-txori, gau-txoríxa. (b). izena. Gauez ibiltzen den edozein txori.   Pájaro nocturno.. Atzo gabian gautxori aundi bat egaratu jatan aurre aurretik. .
  • gáubela, gáubelia. (d). izena. Velorio.. Lenao gaubelia eitte jakon ilddakuai./ Gaubelara noia aldekora. .
  • gaugíro, gaugirúa. (c). izena. Gauez dagoen eguraldia (ona, batik bat).   Estado del tiempo durante la noche (bueno, mayormente).. Au da gaugirua au; penia emuten dau obera joatia. .
  • gauguztiko, gauguztikúa. (c). izena. (Eibar.) Fiesta que dura toda la noche.. Atzo, Katillunian gauguztikúa eiñ dogu lagunok. (Etxba Eib). . Ik. gaupása.
  • gaupása. (a). izena. Etxetik kanpora, olgetan normalean, igarotzen den gaua.. Biar gaupasa egin biou. . GAUPASA EI. Sin. gauguztiko.
  • gaupasero, gaupaserua. (b). izena. Gaupasa egin duena.. Ik. galduteiro.
  • gausereno, gauserenua. (c). izena. (Oñati.) Ilargi beteko gauetan egoten den gaugiro berezia. . Erropa orreik gauserenuan gozatu dira..
  • 4. gautxori, gautxoríxa. (b). izena. Gauez ibiltzen zalea.   Noctámbulo, juerguista.. I gautxori bat eindda ago aspaldixan. .
  • 2. gautxori, gautxoríxa. (c). izena. Mozoloa.. Ik. mozolo.
  • 3. gautxori, gautxoríxa. (d). izena. Caprimulgus europaeus. Chotacabras. (Sar.).
  • 1. gauza, gauzía. (a). izena. Cosa. . gauzón, gauzóna. (b). Gauza ona, batik bat jatekoa.. Domeketan amanera joaten da bazkaltzera; arek badaki gauzona ze dan. .. gauza gútxi, . (b). Poca cosa.. Jentiak gauza gutxi bia dau asarretzeko... gauza grandia, . (-). . Ik. gránde.. gauza formálik, . (a). esapidea. Cosa buena. . Zainduizu ori, orrek eztau gauza formalik eingo ta. . Oso erabilia...
  • 2. gauzak. (c). izena. Hilekoa (euf.).. Andrakumiai gauzak illian bein etortzen jakoz. (AAG Eibes). . Ik. illéko.
  • gazikútxa, gazikutxía. (d). izena. Txerrikiak gatzetan gordetzeko erabiltzen den kutxa. Zurezkoa, harrizkoa edo zementuzkoa.. Zemendixa da illik onena gazikutxak txarrikixakin betetzeko. (Lar Antz) .
  • 1. gaztáe, -i, gaztáia. (a). izena. Queso..
  • 2. gaztáe, -i, gaztáia. (b). izena. Burua.. Sekulako gaztaia jeukan Musolinik. . Ik. gaztáiko.
  • gaztáiko, gaztaikúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Buruko kolpea.. Gaztaiko ederra emun jostan guardasolakin./ Azelakotxe gaztaikua artu neban ate-markua jota.. Ik. kaskarréko, burúko.
  • gaztaimámiñ, gaztaimamíña. (d). izena. Gaztanbera.   Requesón.. Sin. esnemámiñ, gaztánbera.
  • gaztáiña, gaztaiñía. (a). izena. KASTAIÑA. Castanea sativa. Castaña, castaño. (Arbolari berari, gaztaiña-arbola ere bai.  . Bizkaixa onena, gaztaiña ale aundixa bez; bestiak, abadiñauak eta, eukitzen juen ipurdia aundixaua, baiña bizkaixa ale kuriosua izaten zuan, oso gozua jateko; diferenzia aundikuak dittuk gaztaiñak, e. Klem./ Gaztaiñatan egongo dia, geurian zerenak akordatzen naiz, lenengo goiz-gaztaiñia, Arrate gaztaiñia esaten gontsan; bizkeixa bigarrena; abadiñaua, irugarren batze zana; orrek etapaka zela etortzen zien frutua; gero txapardua, gero orri beltza, irurixa, iñarmentua, aritzaua; orrek geurian zerenak. Don. . Euskal Herrian oso ugari izan da, baina gaur urrituta dago, aspalditxo gaitz batek gehienak hondatu baitzituen. Gaztaina oinarrizko jakia izan da gure artean punturarte. Gaztaina mota batzuk: abadiñaua, aritzaua, atalua, arrate gaztaiñia edo goiz-gaztaiñia, bizkeixa, idurixa, iñarmentua, lete gaztaiñia, orri beltza, txapardua, txertakia... Mertzedesek dio inoren terrenoan sar zitezkeela arbolak. Len erozein lekutan ipintten zan arbolia. Zure terrenuan be igual nik, da! ipini arbolia ta kitto. Zuk pe igual nerian. Oin danak ganbixau zien orrek. Gaztaiñia ta ola ipintten zan. Gaztaiñia jeneralian. Iñon terrenuan. Mertz. . Ik. gaztáiñerre. Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die. (c). esaera..