izena
- gaztaiña egósi, gaztaiña egosíxa. (b). izena. Castaña cocida. .
- gaztaiña-kóskol, gaztaiña-koskóla. (b). izena. Erizo de la castaña.. Aurten lapurrak gaztaiña-koskolak bakarrik laga doskue. . Ik. kóskol.
- gaztaiña-makatz, gaztaiña-makátza. (d). izena. Berez etorritako gaztaina-arbola.. Zumarra, bere sasoian botata, muebletaako be loratsua izaten dok, gaztaiñian makatzan modura eitxeok orrek. Sebas.. Ik. makatz.
- gaztáiñerre, gaztáiñerria. (b). izena. Castaña asada.. Gaztaiñerriak dauzkau afaltzeko. . gaztáiñerre-jan, gaztáiñerre-jana. (c). izena. Gaztainerreekin egindako otordua.. Gaztetan gure kuadrilliak urtero eitte giñuan gaztaiñerre-jana Domusantu egunian. .. Gaztáiñerre (egúna), . (-). izen propioa. GAZTÁIÑERRE. Eibarren azaroko bigarren astelehena, Osintxun hirugarrena. Bi leku hauetan ÁNIMEN ere deitzen zaio egun honi. Bergaran eta Uberan, berriz, Domusantu eguna. Osintxun eta Eibarren ohitura da lagun taldea bildu eta afaria egitea, gaztaina eta guzti, jakina. Uberan ere bai, nahiz eta aldi batean galduta egon den. ..
- gaztáiñerre-jan, gaztáiñerre-jana. (c). izena. Gaztainerreekin egindako otordua.. Gaztetan gure kuadrilliak urtero eitte giñuan gaztaiñerre-jana Domusantu egunian. .
- gáztaiñi, gáztaiñixa. (c). izena. GAZTAIÑAI, GAZTAIÑEI. Gaztainadia. Castañar.. Len ba ei zan makiña bat, baiña oiñ eztago gaztaiñirik./ Gaztáiñeixak aundixak. Aniz.. Azen.: gaztáiñi ere bai. .
- gaztánbera, gaztánberia. (d). izena. Gaztaimamiña. Requesón. . Gaztanberazko eskuak euki, . (-). esaera. Gaztanberazko eskuak dauzkak ala? esaten zaio dena lurrera jausten zaionari. ..
- gaztanóntzi, gaztanontzíxa. (c). izena. Gaztaia egiteko ontzia, metalezkoa, gaztae formakoa eta zulotxoduna. Recipiente en el que se hace el queso; tiene muchos agujeritos para que se filtre el suero.. Au zan gaztanontzíxa eta azpixan aura gazuria artzeko guk plater bat ibiltze giñuan. Don.. Azen.: gaztánontzi ere bai. .
- gázte, gaztía. (a). adjektiboa. Joven. . gaztétan, . (b). adberbioa. En la juventud.. Ori fubolistia izandakua da gaztetan. .. gaztetáko, gaztetakúa. (b). izenlaguna. Gazte denporakoa. De la juventud.. Ori gaztetako laguna da./ Gaztetako kontuekin ezin da bizi. .. gaztéik, . (c). adberbioa. Gazterik. Siendo joven.. Gazteik ezkondu zan./ Gazteik il zan... gazte bizi, . (c). esapidea. Ser ingenuo, vivir en las nubes.. Milla pezetakin bazkalduko doulakuan ago? Gazte bizi aiz i./ Entradia an artzekuan joan die; orrek oinddio gazte bizi die. ..
- gazté-dénpora, gazté-dénporia. (a). izena. La época de la juventud.. Gure gazte-denporan etzuan ordenadoreik./ Orren gazte-denporia tristia izan zuan. .
- gazte-jénte, gazte-jentía. (c). izena. Gente joven, juventud.. Jente asko zan, batez be gazte-jentía./ Gazte-jentiak eztau nai trikitixaik jaixetan.. Sin. gazteríxa.
- gazteáldi, gaztealdíxa. (b). izena. Se dice, sobre todo, de la segunda juventud.. Tomas ixa illian egon zan zentruan, baiña berriz be gaztealdixa dauka. .
- gazteantz, gazteantza(k). (-). izena. (Antzuola.) "Gaztetan egiten diren zorakeriak, bihurrikeriak-edo.. Gazteantzak oiñ iñ ezian noiz ingoittue ba?" (Lar Antz).. Sin. gaztekeríxa.
- gaztekeríxa, gaztekerixía. (c). izena. Gaztetan egiten diren zorakeriak.. Gaztekerixetan asi zan berrogetamar urtekin eta biotzekuak emon zotsan. . Ik. gazteantz.
- gaztélegoe, gaztélegoia. (d). izena. (Oñati.) Hego-haize mota. "Es el que viene de hacia Vitoria y es muy templado. " (Izag Oñ). .
- gazteríxa, gazterixía. (c). izena. Gazteria. La juventud.. Oingo gazterixiak eztauka pelotarako gogoik./ Andik Ezkiogara. Gazterixia izugarrixa, gaztia asko. Fran.. Sin. gazte-jénte.
- gaztetxo, gaztetxua. (b). izena. Hamabi-hamasei (?) urteko gaztea.. Gaztetxo kuadrilla bat zetorren bidian gora./ Neska gáztetxo batekin ikusi dot. .
- gazúra, gazuría. (c). izena. Gaztaia egiterakoan esneari kentzen zaion ura. Suero de la leche.. Txarrixak gustora jaten dabe gazuria. .
- 2. géi, géixa. (d). izena. Gaia. Tema.. Beixa e, "zer? ausnartu ete jok"? preguntau eitte jok orduan. Bestekaldera berriz e, "ausnarrian dago, ondo dago". Gauza gutxi eukiko juek paiña, zetarako, ze geittarako dan. Don.. Donatok behin baino gehiagotan darabil hitza. Bestela ez dugu asko entzun. Atzizki bezela: abadegi, andragei, gizongei, kurutzegi... hitzetan..
- 3. gei, geixa. (-). izena. (Eibar.) "Larva. Animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa esaten da." (SB Eibetno). .
- 1. géi, géixa. (d). izena. Gaia. Eginkizuna, helburua. Fin, objetivo.. Eskumara esateko ta ezkerrera, gei orrekin ez, baiña gora da beera. Don./ Sardia, orduan ze geittarako dan izengo litzake ta: “zer, atzera-sardia ala aurrera-sardia?” Don./ Banastak izete zien forma diferentekuak pe bai, gei diferentatarakuak, segun zetarako zan. Don. .
- 2. géixegi, géixegixa. (c). izena. Gehiegia. Lo demasiado.. Diruik eza txarra da baiña geixegixa be ezta ona. S . Sin. lárregi. geixegixan ibili, . (c). esapidea. Abusatzen jardun.. Aspaldixan geixegixan abill bai (parrandan edo kirolean, adibidez) eta azkenian ikusikon. ..
- gelatz, gelátza. (d). izena. ELÁTZ, GENDATZ, GELATZU. Laratza. Beheko suan goiko paretatik zintzilik egoten den kate gantxoduna, nondik zintzilikatzen den galdara. Esaera da etxeko kontuak hark jakiten dituela, eta isilik euki. Llar.. Baba-galdaria egoten zuan ke baten gelatzetik zintzilik./ Asko dakixenoi? Gelatza. Orrek, esaten dabe, etxeko kontu danak orrek jakitteittuala; ta ixilik euki. Don./ Beeko sua ta, gendatzian baldekara bat ur beti kontinuo. Ben. . Sin. laratz. Ik. etxe.