izena
- gabárdina, gabárdinia. (b). izena. Gabardina.. Bazen gure mutikotan "Gabardinas" esaten zitzaion eskeko bat. .
- gabeko mitxeleta, gabeko mitxeletia. (-). izena. "Polilla, mariposa nocturna." (SB Eibetno) .
- gabérdi, gaberdíxa. (b). izena. GAUERDI. Gauerdia. La medianoche.. Gaberdixan esnatzen bada zigarrotxua erretzen dau. . gaberdi zarrak, . (-). izena. (Eibar.) Gauean berandu. . Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik)..
- gaberdi zarrak. (-). izena. (Eibar.) Gauean berandu. . Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik).
- gaberdiko meza, gaberdiko mezia. (-). izena. (Eibar.) Misa del gallo..
- gabi, gabixa. (-). izena. (Eibar.) Martillo pilón, martinete. .
- gabillára, gabillaría. (d). izena. KABILLARA, GABILLERA, EGABILLARA. Accipiter nissus. Gabiraia. Gavilán.. Aspalditxuan ezta emen gabillaraik ikusten.. Arrano mota bat, txitatan eta amorratua. Ondorengo gabillara mota hauek ere badira, Sarasuaren arabera: .
- gabillara txiki, gabillara txikixa. (-). izena. Falco tinnunculus. Cernícalo.. Sin. arrai txiki, mirutxiki.
- gabillara urdin, gabillara urdiña. (d). izena. GABILLARA ZURI, GABILLARA BUZTANLUZE. Circus cyaneus. Aguilucho cenizo..
- gabón-bátze, gabón-bátzia. (c). izena. Ik. gabon-éske.
- gabon-éske, gabon-eskía. (c). izena. Gabon egunean taldeek etxez etxe egin ohi duten erronda. Lekuzko kasuetan, batik bat.. Uberako neska mutikuak etorri die gabon-eskera./ Eztot sekula ainbeste jente ikusi gabon-eskian./ Gabon-eskia oittura zarra da.. Sin. gabón-bátze. Ik. gabon-kántu.
- gabon-súbill, gabon-subílla. (d). izena. Gabonetan etxeratzen zen sutarako enbor ederra.. Ik. subill.
- gabóngiñ, gabongíña. (d). izena. GABONGILLE (LAR ANTZ). Gabonetan gonbidatu joaten dena, edota bere jaiotetxera itzultzen den morroi edo mirabea.. Gabongiñei bakillau bana emuten zotsen nausixak. . gabongiñára, . (d). izena. Gabonetan bere etxera kanpoan lanean dabilena.. Kriau euanak eruaten zittuan etxera, gabongiñara. Bakillau txiki bat eta etxian einddako ogi bat. Aniz.. Baita «gabongiñako erregaluak», «gabongiñatik bueltau», etab...
- gabongiñára. (d). izena. Gabonetan bere etxera kanpoan lanean dabilena.. Kriau euanak eruaten zittuan etxera, gabongiñara. Bakillau txiki bat eta etxian einddako ogi bat. Aniz.. Baita «gabongiñako erregaluak», «gabongiñatik bueltau», etab..
- gabonill, gabonilla. (-). izena. (Antzuola.) "Abendua." (Lar Antz) .
- gabonsári, gabonsaríxa. (c). izena. Gabonetako oparia. Antzina morroi eta kriadek gabonetan beren etxeetara eramaten zuten nagusiak emandakoa. Nagusiek errenteroei ere egin ohi zieten. Aguinaldo.. Kriadak eta bakaillaua eruaten juen. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem.. Ik. ezkonsári, sári.
- 1. gaillego, gaillegúa. (a). izena. Galiziarra.. Gaillego asko bizi da Eibarren. . Mutikotan norbaiti burla egiteko zera esaten genuen: Kobarde...! gaillego...!.
- gaillégo áize, gaillégo aizía. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun.. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun Anboto aizia eta gaillego aizia gauza bera da.. Sin. gaillego. Ik. mendébal.