izena
- 2. ezebez, ezebéza. (c). izena. La nada.. Gutxi dala diñok? Ezebeza dok obia.... Testuinguru honetan «bapeza» esaten da gehiago. Osintxuko Mertzedesek EZERREZA dio. Emakumia, orduan e, geizki bizi izen zan emakumia, geizki, oso geizki be. Ezerreza. Mugatu singularrian ia bakarrik.. Ik. bapez, ez. ezebezéra etórri, . (c). esapidea. Reducirse a la nada, mermar mucho.. Perretxikuak zartaiñera botatakuan ezebezera etortzen die./ Sasoi baten aberatsak izan zien, baiña oiñ ezebezera etorritta dare. ..
- ezebezítos. (-). izena. OHO. Aranzadi ikastolan hala deitzen zieten (1994 ingurua) OHOko azken zikloko gazteenei (. Seigarren maillakuak ezebezitos die, zazpigarrenekuak zeozesitos eta gu zortzigarrenekuak, aundixak, eztaukau izenik.. Soldaduxkako «conejo», «padre», «abuelo»ren gisakoa. Hizkuntza aldetik begiraturik, oraindik sormenerako gaitasun txiki bat badela pentsa daiteke, nahiz eta kezkagarria den erdal atzizkia, eta motibo hobe bat erabili ez izana. .
- 2. ezíñ, ezíña. (b). izena. El no poder, la impotencia.. Nai eta eziña, askoi pasatze jakuna./ Orrek eztauka eziñik, baiña alper utsa da. . eziñían ibílli, . (c). esapidea. Indar edo adore gutxirekin ibili.. Aurten Gorospe eziñian ibili da Tourrian. ..
- ézker, ezkérra. (a). izena. Izquierda.. Ezkerretan jarri nintzan. . Mugagabean nahiz mugatuan lekuzko kasuetan: Bidean ezkerretik joan esan ohi da ia beti, baina ezkerretatik joan ere entzun daiteke. Ezkerrera edo ezkerretara artu./ Zure ezkerrian edo ezkerretan jarri nintzan. Gauza bera eskuma-rekin.. ézker-eskúma, . (b). Derecha e izquierda.. Gu bixok ezker-eskuma bizi ga./ Asi zan ekubilkarak ezker-eskuma botatzen, da etzan giro. ..
- ezker-biur, ezker-biurra. (d). izena. Hariari ezker aldera ematen zaizkion bueltak. Vueltas que se le dan al hilo hacia la izquierda para hacer cuerdas.. Ik. biurra emon.
- ezkerkára, ezkerkaría. (b). izena. Ezkerkada, esku eskerraz emandako zartada. Zurdazo, golpe.. Ezkerkara bat emoten bostat egaran eingok. .
- ezkil kanpae, -i, ezkil kanpaia. (-). izena. (Antzuola.) Iluntzeko kanpaia.. Illuntzian abemaittakuakin etxea, ezkil kanpaia... ori istantzian jote zan. (Lar Antz). .
- ezkonbárri, ezkonbarríxa. (b). izena. Recién casado, -a.. Ezkonbarrixak pisua pagatzen lanak./ Ango turista geixenak ezkonbarrixak zien. . Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe, . (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera. .. ezkonbárri égon, . (b). esapidea. Duela gutxi ezkonduta egon.. Gerria asi zanian ezkonbarri zeuan. ..
- ezkongúra, ezkonguría. (c). izena. Ezkontzeko gogoa. . Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria, . (d). esaera. Abadeek ei duten ezkontzeko gogoaz diharduen esaera...
- ézkontza, ézkontzia. (b). izena. Casamiento, casorio.. Printzesiorren ezkontziak makiña bat berba erain ddau. . Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez, . (d). esaera. . Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. .. Ezkontza eta buzkantza, berotan, . (-). esaera. (Lar Antz)... ézkontzaz, . (c). Ezkontza dela medio.. Aitta Oñatiko semia, ezkontzaz Sieteetxian bizi zana. Hil..
- ezkúra, ezkuría. (d). izena. Ezkotasuna. Arropena eta baita etxe edo gela batekoa ere. Humedad ligera, referiéndose a ropas y también a la de sitios cerrados.. Kontraterrenuan einddako etxetan beti da ezkuria./ Mendebal onekin ezkuria ein jakue armaixoko erropei be.. Hitz ia galdua. orain UMEDADE entzuten da ia bakarrik. Ik. ézko.
- ezkútaleku, ezkútalekua. (b). izena. Escondite.. Baldosapian zeukan diruen ezkutalekua.. Sin. gordéleku.
- ezkútuleku, ezkútulekua. (d). izena. Zirkinzuloa, leku ezkutua.. Zirkinzuluak? Ezkutulekuak ero, bittarte txikixak ero. Klem.. Ik. ezkútaleku.
- ezleku, ezlekua. (d). izena. Leku desegokia.. Ezlekun baten, sapaixan edo egongo dia./ Ermittia ezlekuan dao. (Lar Antz). .
- ezórdu, ezordúa. (c). izena. DESÓRDU. Deshora.. Bart gure Patxik ezorduan etorririk izan bia dau./ Aura beti ezorduan ibiltzen da./ Neri etxatazek gustatzen ezorduko ibillerak.. NON eta NONGO kasuetan, gehienbat. Gurasoak seme-alaben beranduko etxeratzeez ari direnean, batez ere. .
- ézpal, ezpála. (b). izena. Astilla.. Ekarrizu ezpal batzuk sutarako./ Ipiñiozu ezpaltxo bat maixai anka azpixan.. Handia denean, bringa.. Nolako egurra, alako ezpala, . (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). De tal palo tal astilla...
- 1. ezpan, ezpána. (a). izena. Labio.. Ebaixa daukat ezpanian. . Jan, ezpanak garbittu ta alde ein giñuan, . (c). esaera. Inoren kontura jan, alegia, ordaindu gabe jan. Tranpatan nahiz gonbidatuta...