Bergara aldeko hiztegia
Santikúrutz.
San Juango Irazabal Egiko auzuneko ermita; maiatzak 3, eguna. · Santa Cruz.
“Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz.”
Santó-mártiri, santó-mártirixak.
(d).
Izena.
San Emeterio eta Zeledonio.
“San Marzialgo uraundixak eruan ebala elizia esaten dabe. Santo-martirixak e, Debatik ekarri ei zittuen, Debako plaiati. Aniz.”
Mertzedesek, ostera, SANTA MARTIRI dio: Neguan dago Santa-martirixen zera.
.
santu.
1.sántu, sántua.
(a).
Izena.
Santo.
Esamoldeak:
ze santuren izenian.
(b).
Esapidea.
Zer arraiogatik.
“Ze santuren izenian egin bia juau erek nai dabena?”
sántu-sántu(a) ez izan.
Esapidea.
sántu-sántu ez ibilli, egon.
Gauza bat oso ona ez izan edo egon.
“Gaur eztago egualdi santu-santua ta obe dou Urbixara ez joatia./ Nere kotxia ezta santu-santua, ta kontuz ibilli./ Aspaldixan osasunez enabill santu-santu. ”
santu-arpegíxa euki.
(b).
Esapidea.
Tener cara de santo.
2.sántu, sántua.
(c).
Izena.
Kajatxo baten barruan dagoen santuaren irudia, etxez etxe ibiltzen dena. Aldai auzoan San Kristobalena, adibidez. Uberan, ostera, Arantzazuko Amabirjinarena ibiltzen da.
3.sántu, sántua(k).
Izena.
Dibujos, ilustraciones o fotos de un libro o revista.
“Zetan diarduzu LIB artuta, santuak ikusten?/ Liburuko santuei begira pasatzen dau denporia gure mutikuak.”
Pluralean ia beti.
.
santuártu, santuartua(k).
Izena.
Enchufado, protegido.
“Gerra ostian alkatian santuartuendako izate zittuan kargu guztiak./ Diretoriak eta bere bi ero iru santuartuk nai daben guztia eitten dabe.”
santútu.
(b).
da
du
Aditza.
Santu bihurtu.
“Len be etzan zuzena baiña aspaldixan ezta asko santutu./ Indurain laster santutuko dabe.”
sántutxu, sántutxua.
(c).
Izena.
Bide bazterreko ermita txikia. Eliza bide nagusitik aparte zegoenean, santutxua egin ohi zen bide bazterrean; hau da Elosu, Ubera eta San Juango kasua, adibidez. · Humilladero.
“Santutxu parian egon da akzidentia./ Santutxupian egon ga zaparrara denporan. ”
Bestelako edozein kapera txiki ere bai.
.
sapái, sapáixa.
(b).
Izena.
Sabaia. · Pajar. Baserri gehienetan, belarrondoa eta lastoa gordetzen den teilatu ondoko lekua.
“Julian sapaixan da bedarrondua botatzen.”
sapéro, saperúa.
(c).
Izena.
Artirina edo zaia urarekin nahastuta egiten den orea, oiloei ematen zaiena. · Revuelto hecho de harina de maíz o salvado y agua.
“Sapero puxkat gertaizu oilluendako. ”
Jaki bat oso likea edo «aretsua» dagoenean konparazio gisa esana: Saperua emoten zeban etara zoskuen legatzak. Inoiz, «zozo, lelo» zentzuan esaten zaie pertsonei: Isildu ari, sapero!.
sapo.
saráketa, saráketia.
(d).
Izena.
Lurra saratze lana.
“Saraketia lan astuna jartzen dok.”
SARÁKETAN. adb. Saratzen. Goiz guztia saraketan jardun giñuan.
.
saranda, sarandia.
(d).
Izena.
Errekako harri xehea apartatzeko galbahe erraldoia.
“Antxe ibiltten zan aura errekan sarandan arrixa pasatzen. Pedro.”
sarátu.
(d).
du
Aditza.
Ezer landatu gabeko soroan azaleko belarrak aitzurrez ebaki. · Rozar la tierra.
“Saratu, azaleko bedarrak ebagi; saraketia izate zuan..., jeneralian, ezer eztauan lekuan saratu eta gero erreturia eitteko lurra batze zuan. Klem.”
sarbo, -u, sarbúa.
(c).
Izena.
gobitis barbátula.
sargo, -u.
Gure erreketan oso ugari zegoen arraintxoa, eskailuaren tamainu ingurukoa, potoloagoa eta finagoa. Sargo
“Sarbuak geldi-geldi egoten die arripian.”
sarbó-éskaillu, sarbó-éskailluak.
(d).
Sarboak eta eskailuak nahasi. Horrela izendatzen dira sarez harrapatzean nahasian gelditzen direlako, eta jan ere nahasian egiten direlako.
“Gaur sarbu-eskailluak jauzkau afaltzeko./ Sarbo-eskaillutara joaittuk Ataunera. ”
sárda.
1.sarda, sardía.
(b).
Izena.
Zurezko kirtena eta burdinazko hortz luze eta zorrotzak dituen esku-tresna. · Rastro, horca.
“Artu sardia ta guazen azpixak etaratzera.”
Bi sarda klase daude nagusiki: hortzak aurrera begira dituena eta behera begira dituena. Lehenari aurrera-sarda edo sarda-zuzen deitzen zaio, eta bigarrenari atzera-sarda edo sarda-oker..
2.sarda, sardia.
Izena.
Eibar.
Cepillo de limpieza industrial hecho de alambre u otro material.
sárdandei, sárdandeixa.
(d).
Izena.
Sagardotegia. · Sidrería.
“Euki zeben sardandeixa ipinitta be. Eli./ Lenao Amatiñon be bazuan sardanteixa. Klem.”
Orain, gure herrian sardandegirik ez dagoenean, SARDAUTEGI edo SAGARDOTEGI hitzak nagusitu dira..