Bergara aldeko hiztegia
soja, sojia.
Izena.
Eibar.
"Defecto o grieta del metal.
“Honek etxok balio, sojia jaukak." (SB Eibetno).”



soka, sokía.
(a).
Izena.
Cuerda, soga.
Esamoldeak:
sokía ekarri zerbaitek.
(c).
Esapidea.
Ondorio luzeak ekarri.
“Roldanen asuntuak oinddio sokia ekarriko dau./ Errezena ein ddozu, orrei dirua emotia. Baiña gero orrek sokia ekarriko dau: laster dittuzu beste amar atzetik. ”



sokadantza, sokadantzia.
Izena.
"Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados." (SB Eibetno).
San Juan egunean Untzagako plazan egiten da Eibarren.
.


sokakára, sokakaría.
(d).
Izena.
Sokakada. Aspaldiko luzeera neurria. 20 edo 30 metroko soka aipatzen du Hilarik. · Antigua medida de longitud.
“Ta gero ori neurri zanian, ba, asko izango zan, da esan i eban ala be: “Joño, ementxe beste sokakaa bat ogei metrokua ero, ogetamarrekua, ero, eztakiu sokioi ze ebixen. Hil.”


sokamútur, sokamutúrra.
(b).
Izena.
Herri-jaietako jolasa, zezenak lepoan soka luze samarra lotuta duelarik kalez kale egiten dena.
“Paskuetan aurten be badago sokamuturra.”


sokásalto, sokásaltua.
(a).
Izena.
sokasaltoka.
Haur-jolas ezaguna. Inesiboan ia beti. · La comba.
“Sokasaltua beste jolasik etzan izeten orduan./ Ibilliko ga sokasaltuan?/ Sokasaltuan artistak giñan txikittan.”
SOKASALTUAN IBILI, JOLASTU. SOKASALTOKA ere bai: Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokásaltoka. Klem..




sokátira, sokátiria.
(b).
Izena.
Sokaren bi aldetatik tira eginez jokatzen den kirol ezaguna.
“Sokatiria dago San Martzialen.
”
SOKATIRAN, sarrien: Sokatiran gogorrak die Nuarbekuak./ Zer, eingou sokatiran? .



solámentian.
(c).
Juntagailua.
botanika.
Por cierto, desde luego.
“Solamentian etzeukan erropatan gastu aundirik./ Solamentian kalian egunen baten arrapatzen bot entzun biosta galantak./ Aspaldian ikusteke nenguan Bixente, ta solamentian eztago jaxo-jaxua.”
Esaldi hasieran gehienetan.
.




soldáta, soldatía.
(d).
Izena.
Kriadu eta kriadak bere lanagatik irabazten dutena. · El sueldo de criados y criadas.
“Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Pentsaik orduko soldatak. Joan nintzuan amaika durokin. Eli.”
Fabrikakoari jornal edo kintzena deitu izan zaio hemen, zaharren akorduan behintzat. Hitza berpizten ari da eta normaltzen "sueldo" zentzuan.
.



soldáu.
(a).
Izena.
Soldado.
“Soldau asko il zan./ Geronan dago soldau./ Ogetabost urtekin joan nitzan soldau. ”


soldáuxka, soldáuxkia.
(b).
Izena.
sodaixka, soldáutza.
Soldadutza. · El servicio militar.
“Iñok eztau soldauxkara joan nai.”



solímau, solimáua.
(d).
Izena.
"Sublimado corrosivo". Lehengo zaharrek esana horrelakoetan:
“Orrek solimaua be erango leukek.”
Edale edo mozkor handiez, alegia, edozer gauza edango luketela esateko. Pozoi motaren bat ote den uste dute zaharrek. Maria Moliner-ek "solimán" edo "sublimado corrosivo"z zera dio. "Sustancia química formada por la combinación del cloro y el mercurio, venenosa y que se emplea en medicina como desinfectante".
.



solo.
