Bergara aldeko hiztegia
sentídu.
1.sentídu.
(a).
da
du
Aditza.
Sentir(se).
“Nun sentitzen dozu miñ?/ Sentitzen dot, baiña alde ein biarra daukat./ Bakarrik sentitzen da.”
2.sentídu.
(b).
du
Aditza.
Zerbait entzun. · Apreciar un sonido.
“Gabian eztot zure kotxia sentidu.”
3.sentidu, sentidúa.
(c).
Adjektiboa.
Erraz mintzen dena, sentimentuak erraz mintzen zaizkiona. · Sentido, el que se duele fácilmente.
“Oso ume sentidua da. Asarre eiñ ezkero betozkuakin daukazu egun guztia.”
Esamoldeak:
sentíduta.
(c).
Adberbioa.
Minduta.
“Neskatillia oso sentiduta dago bere egunian ezotselako erregaluik eiñ.”
4.sentidu, sentidúa.
(b).
Izena.
Konortea. · Sentido, conocimiento.
“Ez ei dau galdu sentidua./ Sentidua etorri jakonian kantuan asi ei zan.”
SENTIDUA JOAN, GALDU, ETORRI..
kónorte.
5.sentidu, sentidúa.
(a).
Izena.
Zentzua.
“Esan dozunak eztauka sentiduik.”
6.sentiduta egon.
(c).
Esapidea.
Abere bat kumea egitear egon. · Entrar en el preparto un animal.
“Beixa sentiduta dago ta laster dou txalgintzia.”
sepultúra.
1.sepultura, sepulturía.
(c).
Izena.
Etxeko bat iltzen zenean elizan argizaiola jartzen zen lekua. Etxeko emakume bat joaten zen sepulturara silla-ra, (argizaiolaren atzekora).
“Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien, da sepulturan ipintzen ogi arek. Ben.”
2.sepultura, sepulturía.
(b).
Izena.
Hilobia.
serbídu.
1.serbidu.
(a).
du
Aditza.
Servir.
“Zetarako serbitzen dau traste orrek?/ Serbiduidazu beste platerkara bat. ”
Esamoldeak:
sérbitzera joan.
Zerbitzera joan.
“Orduan etxian etzan bizibideik eta serbitzera joaten zien neskak. ”
sérbitzen egon.
(c).
Mirabe lanean jardun.
“Gaztetan zerbitzen egon nitzan Monzonen etxian.”
2.serbidu.
(c).
du
Aditza.
Soldadutza egin.
“Nik Burgosen kaballerixan serbidu najuan.”
3.serbidu.
(d).
du
Aditza.
eufemismoa
Abere arrak emea estali. Jabeek hartarako apropos elkartzen dituztenean erabilia.
“Atzo beixa eruan giñuan Olañetara ixkuaana ta oiñezkero serbiduko zeban./ Ze, serbidu dau ala ez?”
serbizíño, serbiziñúa.
(b).
Izena.
Servicio.
“Serbiziño ederra eitten dosku kotxe zarrak./ Ezta oso politta, baiña onenan zerbiziñua eitten dau.”
SERBIZI.
sérixo.
1.sérixo, sérixua.
(a).
Adjektiboa.
Serio, -a.
2.serixo.
(b).
Egia da, benetan.
“Loterixia tokau jatala, serixo./ Serixo, serixo, Peruk irabazi dau karreria.”
sermoe, -i.
1.sermóe, -i, sermóia.
(a).
Izena.
Mezatako hitzaldia. · Sermón.
“Ze esan dau abadiak sermoian?”
2.sermóe, -i, sermóia.
(b).
Izena.
Bronca.
“Azelakotxe sermoia bota dostan amak.”
sermolari, sermolaríxa.
(b).
Izena.
sermoilari.
Predicador.
“Aste Santuan sermolarixak etortze zien urtero.”
sérora, séroria.
(d).
Izena.
Ermita, eta batzuetan eliza ere bai, zaintzeaz arduratzen den emakumea. · Serora.
“Leen ermittetan da zaintzen egoten zienak, serorak. Klem.”
sesíño, sesiñúa.
(c).
Izena.
sesíxo.
Demanda, eztabaida zaratatsua. · Discusión, riña.
“Beti sesiñuan ibiltzen die andra-gizonak./ Pagaixozu, eztou sesiñoik biar eta.”
SESI.
sesta.
Aspaldiko zaldi-kotxeetako bat zen kotxe-sesta.
sestra, sestria.
(d).
Izena.
Oñati.
Bi lur-eremuren artean markatutako lerroa.
“Emendik da sestria.”