Bergara aldeko hiztegia
satísfetxo, satísfetxua.
(c).
Adjektiboa.
Persona creída, satisfecha de sí misma.
“Familixa guztia satisfetxo samarrak die./ Alako persona satisfetxuak amorrua emote jostek.”
Oñatin enkanttau esaten zaie. Bergaran buruiritzi ere entzuten da, baina honek harro zentzu gehiago du..
sator bédar, sator bedárra.
(c).
Izena.
botanika.
euphorbia lathyris.
Tártago.
Metroa inguru hazten den eta bi urte bizitzen den landare honek kalabaza txiki-txikiaren antzeko fruituak ditu, heltzerakoan nanotu, ximurtu eta ilundu egiten direnak. Baserri inguruetan hazten da batik bat, bakarka gehienetan. Botaka egiteko ona omen da.
.
satór-pílla, satór-píllia.
(c).
Izena.
Satorrak harrotzen duen lur pila. · Topera.
“Zelaixan egundoko sator-pillak dare.”
satór-lur.
sats.
1.sats, sátsa.
(a).
Izena.
sits (Lein.).
Zimaurra. · Estiércol.
“Ortuandako abonuik onena, satsa.”
Sin. zimaur (Os.), sits (Lein.)..
zímaur.
2.satsa.
(c).
Adberbioa.
Ugari, edozenbat, dirua hitzaren ondoren eta beste banaka batzuen atzean jarrita. · Muchísimo. Adverbio de cantidad que se pospone a unas pocas palabras.
“Dirua satsa ein juan taberniakin./ Perretxikua satsa egon dok aurten.”
Aurreko hitza NOR mugatu singularrean.
.
satsarda, satsardia.
Izena.
Antzuola.
sisarda (Lein.).
Sarda zuzena.
“Lau aginduna da satsardia. (Lar Antz).”
Etim. sats+sarda.
satséta, satsetía.
(c).
Izena.
Satsa "zimaurra" sorora edo zelaira ateratze eta zabaltze lana. · Estercolamiento.
“Oinddio satsetak ein barik dauzkau.”
Sin. zimaurketa (Os.)..
ohar bat
zimáurketa.
sébo, sébua.
(b).
Izena.
Sebo.
“Emon dotsuen okeliak sebua besteik eztauka./ Pelotei, ondatu eztaittien, sebua emuten jakue.”
seboliñ, seboliña.
Izena.
Leintz.
Antzinako mutiko txikiak erabiltzen zituzten praka bereziak.
“"'Fraka arratedunak' o 'seboliña'. Estos 'pantalones' tenían la gran virtud de abrise automáticamente y dejar libres las posaderas en el preciso momento de agacharse el sujeto que los llevaba." (Aran Gatz, 73. o.).”
séga, ségia.
(b).
Izena.
Guadaña.
“Segia pasau bia da etxeaurrian.”
Esamoldeak:
ségia zorroztu.
(a).
Aditza.
Afilar la guadaña.
arráiztu.
ségia pikáu.
(b).
Izena.
Arek etxok sekula ikasiko segia pikatzen.
“Arek etxok sekula ikasiko segia pikatzen. ”
segan eiñ.
(a).
Aditza.
Segarekin lan egin.
“Majo eitten dau zuen mutillak segan.”
ségan.
(b).
Adberbioa.
Segando.
“Artistia da Tomas segan./ Segan pasau dou goiz guztia.”
segá-ánillo, segá-ánillua.
(d).
Izena.
Anillo de guadaña.
Don.k sega-uztau edo sega-uztai deitzen dio..
segá-igétai, segá-igétaixa.
(d).
Izena.
sega-igitai, sega-ietai, sega-itei.
Garia, garoa, etab. ebakitzeko erabiltzen den igitai haginduna. · Hoz de siega.
“ Garixa ebaitzeko ietaixa esaten jakon, da gero artua ebaitzeko ero arbixa etaratzeko sega-igetaixa. Bat izeten da agindduna, garixa ebaitzeko, da bestia izeten da agin baria, zorroztutakua, arrixakin zorroztutakua. Don.”