Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

zinbili-zanbulu. 1.zinbili-zanbulu. "Altzoan umea hartu lo eragiterakoan eta alde batera eta bestera egiten den mugimendua." (Lar Antz). content_copy txinbili-txonbolo. Esamoldeak: zinbili-zanbuluka. Adberbioa. "Zinbulu-zanbuluak eginez. Umiak giñanian amandrian altzuan zinbili-zanbuluka ibiltze giñan." (Lar Antz).” 2.zínbilu-zánbulu, zínbilu-zánbulua. Izena. Eibar. Columpio. content_copy txintxaun, zíburu.
1.zinbili-zanbulu. "Altzoan umea hartu lo eragiterakoan eta alde batera eta bestera egiten den mugimendua." (Lar Antz). content_copy txinbili-txonbolo. Esamoldeak: zinbili-zanbuluka. Adberbioa. "Zinbulu-zanbuluak eginez. Umiak giñanian amandrian altzuan zinbili-zanbuluka ibiltze giñan." (Lar Antz).”
zinbriñarri, zinbriñarrixe. Izena. Aramaio. Harri mota gogorra, apurtzeko zaila.
zínbrixa
zínbrixa, zínbrixia. (d). Izena. Eraikuntza baten zurezko egitura edo eskeletoa. Egurrian ola zeoze eitten danian zinbrixia esaten jako. Lelengo etxabola bat ein biar baldin bou, eingo juau egurrakin, ala ta ola ta; “lelengo zinbrixia eingou ta teillatua emon, da gero rebokauko juau beetik e, paretak eingo jotsau”. Don.”
zine, zínia. (a). Izena. Cine.
zingoiña. zinkoiña.
zink, zínka. (d). Izena. Cinc. Nik betik zinka o ola ezautuittut edarrak. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don.”
zinkázko, zinkazkúa. (c). Izena. Hecho de cinc.
zinkuíñarri, zinkuíñarrixa. (d). Izena. zingoiña, zinkoiña. Zingurina; harri mota bigun samarra. [Karea egiteko] atxeko arrixa bia da, karatxa esate otsau guk; beste arri klase batzuk badia, zingoiñia ero, zingoiñiak pe eitten dabela esaten zaben baiña. Felix.”
zíntta. 1.zíntta, zínttia. (a). Izena. Cinta. Zelako zintta politta daroiazun buruan. 2.zíntta, zínttia. (c). Izena. Harakinen berbetan, txuletak dituen trontzoa. · Ristra de chuletas. Pare bat txuleta-zintta gordeidak bodarako.
zintta bédar
zintta bédar, zintta bedárra. (c). Izena. botanika. phalaris arundinacea. Lora sortak biltzeko, San Juan sorta, adibidez, erabiltzen da. Izenak adierazten du bere itxura.
zintta-dantza
zintta-dantza, zintta-dantzia. (b). Izena. Koloretako zintak makila baten inguruan lotuz eta askatuz egiten den euskal dantza ezaguna.
zinttúra, zintturía. (c). Izena. Cinturón. Ikusi zelako zintturia erosi doten. content_copy zintturóe, -i, pétriñ.
zintturóe, -i, zintturóia. (a). Izena. Cinturón. Zintturoia narruzkua danian, da gérrikua trapuzkua, telazko zer bat. Don.” content_copy pétriñ, zinttúra. Esamoldeak: zintturóia eskátu. (c). Esapidea. eufemismoa Komunera joan, kaka egin. Barkatukostazue, baiña zintturoia eskatzera joan biarrian nago.
zíntz eiñ. (b). du Aditza. Sonarse las narices. Hodei, artu paiñolua ta zintz eiñ. Haurrei zuzentzerakoan normalean ZINTZ! soilik esaten da. Mikel, zintz! Haur hizkeran, txintx. .
zíntzel, zintzéla. (b). Izena. zizel. Cincel. content_copy zulákaitz, goizábal.
zíntzo. 1.zintzo, zintzúa. (a). Adjektiboa. Esanekoa. · Formal, obediente. Oso mutiko zintzua da Mikel. Haurrez ia beti. . 2.zintzo. (b). Adberbioa. Zintzoki, formal. Errekauak zintzo asko eitten dotsa amai./ Zintzo portau da. Haurrez, batik bat.. content_copy zintzo egon.
zintzótu. (c). da Aditza. Zintzo bihurtu. · Volverse formal, obediente. Aspaldixan asko zintzotu da gure mutikua. Umeez, ia bakarrik.. content_copy formáldu.