Bergara aldeko hiztegia
zórro.
1.zorro, zorrúa.
(c).
Izena.
Saco que iba con grano al molino y volvía con harina.
“Makiña bat buelta einddakuak ga zorruakin Bolura./ Zakuan sartu ta gero esate jako ari zorrua. Errotara baldin badoia: zorrua. Zakua bete ta eruateko, batek baldin badaroia astuan artuta, “zorruakin oia?” esango jak; da ostera e, gari-kutxatik zorrora botatzen ezta jardutzen, ezta esaten. “Zakua betetzen lagunduidak gero zorrua eruateko”. Gauza bati bi izen, bi formatan. Don.”
2.zorro, zorrua.
Izena.
Eibar.
Funda de arma, vaina.
3.zórro, zórrua.
(c).
Adjektiboa.
Pentsatzen duena kanporatzen ez duena. · Reservado, -a, arisco, -a, poco comunicativo.
“Zorruaua da zorruaua..., egun guztia berakin da etxatsu berbaik etarako./ Anai zarrena beti izan da zorro xamarra.”
Esamoldeak:
zorro-zorro.
Onomatopeia.
"Sonido del dormir profundo.
“Horrek daka osasuna, horrek! Jan ondo eta lo zorro-zorro." (SB Eibetno).”
zórro-zórro egon.
(c).
Esapidea.
zórro-zórro ibilli.
Serio, inori konfiantzarik eman gabe egon, ibili.
“Kuadrillan be beti zorro-zorro ibiltzen da. ”
zorróta, zorrotía.
(d).
Izena.
Zorroarekin errotara egiten zen atzera-aurrera.
“Zorrotia izaten zuan ba, artu garixoi astuan da. Klem.”
Lekuzkoetan, batik bat. Bolura noia zorrotara.
.
zórrotz.
1.zorrotz, zorrótza.
(a).
Adjektiboa.
Afilado, -a.
amots.
Esamoldeak:
lábaiñia baiño zorrótzaua.
(c).
Esapidea.
Oso zorrotza.
2.zorrotz, zorrótza.
(b).
Adjektiboa.
txorrotx.
Pertsona zurrunez eta disziplina zaleez esan ohi da. · Se dice de las personas muy rígidas y disciplinadas.
“Oso zorrotza da umiekin.”
TXORROTX ere bai. Honek oraindik zentzu despektibo gehixeago du. Bestiekin txorrotxa da petral aura, baiña bere buruakin ez..
3.zorrotz, zorrótza.
(c).
Adjektiboa.
Zentzu positiboan ere esaten da. · Se dice de las personas agudas, precisas en su trabajo, ingeniosas, etc.
“Politikaz eskribitzen dabenian zorrotza da Ortzi.”
zorrotz-gari, zorrotz-garíxa.
(a).
Izena.
Errementariari laborantzarako tresnak zorrozteagatik garitan ematen zitzaion ordaina.
“Zorrotz-garixa. Urtian gari mordua jasotze zeban Errementarikuak Osintxun. Batzutan kejau be bai, ze batzuk albokuen erreminttak be eruaten zittuen orren kontura. Eus.”
Sin. errementari-gari..
zorróztarri, zorróztarrixa.
(c).
Izena.
Tresnak zorrozteko arenarria. · Piedra arenisca de afilar.
“Zorroztarrixa ba are-arrixa, kutxillo-ero, zera-ero atxurrak zorrozteko arrixa. Gure albergako arrixan be zorrozten jittuen zerak. Klem.”
Pedalez mugitzen denari destera..
zorroztúra, zorrozturía.
(c).
Izena.
Zorroztutako unea. · La zona delgada y afilada de un objeto cortante.
“Zorroztura guztia joate jako segiai segarrixa gaixki erabilli ezkero.”
.
zórtzi.
(a).
Zenbatzailea.
Ocho.
Esamoldeak:
zortzíxan-zortzíxan.
(c).
Adberbioa.
Cada ocho dias, cada semana (en un día determinado).
“Zortzixan-zortzixan pasatzen da butanerua.”
mekáuben zórtzi!.
(b).
Interjekzioa.
mekáuen zórtzi.
Birao motela, mekauen zotze-n ihesbide umoretsua.
gáur zórtzi.
(c).
Dentro de o hace una semana.
“Gaur zortzi da partidua./ Gaur zortzi izan zan konziertua. ”
Baita atzo zortzi, biar zortzi, astelenian zortzi... .
zóru.
1.zoru, zorúa.
(d).
Izena.
Etxe barruko azpia. Suelo de casa.
“Sarrittan esaten juau sukalde inguruan da: “”
Donatok dionez, beheko plantakoari esaten zaio, goikoetakoei SUELO..
2.zoru, zorúa.
(d).
Izena.
Suela de zapato.
“Zapaten zorua ero suelia. Zapata-zoruak. “Zoruerdixak eittera eruan bia jittuau” arreglua baldin badoia. Don.”
Esamoldeak:
zoru-érdi, zoru-erdíxa.
(d).
Izena.
Media suela.
zotárro, zotarrúa.
(d).
Izena.
Goldaren ildoa. · Surco del arado. Uberan
Uberan goldazulo esan ohi da. Donatok zotarro dio, eta zotaska esaten dela Elosu aldean. Nire amak goldazoi deitzen dio. Golda-arrasto ere entzun izan da. Bost sinonimo gauza baterako. Etxe batzuetan, porrua sartzeko aitzurrez egiten den ildoari esaten zaio zotarro..
zótz.
1.zotz, zótza.
(b).
Izena.
Makila zati txikiak, sua pizteko eta balio dutenak. · Palitos que valen para encender el fuego, por ej.
“Ekarrizu zotz batzuk sua pizteko.”
Zenbaitek «palillo» esateko ere badarabil, baina honetarako pálillo esaten da normalean..
Esaerak:
Errementarixan etxian zotza burduntzi.
Esaera.
Ofizio batekoak bere ofizioko abilezia edo erreminta etxean falta.
Esamoldeak:
zotza baiño iarraua izen.
Esapidea.
Oso iharra izan. (Lar Antz).
2.zótz eiñ.
(c).
Aditza.
Zozketa egin. · Echar a suertes.
“Leno kostunbre aundixa zuan ba ola junta bat ero zanian da, zeiñi ze urtengo jaon ero, aginpide ero, zera, ba, zotzak eiñ aundixauak eta txikixauak eta lelengotik esanda aundixa urtetze jakonai au ta bestiai bestia, ba, zotz eittia. Klem.”
3.zotz.
zótzar, zótzarra.
(d).
Izena.
Zotz-arra. Errekan zotz baten barruan egoten den arra, peskariak amorrainetarako karnatatzat erabili ohi dutena. · Gusano que se encuentra en el rio en el interior de un palito, y que se usa como cebo para truchas.
“Txitxariakin ezpadabe pikatzen zotzarrakin probau.”
zotzéko sárdao, zotzéko sárdaua.
(c).
Izena.
Barrikako zotzetik ateratako sagardoa. · Sidra que se sirve directamente de la barrica.
“Botillakua baiño naixao juat zotzeko sardaua.”
Zuloa estaltzeko erabiltzen den zotzagatik hala deitua.
.
zózo, zozúa.
(b).
Izena.
turdus merula.
Tordo, mirlo.
Esaerak:
Zozuak beliai ipurbeltz.
(a).
Esaera.