Bergara aldeko hiztegia
zapáta.
1.zapata, zapatía.
(a).
Izena.
Zapato.
“Andrioi e, orrek takoi... orrek zapata atze-libriak.”
ZAPATA ATZE-LIBRIAK dio JJp.k emakume-zapata motaren batez, zapata takoidunez ziurrenik. Andrioi e, orrek takoi..., orrek zapata atze-libriak..
2.zapata, zapatía.
(d).
Izena.
Dragan (gurdiaren frenoa) gurpilaren kontra jotzen duen pieza. · La pieza que roza con la rueda del carro para frenarla.
3.zapata, zapatía.
(d).
Izena.
Etxearen horma gainetan jartzen diren egurrak. · Zapata.
“Zapatia juaten da orma gaiñian. Sebas. Zapatak paretan gaiñian ipintzen dianak, lau, kuartoiak ipintzeko. Benito.”
4.zapata, zapatía.
(d).
Izena.
Machón.
5.zapata, zapatak.
(d).
Izena.
Abereen azazkalak.
zapátakintoka.
(d).
Adberbioa.
Antzinako haurren jolasa. Bat painoloaz begiak estalita pareta kontran jartzen zen. Besteak neurri batzuen barruan kokatzen ziren, geldi. Zapatakínto esaten zuen katiguak. Estamoskíto! ("estamos quieto") erantzuten zuten besteek. Bat harrapatzen zuenean, harrapatutakoa aintxintxika joan behar bazterrera, bidean egurra ematen zioten eta. Gure aita-zanari jasoa.
zapatári, zapataríxa.
(d).
Izena.
zapatero.
Zapatero.
Esan ZAPATERO ia beti. Dena dela, hor dago Amillagan —(hor zegoen, hobeto esanda—) ZAPATARIKUA, etxea eta taberna, orain gasolindegia dagoen tokian..
Esaerak:
Aldiz aldiz, zapatarixa zaldiz.
Esaera.
"Bizitzan gora-beherak izaten dira; zapataria ere askotan oinez, baina beste batzuetan zaldiz ibiltzen da." (Lar Antz).
zapáta-zárka.
(d).
Adberbioa.
zapatilla-zarka, abarketa-zarka.
Antzinako gazteen jolasa, auzolan ostean eta egiten zena. · Antigua versión del juego de la zapatilla.
“”
ZAPATA ZARKA IBILLI, batik bat..
zapatéro.
1.zapatero, zapaterúa.
(a).
Izena.
Zapatero.
2.zapatero, zapaterúa.
(b).
Izena.
Errekako ur gainean ibiltzen den zomorro hankaluzea. · Zapatero.
3.zapatéro geldíttu.
(b).
Esapidea.
Kartetan, pasada bakar bat ere egin gabe geratu, edota punturik gabe. · En los naipes, no hacer ninguna baza o ningún tanto.
“Oingo pasaran uste dot zapatero geldittu biotela.”
zápatu, zápatua.
(a).
Izena.
Sábado.
Esamoldeak:
zapatu ingles, zapatu inglesa.
(d).
Izena.
Orain dela gutxirarte lan egiten zen zapatu arratsaldeetan ere. Ingelesak izan ziren lehenak jai hartzen, eta hemen 1960 aldera lortu zenean, hala deitzen zitzaion.
"Sábado inglesa" sarriago entzuten zen..
zapédar, zapedárra.
(d).
Izena.
botanika.
stellaria media.
Pamplina.
Batez ere soroan hazten den belar txarra. Lur asko jaten duen sustrai zabal-zabala du..
miárma bédar, bedar nárras.
zápi.
1.zapi, zapíxa.
(c).
Izena.
Trapo, pañuelo, lienzo. ·
“—Zapi berbia erabili izan dozue? —Bai, lenguak asko ala be, zapixa. Trapuai, sukaldekuai, esku-zapixa ta; buruko paiñolua ero..., baiña zapixa be bai. Ero zapi bat ortarako-ero, ontarako-ero. —Klem./ —Gero an, ixipulia ta pasatzeko egoten zien zapi batzuk esegitta. Sot. Hitz galdu samartua da. Ordez trapu entzuten da eskutakoa denean eta paiñolo bestelakoa denean.”
2.zapi, zapixak.
Izena.
Eibar.
"Colada; total de prendas y trapos: sábanas, camisas, ropas de cama... (SB Eibetno).
“Erreka baztarrian, harri bat lagun zala, joten ziran zapixak. Eta gero bedartzan ipini eguzkixak zurittu zeixan. Ubitxa inguruko zelaixak zapiz jositta egoten zittuan, eguzkixak urtetzen zeban bakotxian. Politta izaten zuan." (SB Eibetno).”
3.zapi, zapíxa.
(d).
Izena.
Pañal antiguo.
“Zapixa iru puntako tela puxketa bat, aurretik eta atzetik lotuta, gerrixan lotuta; aura ipintzen jako ba albotara zikinddu ezteiñ. Zapixan gaiñetik paxia gerrixan; bueltan-bueltan paxia. Paxian gaiñetik mantia. Mantetan batzen zan. Don.”
zapí-banasta, zapí-banastia.
(d).
Izena.
Lixibako arropa erabiltzeko banasta.
“Beste bat, etxetan danian egoten zuan lenao, zapi-banastia. Aura lixibia einddakuan erropia erabiltzeko. Bee zabalakin, kasi gora estutxuao zala. Don.”
zapínddu.
1.zapinddu.
(d).
du
Aditza.
Astindu, jo; zibita edo makila batez, batik bat.
“Zibitta batekin zapinddu zeban neskatillia.”
2.zapinddu, zapinddúa.
(c).
Izena.
Zurra, azotaina.
“Aittajunak ikusten badau ze ein ddozun ikusikozu zelako zapinddua artukozun.”
zápla.
1.zapla.
(b).
Belarrondokoaren onom.
“Maixua etorri tta zapla!, kriston belarrondokua.”
Esamoldeak:
zípli eta zápla.
(c).
Adberbioa.
Belarrondoka.
“Umiekin zipli eta zapla ibiltzen da.”
zípli-zápla.
(b).
AdberbioaOnomatopeia.
Bi belarrondoko, bata alde batean eta bestea bestean edo.
“ Bi belarrondoko emun zostan zipli-zapla.”
2.zapla.
(b).
Kolpera zerbait esan edo erakustearen onom. · Onom. del decir o mostrar algo de repente.
“Ein zotsan faltsukerixia zapla!, arpegira bota zotsan danen aurrian.”
zaplatéko, zaplatekúa.
(b).
Izena.
zaplasteko.
Belarrondokoa. · Bofetón.
“Ixilik ezpazare zaplateko bat emungotsut.”
zapo.
1.zapo, zapúa.
(b).
Izena.
Sapo.
“Oiñ ezta ikusten len beste zapo.”
Esaerak:
Emun da kendu, zapuak ankia kendu.
Esaera.
"Norbaiti gauza bat eman eta gero kendu egin (nahi) bazaio, hartu duenak esaera hori esaten du, emandakoa ezin dela kendu adieraziz. Normalean umeen artean esaten da." (Lar Antz)
Esamoldeak:
zapue zirixen baiño igerraue.
(c).
Esapidea.
Leintz.
Oso igarra.
Lehenago zapoa zirian sartu eta ortuan lehortzen uzten omen zuten, auskalo zergatik edo zertarako.
.
zapua euki.
Esapidea.
Ikusiezina, gorrota euki.
“Orrek egundoko zapua jotsek alkarri.”
mutiko zapua!.
Esapidea.
MUTIKO ZAPUA esan ohi da "mutiko demoniua" zentzuan.
“Erredios, etxostak pa zigarruak arrapau mutiko zapuak...”
Mutiko-rekin bakarrik entzun dut. Ben.k mutiko batek apaizari "zapo amorratua" deitu ziola diosku antzinako ipuin batean. Dotriñaik e, preguntau ta ez jakiñ, da. ".
2.zapo!.
(b).
Interjekzioa.
Bale-baleka jokoan, "pagatzen" den lekura joan eta "egiteko" esan ohi dena. · Formula con la que "se hace" en el juego del escondite.
“Peru, zapo!”
zapó-kípula, zapó-kípulia.
(d).
Izena.
botanika.
alium ursinum.
Ajo de oso.
Zuztar patataduna du eta lora zuria. Sin. suba bedar. .
zapo-bédar, kípula bédar.