Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

zikátriz, zikatríza. (b). Izena. Cicatriz.
zíkiñ. 1.zikíñ, zikíña. (a). Adjektiboa. Sucio, -a. Oso zikiña da taberna ori. Insulto gisa era bai. Erek akaauta euken da (ardia), zikiñak alakuak. Mertz. . 2.zikiñ. (a). Adberbioa. Sucio. Oso zikiñ dago dana. 3.zíkiñ, zíkiñak. (b). Izena. Zikinkeriak. · Suciedad, porquería. Etxeko zikiñak etxeaurrian botatzeittu./ Zikiñez beteta dago frontoia. Pluralean ia beti..
zikín-bérbeta, zikín-bérbetia. (d). Izena. Berbeta zikina edo. Plazentziakua e, zikín-bérbeta bat dok aura Plazentziakua. Eli.”
zikínddu. (a). da du Aditza. Ensuciar(se).
zikiñestáli, zikiñestalíxa. (c). Adjektiboa. Nekez zikintzen dena. Arropez esan ohi da, batik bat. · Se dice, sobre todo, de la ropa de color sufrido en la que no se notan las manchas. Jertse au kentzeke darabitt, ain da zikiñestalixa eze. Sin. loiestari (Aram.).. content_copy loiestari. feedback zikínkor.
zikinkeríxa, zikinkerixía. (a). Izena. Suciedad, porquería.
zikínkor, zikínkorra. (c). Adjektiboa. Erraz zikintzen dena. Erropa zurixa zikinkorra izaten da. feedback zikiñestáli.
zikintráto, zikintratúa. (c). Izena. Tratu zikina, azpikeriazkoa. · Trato sucio. Iñok jakin nai eztaben gauza bat ero, ixilixan tratu bat itten danian ero: zikintratua. Orrek ein ddabe zikintraton bat. Zerak esate i juan, Zubixaurko Luzianon da aitta-zanak: Sindikato zikintrato, socio sucio (barreak). Arek etxaukan konfiantza aundirik iñokin. Klem.”
zikiríxo, zikirixúa. (c). Izena. botanika. secale cereale. txikirixo. Centeno. Paraje hotz eta euritsuetara ondoen egokitzen den laborea; garia-eta baino luzeagoa izaten da. Hemen, inoiz, berdetan ganajatekotarako ebakitzeko erein izan da. Zenbait lekutan ogi beltz bat egin ohi dute, libratzeko oso ona dena..
zikírri-mákarra, zikírri-mákarria, -ak. (d). Izena. Hondakinak. · Desechos, restos. Obretan ibilli zienian zikirri-makarraz beteta laga zeben etxeaurria. Esamoldeak: ango zaratía, ango zikírrimakarria. (c). Esapidea. Zarata eta istilu handia zegoela adierazten duen esapidea.
zil.
zil
1.zil, zilla. (c). Izena. tripazill . Ombligo. Zillian mekromina puxkat emoixozu txal jaio-barrixai. Esamoldeak: zilletik eiñ. Esapidea. Eibar. "Haurgintzan amari zesarea egiten zaionean esaten da. Bigarrena zilletik eiñ eban. 2.zil, zílla. (d). Izena. Cordón umbilical. Don. 3.zil, zílla. (d). Izena. Berakatz, kipula, porru eta halakoei barruan ardatz modura sortu ohi zaien ziri gogorkotea. Baita patataren begi edo ernemuna. · El escapo de ciertas hortalizas, y también el brote de las patatas. Patata azixai zilla urtetetze jotsak, eta kipulak eta zilddu itteittuk... Klem.” Ziri ere deitzen zaio erdiko zilari.. ohar bat 4.zil, zílla. (d). Izena. Idiskoaren zakila. · Pene de toro. Zakilla be or bealdera ta esaten da, baiña guk geuk zilla. Don.”
zílbot, zilbóta. (d). Izena. adierazkorra zilbor, txilbor. Pertsonen tripa handia. · Barriga humana de consideración. Obispuan lakotxe zilbota dauka./ Orrek dauka zilborra, orrek.
zílddu. (d). da Aditza. Kipula, berakatz, porru eta horrelakoei erdiko zila garatu. · Desarrollarse el escapo al ajo, puerro, etc., normalmente en la despensa hacia la primavera, y a veces en la misma huerta. Cuando esto sucede ya no sirven para comer. Patata azixai zilla urtetetze jotsak, eta kipulak eta zilddu itteittuk. Urtetze jakonian ernemuna ero zera; patatiai ernemuna urtetze jotsak, baiña zerai, kipuliai-tta, berakatzai-tta zilla; ganbaran, zaartzen dienian. ohar bat content_copy zirittu.
zílindro
zílindro, zílindrua. (c). Kamineroek bidegintzarako erabiltzen duten zapalgailu handia.
zímaur, zímaurra. (c). Izena. Osintxu. Satsa. · Estiércol. Kristonak eindda i eren e; zimaurrok eta danak astindduta, alkar itxuria ezin benziduan ero. Hil.” content_copy sats.
zimáurketa, zimáurketia. (d). Izena. Osintxu. Zimaurra sorora edo zelaira ateratze eta zabaltze lana. · Estercolamiento. Martixan lelengorarte meriendaik ez. Gero martixan lelengotik atzera eitten bazan lurretia ero beste... zimaurketia ero, meriendia. Hil.” content_copy satséta.
zímentu, zímentuak. (b). Izena. Oinarriak. · Cimientos. Zimentuak etara, gero paretak jaso. Don.” Pluralean. . Esamoldeak: zímentuak etára. (c). Aditza. zímentuak artu. Construir los cimientos.
zimítz, zimítza. (d). Izena. zimetz, zumitz, tximetz (Lein.). Zurezko tirak, gaztainazkoak normalean, banasta eta saskigintzarako egiten direnak, batez ere. · Fleje de madera. Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien, da sepulturan ipintzen ogi arek. Ben./ Nik ezautu dot beste bat zimitzakin inddakua. Ari burkubesua. Don./ Zimetza lenaokua izen bia da, metalikua etorri aurretikua. Zimetzakin kurioso eiñ ezkero (gaztanontzia) ori gauza ona izengo da. Luis./ Zumitzezkua, eskulekua arkuan gaiñetik dabela, luzenkia. Metro erdi inguru luzenka, azi-kotzaria. Gain libria, eskulekua erdi-erdittik, gaztaiñiakin eindda. Don.” Zimítza etáratzekua deitzen dio Don.k zumitz-tirak egiteko bi eskulekudun kutxilari..
zimitzézko, zimitzezkúa. (d). Izenlaguna. zumitzezko, zimetzezko. Zumitzez eginikoa. · Hecho de fleje de madera. Banastak eta zestuak zimitzezkuak izeten die./ Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien. Ben.”