Bergara aldeko hiztegia
zozo-bidigárro, zozo-bidigárruak.
(c).
Izena.
Zozoak eta bidigarroak, ehiztariek ugarien harrapatzen dituzten txoriak. Horrela aipatzen dira sarri. · Dícese de tordos y malvices, piezas más comunes de los cazadores.
“Zozo-bidigarrotara goiaz biar goizian.”
Singularrean ere esan ohi da. Zozo-bidigarrua ugari dago..
zozo-zúri, zozo-zuríxa.
(d).
Izena.
Mirlo blanco.
Mutikotan gure sagastian zozo-zuri bat ibili zen. Gure aita oso hunkiturik egon zen, sekula ikusi gabe zuen eta. Diotenez, miloitik bat edo irteten da zuria zozoen artean.
.
zúaitz, zuáitza.
(d).
quercus robur.
zu-aritz (Izag Antz), zuraitz.
Gorakoa moztu gabeko haritza. · Roble bravío, sin desmochar.
“Baiña guk zuaitza beste bati esaten jau, aritz luziai. Aitz motza ta aitz luzia izeten die. Don./ Alerzia bere sasoian botatzen bada, zuaitzan moruan ero akazian moduan geatzen dok. Sebas.”
ZU-ARITZ (Izag Antz). Z.
zúaizti, zúaiztixa.
(d).
Izena.
Haritz luzeak, moztu gabeak, dauden basoa. · Bosque de robles bravíos.
“Gure sobarrenian zan zuaiztixa.”
zuátz, zuátza.
(c).
Izena.
zubatz.
Meta. Belarrez, garoz nahiz egurrez egindakoa.
META da zabalduagoa, baina ZUBATZ, ZUATZ, ZUBETZ edota ZUGATZ entzun daiteke, batik bat Bergara ekialdeko auzoetan: Aritzeta, Elosu, etab..
zúbi, zubíxa.
(a).
Izena.
Puente.
Esaerak:
Zer da atia zabaldu eta ezin pasau, eta zerrau eta pasau? : zubixa.
Esaera.
(Izag Oñ). Zubiaren igarkizuna.
zúbirin-zúbirinka.
(d).
Antzinako neska-jolasa. Bi lagun aurrez aurre esku bietatik helduta jarri honakoa kantatzen, eta besteak azpitik pasatzen hasten dira.
“Zubirin-zubirin, nungorin nungo, Frantziarako seme-alabak gerade, urrengo-urrengo pasatzen dana emen geldituko dala. Klem.”
Hau esateaz bat azpitik pasatzen ari dena harrapatzen da beso bitartean.
.
zubitesi, zubitesixa.
Izena.
XVI. mendeko udal-agiri baten agertzen da hitza. Hesiak igarotzeko zubi edo pasalekua esan nahi duela dirudi.
zúku.
1.zuku, zukúa.
(c).
Izena.
Patatak desegiten direnean lapikoan sortzen den pure antzekoa. Purea ere bai.
“Zukua gelditzen da lapiko ondarrian./ Beratziak inguruan patatia egositta, patata-zukua. JJp.”
2.zuku, zukúa.
(d).
Izena.
Erremolatxa egosia, zaia edo gisakoak nahastuz eta zukutuz eginiko abere-jana.
zukúrutz, zukurútza.
(d).
Izena.
Pavor, pánico.
“Ilgo dabela amenazau dabe. Ori da zukurutza sartu dotsena.”
ZUKURUTZA SARTU jaso dugu bakarrik. Hasierako ZU hori IZU izan daiteke..
zukútu.
1.zukutu.
(c).
da
Aditza.
Desintegrarse las patatas en el puchero.
“Zenbaitt patata klase zukutu eitten da lapikuan./ Batzui patatak zukututa gustatze jakue.”
Patatei buruz entzun izan da..
2.zukutu.
(d).
du
Aditza.
Zukua egin, txerriendako erremolatxa egosia deseginda, adibidez. · Hacer una masa o una especie de puré.
“Zukutu zapaltziai be esate jakok; baiña zukutu masa bat eittia be bai. Zukua, aintxiñan, erromalatxia egosten zanian da, zaixakin zukutu; zukua zuan gero txarrixai emoteko ero; egosi lelengo ta gero eskuakin zukutu, zaixakin naastu ta txarrixandako zukua. Klem.”
3.zukutu.
(d).
du
Aditza.
Mahatsa edo sagarra dolarean zapaldu ardoa edo sagardoa egiteko. · Prensar la uva.
“Ankekin ero eskubara buruakin ero zeozekin puxkat zukutu geo prensiakin artzeko obeto. Don.”
MAATSA ZAPALDU esan ohi da gehiago mahatsaz. Irudizko zentzuan ere bai: Arbolia jausi jakon eta ixa zukutu zeban..
zulátu.
1.zulatu.
(a).
du
Aditza.
Zuloa egin. · Agujerear, taladrar.
“Txakurrak prakak zulatu dost.”
2.zulatu.
(c).
du
Aditza.
Zerbait gestionatzen saiatu. · Incidir, intentar gestionar.
“Batian bestian zulatu ezkero azkenian topau eitten da lana./ Familixan zulatukot, ia baten batek lagatzen doskun kotxia.”