Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

zapó-érdera. zapa-erdera. 1.zapó-érdera, zapó-érderia. (c). Izena. zapo-berbeta. Neska-mutikoek erabili ohi zuten kodigo sekretua, silaba bakoitzaren atzean ·pa, -pe, -pi... jarriz, adibidez: Txa-pa, kur-pu, ra-pa = txakurra. Ingurukon batek ez entenditzia nai giñuanian zapo-erderan eitte giñuan. Sin. zapo-berbeta.. 2.zapó-erdera, zapó-erderia. (d). Izena. Gaizki hitz egindako erdera. · Castellano mal hablado. Zapo-erderia eitten dau orrek. Klem.”
zapo-kántu, zapo-kantua(k). Izena. Canto de sapo. Zapo-kantuak etxostek lo eitten laga. Pluralean, batik bat. .
zapokeríxa, zapokerixía. (d). Izena. Ruindad, vileza. Ori zapokerixa ori eztostak neri eingo orraittio.
zapo-perretxiko, zapo-perretxikua. (c). Izena. Jateko balio ez duen hainbat perretxiko motari ematen zaion izena.
zapósaltoka. Txorromorroka-ren antzeko jolas bat ote zen uste du Don.k. "Primero saltoka"ren beste izen bat ote?
zapotsu, zapotsua. Adjektiboa. Eibar. Rencoroso. Urtetan bere gaizkiñak aztutzen ez dittuan zapotsua dozu a gizona. (AAG Eibes).”
zápotz. zapotx, zaputs. 1.zapótz, zapótza. (d). Adjektiboa. Normala baino txikiagoa dena. Landareez, batik bat, baina baita beste edozertaz ere. · Lo que es más pequeño de lo normal; sobre todo hablando de plantas, pero también de personas y animales. Achaparrado, -a, pequeñajo, -a. Normala baiño txikixaua danian; landara bat ero personia be bai. Urte askuan gutxi azittakua ero, zapotza. Klem./ Klase iguala izen arren arbola batzuk orri aundixaua izeten dabe ta beste batzuk zapotzaua./ Hori katuori zaputsa geratu da. (SB Eibetno).” 2.zaputs, zaputsa. Adjektiboa. Eibar. Peludo, abultado. De mucho pelo pero de poca carne; sobre todo animales como el conejo, cordero...
zapózta, zapoztía. (d). Adjektiboa. Zapo kolorekoa edo itxurakoa. Larru beltza eta zimela, ijito itxura, dutenengatik entzun izan dugu. · Se dice de los que tienen aspecto agitanado. Mutiko flako zapozta bat zuan ire kotxian lapurretan zebillena. Uste dugu zapozta hitza zapotz zentzuan ere (txikia, behar baino gutxiago hazi dena) esaten dela. .
zaprotz, zaprotza. (d). Adjektiboa. Zakarra, baldarra. Ia galdua..
zaputz, zaputza. Izena. "Pescuezo. · Animalixa batzuen lepo ingurua, atzekaldia gehixenbat. Jaixo-barrixak diranian, katakumiak zaputzetik oratzen jittuk amiak, alde batetik bestera eruateko." (SB Eibetno)” ZAPUTZETIK ORATU edo ELDU, batik bat..
zapuztu. zapoztu. 1.zapuztu. (c). du Aditza. zapoztu. Txoriak bere kabiko umeak edo arrautzak abandonatu. · Abandonar el pájaro en el nido sus huevos o crías. Txikittan sarri entzuten giñuan txori apixak etziela ikutu biar, bestela amiak zapuztu eingo zittuala ta. Batzuetan abandonatu beharrean hil egiten ditu ameak; hau ere zapuztea da. Zera diosku Klementak: Txorixana, zapoztu eitte zittuala umiak, ba ori esate zeben e, amiak kaixola baten... apixan ekarritta gobernatzen diardualakuan e, benenua ero, zapoztu itte zittuala, perrejilla emonda ero eztakit zer be. . 2.zapuztu. (d). da Aditza. zapoztu. Elkarrekin haserretu. Uste dot anai-arrebok aspaldixan zapuztuta dabitzela. 3.zapuztu. (d). da Aditza. zapoztu. Zapotz bihurtu. Landare edo animalia bat eskastu, kaxkartu. · Desmejorar un animal o planta. Zapoztuta... ola kaxkartu itten danian gauzia: zapoztu ein ddok. Landare bat ero, txita bat ero makaldu, zapuztu.
zar. 1.zar, zárra. (a). Adjektiboa. Zaharra. · Viejo, -a. Esaerak: Zaarrak barri arrabixaen eraingarri. Esaera. content_copy Zárrak bárri, arrabixagarri. Zárrak bárri, arrabixagarri. (d). Esaera. zaarrak barri, arrabixaen eraingarri. Ze barri? galderari hala erantzun ohi zaio, gauzak betiko antzera jarraitzen dutela adierazi nahi denean. Izagirrek zera dakar: "Zaarrak barri, arrabixaen eraingarri: las cosas viejas presentadas como nuevas producen náuseas (rabia). Es una variante del 'Nihil novum sub sole'.". Zarrei bixkor ibiltzeko eta umiei geldik egoteko esatia berdiña ei da. (c). Esaera. 2.zarra. (c). Posposizioa. Aditz partizipioen ondoren jarrita, eta ezezko esaldiekin bakarrik, "ez da denbora asko". · No hace mucho que. Eztaukat goseik, oinddio enaiz jan zarra ta./ Enaiz Donostian izan zarra./ Julien ezta oinddio lanetik etorri zarra./ Etzan ezkondu zarra il zanian. 3.-zarra. (c). Atzizkia. -tzarrra, handia, itzela. Egundoko subazarrak urten zeban arripetik./ Sekulako kamioizarra jo giñuan. Izenari eransten zaion atzizkia..
zara, zaria. Izena. Eibar. Zumezko saski handia.
zarági, zaragíxa. (b). Izena. Zahagia. · Odre, pellejo. Len ardaua zaragittan erabiltzen zan.
zaráta, zaratía. (a). Izena. Ruido, grito. Oso generikoa eta erabilia. . Esamoldeak: zaratak etára. (b). Aditza. Hacer ruido, gritar. Mesedez eta faborez, ezizu zarataik etara. zarata txarra euki. (c). Esapidea. Zurrumurru txarrak ibili. Fabrika orrek zarata txarra dauka (gaizki ote doan edo).”
zarátaka. (a). Adberbioa. Gritando, chillando. Etxera aillegau orduko ama zarataka asi jat./ Zarataka dabitz umiak.
zaratátsu, zaratatsúa. (b). Adjektiboa. Zarata asko ateratzen duen pertsona edo gauza. · Ruidoso, -a. Gure frigorifikua oso zaratatsua da./ Aura dan zaratatsuakin laster topaukok.