Bergara aldeko hiztegia
zaldibúrdi, zaldiburdíxa.
(d).
Izena.
Mendian trongotan egiteko gurdi berezia. Idiekin erabiltzen zen.
“Zaldiburdixa. -Zaldiekin erabiltzen zen? -Ez, irixekin. Baiña berak zeukan gaiñian kargatzeko trabesaiño aundi bat jiratorixua, tronguak luzian eruateko. Zaldiburdixa; berak buelta eitte juan kurbetan da. Don.”
Zaldiek erabiltzen dutenei karro edo zaldikarro, orain behintzat..
zaldizko.
1.zaldizko, zaldizkua.
(d).
Zalduna.
2.zaldizko, zaldizkua.
(c).
Izena.
zaldi.
Kartetako zaldia. · El caballo de la baraja.
“Txanka ta zaldizkua ta erregia. Kaballua be esate jakuan, baiña zaldizkua lenguak. Klem.”
ZALDI soilik ere bai..
3.zaldizko, zaldizkuak.
(d).
Izena.
Haizeak trabeska jotzen duelarik egiten duen euri-zaparrada.
“Orrek die zaldizkuak! Eurixa zaldizkotan diardu. (Lar Antz). Eurixa holan eitten ebanian,”
záldun, zaldúna.
(d).
Izena.
Jauna, jauntxoa. · Caballero.
“Zalduna, lenaoko jauntxuak. Zaldi gaiñian ibiltze zittuan itxuria ta, zalduna. Kategorixako personiai ero esate jakuan. Klem.”
Lehenagoko zaharrei entzuten omen zitzaien hitza.
.
zále.
1.zale, zalía.
(b).
Adjektiboa.
Gustatzen zaiona, ohitura duena. · Propenso, aficionado, -a.
“Gure Patxi zapatak sukaldian lagatzen zalia da./ Zu lanera berandu joaten zalia za./ Udabarrixa zalia da eurixa eitten. ”
-TzEN zalia..
2.-zale, -zalía.
Atzizkia.
Zaletasuna duena.
“Neskazale demasa da./ Beti izan da ardauzalia.”
zaletásun, zaletasúna.
(b).
Izena.
Afición.
“Eztauka estudixorako zaletasunik.”
Afiziño gehiago entzuten da..
zálga.
Indarra.
1.zalga, zalgía.
(c).
Izena.
botanika.
vicia... sp..
Gari artean hazten den belar txarra. Gariari kiribildu eta igo egiten dio, berau itoaz. Idarraren antzeko lekak izaten ditu.
“Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau. Don.”
2.zalga.
záltai, záltaixa.
(a).
Izena.
zaltei.
Ikuilua. · Cuadra.
“Ama zaltaixan dabill ganau-gobernuak eitten.”
Etim.: zaldi+ari, agian (Ik. atari), edo zaldi+tegi. Sin. korta (Ub.), ittoi (Oñ., Lein.)..
záma, zamía.
(d).
Izena.
Gurdiari edo lerari atzean lotu ohi zitzaizkion arbola adarrak, lehenaz gain, haren gainean belarra, garoa edo edozer garraiatu ahal izateko. · Especie de narria improvisada que se hace de ramas de árbol y se ata al carro o a la narria para poder acarrear más.
“Leriai guk ipintzen gontsan, atzeko ezpatan sartu adar batzuk, katiau, eta gero bedarra geixao ekartzeko. Aura zamia. Klem.”
Garraiatzeaz gain, aldapa handietan gurdia frenatzea da zamaren beste eginkizuna.
.
zámar.
1.zamar, zamárra.
(c).
Izena.
Errementariek erabiltzen zuten larruzko mantala.
“Lenenguan bai zamarra, baiña gero bonbatxuak erabiltzen giñuzen. Eus.”
2.zamar.
zamau.
1.zamau, zamaua.
Izena.
Eibar.
Mantel.
“Platerak ipiñi baiño len, jarrizu zamaua. (AAG Eibes).”
2.zamau, zamaua.
Izena.
Eibar.
Sukaldeko esku-trapua.
“Sikatizuz eskuok zamauakin. (AAG Eibes)”
zan, zána.
1.zan, zana.
(a).
Izena.
Zaina. · Vena.
“Zanak ebai dittu.”
2.zan, zana.
Izena.
Eibar.
"Punzón muy fino, nervio." (SB Eibetno).
Esamoldeak:
zan-oker, zan-okerra.
Izena.
Eibar.
"Damaskinatuan, sonbriauan erabiltzen dan puntzoia, arku formako punta dabena." (SB Eibetno)
zan-zuzen, zan-zuzena.
Izena.
Eibar.
"Trazador recto. · Damaskinatuan, sonbriauan, formak emoteko erabiltzen dan puntzoia, punta zuzena dabena." (SB Eibetno).
3.zan, zana.
Izena.
"Vena de agua, beta subterránea." (SB Eibetno).
zan bédar, zan bedárra.
(d).
Izena.
botanika.
plantago lanceolata.
Llantén mayor, llantén menor.
Oso landare nabarmena bere kirten mehe tentearekin, gainean lore-burutxo luzexka bat duela. Izena hostoak halako zain batzuk ageri dituelako ematen zaio, ziurrenik. Haundituak bajatzeko eta zauriak ixteko erabiltzen da, besteak beste..
zána.
(b).
Posposizioa.
Zena. Difuntoa, senitasun hitzen edo izen propioen atzean jarrita. · El difunto...
“Gure aitta-zana oso umore onekua zan./ Periko-zanak konpondu juan teillatua.”
Ama-zana, aittajuna-zana, Manuel-zana... Beti mugatu sing.
.
zánbra, zánbria.
(d).
Izena.
zanbráda, zanbrara (Aram.).
Jataldi handia. · Comilona.
“Atzo ein giñuan zanbria. Buzkantz-jana geunkan pentsauta, eta azkenian buzkantzak eta ostientzekuak./ Urtero izate juau zanbria Erregen bezperan.”
zanbríau.
(d).
du
Aditza.
lagunartekoa
Aho betean jan. · Comer a boca llena.
“Ixa baba-lapiko osua zanbriau juan.”