izena
- lepasámar, lepasamárra. (d). izena. Kokotea, kokoteko haragia. La parte carnosa del cogote.. Amak lepasamarretik eldu eta konfesatzera eruan jok./ Mutikua! lepasamarretik eltzen bostat ikusikok.. Gutxi erabilia. LEPASAMARRETIK ELDU entzuten da gehienbat, eta goikoen gisako esaldietan. .
- lepázur, lepazúrra. (c). izena. Lepoko hezurra. Testuz, nuca.. Ixa lepazurra apurtu neban arbolatik jausitta.. LEPAZURRA APURTU, ia beti. .
- lepera, -e, leperia. (d). izena. Lepo-edea. Uztarria lotzerakoan, uztarriaren atzealdetik emandako hede-buelta.. Guk, lotzen gabizenian (uztarria) atzekaldetik eria doianian esaten jau lepériak, gaiñetik adarretara, adar bakoitza lotzen danian koskeriak. Eta barrukaldetik danian, koskera barrukuak. Barruko koskera gutxi tta kanpokua gogorrao egon ezkeo, ganaua kanpokuakin inddarra eittera ipintzen da; orduan eitten da bat bentajau ero, ganau bat inddartsuaua baldin bada, alde baten kargau eitten da. Don. .
- lépo, lepúa. (a). izena. Cuello.. Lepoko miñez nago.. Ez da "cuello" huts-hutsik. Lepora jaso edo lepuan artu esaten denean, bizkarra, sorbalda, ere bada.. Ik. sáma. lepúan artu, . (a). du aditza. Besoetan edo bizkarrean hartu.. Umia lepuan artuta zebillen konprak eitten./ Jertsia lepuan artu ta Urkiolara. .. lepúa jokatu, . (c). esapidea. LEPUA EIÑ. Jugarse cualquier cosa.. Lepua jokatuko nostake ezetz biar sasoiz jaiki... lepúa jaso, . (c). esapidea. Desentenderse con desdén.. Aittatu jat berai tokatzen jakola sankristautzia, baiña lepua jaso ta alde ein ddau.. Sin. bizkárra jaso.. lepua berotu, . (-). esapidea. Egurra eman.. Sin. bizkarra berotu.. iñón lepótik bizi, . (c). esapidea. IÑÓN LEPÓTIK JAN. Vivir, comer, a expensas de otros.. Ori majo bizi dok aittan lepotik. .. lepóra sálto eiñ, . (c). esapidea. Reaccionar con virulencia contra alguien.. Eziozu ori esan, bestela lepora salto eingotsu. .. lepóraiño sartu, . (b). esapidea. Comprometerse a fondo.. Politikan leporaiño sartuta dago. .. lepóraiño egon, . (b). esapidea. Estar harto.. Leporaiño nago zure barriketekin. .. lepóraiño eiñ, . (c). esapidea. LEPÓTIK GÓRA EIÑ, ERAIÑ. Hartar(se), cabrear(se).. Gaur umiak leporaiño eiñ doskue./ Lepotik gora eraiñ dostazu. .. lepóra jáso, . (b). aditza. Bizkarrera jaso.. Ezetz eun kiloko arrixa lepora jaso. .. lepoka egin, . (-). esapidea. LEPOKA IBILI. Bizkar gainean zama garraiatu.. Trixkia; da gero aura einddakuen txendor-zulotaa batzia izete zan, eta emen jeneralien eitte giñuan auzotarrak. Ori lepoka ibiltze zan. Jose. .. lepo eiñ, . (-). Gehiegi jan ondoren bete-bete egin.. Sin. ók eiñ.. burúa léngo lepótik éuki, . (c). esapidea. Norbaitek lehengo berdintsua izaten jarraitu. ..
- lepomágal, lepomagála. (d). izena. LEPOMAAL. Behiek paparraldean zintzilik duten partea. Papada de vacuno.. Lepomaala, narrua eukitzen dau sobrante, lepomaala. Don. .
- léra, léria. (b). izena. Gurpilik gabeko gurdia. Narria.. Len leran karrio-lan asko eitte zan basarrixan. . Amak dio LERA TXIKIxa erabiltzen zela lurretan. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem. . Ik. záma, lera-búrdi, nardáka.
- lera-bantzu, lera-bantzúa(k). (-). izena. Leraren alboetako egurrak. .
- lera-búrdi, lera-burdíxa. (d). izena. Gurdia, atzean lera lotuta duela. Garoa basotik edo gari-azauak sorotik ekartzeko erabiltzen zen sistema, bidaia hobeto aprobetxatzearren. Sistema de acarreo consistente en atar la narria detrás del carro.. Burdixa eta atzekaldian leria, aldapetan goitti bera narrasian etortze zana. Lera-burdixa; sarrittan garuakin da ekartze zien lera-burdixak. Lera-burdixa ekarri zala, esate zuan, ero garua lera-burdixakin. Klem. . LERA-BURDIXA EKARRI edo LERA ETA BURDI EKARRI. Udazkenian garotara urrin juten giñan da, beti kamiñora jexten giñan lera ta burdi. Esagapekua burdixan da leran esaga gaiñekua; artu mendixan da, etorri tta, gero bera etorrittakuan esaga gaiñian lerakaria kargau, etxera. Don. Honelakoetan, aldapan gurdia frenatzea zen leraren eginkizun nagusia.. léra ta búrdi, . (c). esapidea. Mozkortuta eta ese handiak eginez. Tambaleándose por la borrachera.. Atzo afaixa euki juan da lera ta burdi jetuan etxeko bidian./ Mozkortutakuan lera ta burdi ibiltzen dok kalia betian. ..
- lera-silla, lera-sillia. (d). izena. LERA-PARTIKA. Leraren erdiko egurra.. Aura partikia da. Ez sillia esate otsen, lera-silla. Angel .
- lera-zapata, lera-zapatia. (d). izena. Lera-bantzuek azpian duten egurra edo burdina, zeinen gainean egiten duen tarras.. Orrek lera-zapatak. Don. .
- 1. letaiñía. (c). izena. Letanía Letanía.. San Martzialera, goizian letaiñia egoten zan seitterdittan, da bastante jente joaten zan. Eta letaiñiakin igo, an mezia entzun da gero txokolatia. Sot. (AA BergEus, 334. o.). . Famatua da San Martzial egunez Santamaiñatik igotzen dena..
- 2. letaiñía. (d). izena. LETAIÑIA . Birao sorta. Sarta de maldiciones.. Beixak ankia zapaldu ero, ta arek jabillan letaiñia./ Bai, enterau danian letaiñia edarra esan dau.. LETAI.
- létra, létria. (a). izena. Letra. .
- letxáda, letxadía. (c). izena. LETXARA. Karez eta urez egiten den nahastea, etxe-paretak zuritzeko eta erabiltzen dena. Lechada.. Iru baldekara letxada biako die etxeaurria zuritzeko. . Sin. kare-letxáda.
- letxuga-kanpae, letxuga-kanpaia. (-). izena. (Antzuola.) "Santikutz egunetik (maiatzak 3) Santikutz egunera (irailaren 14) eguerdian jotzen zen kanpaia.. Gero urrongo udatzenian, setienbrian amalautik urrongo maietzeko Santikutzak arte, maiatzan irurarte, iru iruko: daun, daun, daun... Eguardixan ori, e! Da udaberrikuai esate jakon letxuga-kanpaia. Orduan etzan letxugia noiznai jaten..
- leungárri, leungarríxa. (d). izena. Leuntzeko balio duena. Suavizador, suavizante. .
- leunkeríxa, leunkerixía. (d). izena. Zurikeria. Lisonja, adulación.. Leunkerixia? Ba baten bat engañatzia nai danian ero. Klem./ Zelako leunkerixak eitten dotsala amandriai. .
- 1. leuntzaille, leuntzaillia. (-). izena. (Eibar.) "Pulidor. Piezak leuntzeko eginbiharra daukan bihargiña." (SB Eibetno)..