Skip to main content

izena

  • 1. lokaaldi, lokaaldíxa. (c). izena. Oiloa loka dagoeneko egoera eta aldia.   Estado y temporada de cloqueo de la gallina.. Oilluak lokaaldixa daukanian eztau arrautzaik eitten./ Oillo guztiei etxakue lokaaldixa batera etortzen. .
  • 2. lokaáldi, lokaáldixa. (d). izena. Pertsonaren haizealdia, zoroaldia. Adar-soinu giroan.   "El tiempo en que una persona anda enamorada." (Izag Oñ).. Gure neskiak egundoko lokaaldixa dauka aspalditxuan. .
  • lokámux, lokamúxa. (c). izena. Lokuluxka, loaldi labur eta arina.   Sueño breve y ligero.. Bazkalostian lokamux bat eitteke enaiz personia./ Lokamux bat eittera noia zuek kafia artu bittartian.. Sin. tauki (Elg.)..
  • lokárri, lokarríxa. (c). izena. ZAPATA-LOKARRI . Oinetakoak lotzeko kordela.   Cuerda de calzado..
  • lokátoki, lokátokixa. (d). izena. Oiloloka sartzeko kaiola, hau txitekin zegoenean. Txitak irten eta sartzeko moduko zuloa izan ohi zuen.. Oillolokia kaponeran sartu bia da, bestela juten da txitekin urriñegi ero. Don.. Beste batzuetan fregaderapean banasta azpian jartzen zen. Len oitturia zuan fregaderako desaguian parian, desaguia goittik bera, paretan bera egoten zuan, da banasta zarren batekin busti-busti eiñ da lokatzetan aintxe. Don.. Sin. kapónera. Ik. banástapian lo eiñ.
  • lókatza, lókatzia. (a). izena. LOKÁTZARA. Barro, lodo.. Eurixa ein ddau ta lokatzia egongo da bidetan. .
  • lokátzari, lokátzarixa. (d). izena. LOKATZADEI . Lokatzadia; lokatzartea, basatza.   Barrizal, lodazal.. Zelaixan egundoko lokatzarixa geratu zan ziklo-krosa zala ta.. Don.en grabaketan lokatzadei ulertzen dugu.. Sin. kákatza, básatza. Ik. lokátzarte.
  • lokátzarte, lokátzartia. (c). izena. Lokatza artea, basatza.   Barrizal, lodazal.. Burdixa lokatzarte baten sartu jaku eta kristonak ein dittugu etara ezindda.. Lokatzari edo basatza-ren Sin. gisa ere erabiltzen da, baina gehiago "lokatza artean sartu" testuinguruan.. Ik. kákatza, lokátzari, básatza.
  • loki, lókixak. (d). izena. (Oñati.) "Los huesos de la articulación de la mandíbula. Lokixak geratu: Paralizarse (v. gr. por un dolor de muelas) el movimiento de las mandíbulas." (Izag Oñ)..
  • lóleku, lólekua. (b). izena. Sitio para dormir.. Ezkiñuan lolekuik topau ogei kilometruan./ Ganbaria zeuken lekuan oiñ lolekuak dauzke, ezta. Mertz. .
  • lontzena. (-). izena. (Antzuola.) "Minbizia. Sin. bizi." (Lar Antz).. Sin. kántzer, minbízi, bizixán.
  • lor, lorra. (-). izena. (Aramaio.) Auzolana, bidegintza, gehienetan. . Bixer lorra jak. (Orm Aram). . Ik. auzólan.
  • lor-afai, lor-afaixe. (-). izena. (Aramaio.) "Auzolanean ibiliek baserriren baten egiten zuten afaria." (Orm Aram). .
  • 1. lora, loría. (a). izena. Flor. . Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapez baiño obia, . (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera. .. Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago, . (c). esaera. Artua ereiteko sasoia noiz den jakiteko seinalea. .. loria galdu, . (d). esapidea. Birjintasuna galdu emakumeak. .. loran egon, . (-). . 2. loran egon, . (c). esapidea. Polita egon neska gazte bat.. Loran daren neska gaztiak gustatzen jako.. Ik. neska-lóra.. 1. loran egon, . (c). esapidea. Estar en flor un frutal.. Politta da keixa-arbolia loran dagonian.. Ik. alían egon...
  • 2. lora, loría. (c). izena. Egurraren hariak egiten duen marrazkia.   Dibujo que forma la fibra de la madera.. Txapia intxaurrezkua edo gaztaiñazkua. Eta aura zemat eta azalao, erdikuak lora gutxiao etaatzen dau. Juantxo.. Sin. díbujo. Ik. loratsu.
  • 3. lora, loria. (-). izena. (Eibar.) "Puntan lora formia daukan puntzoia, grabadoriak eskopeta arruntian zenefak egitteko erabiltzen dabena." (SB Eibetno)..
  • 4. lora, loría. (c). izena. Piropo.. Egundoko lorak bota doste kalian. .
  • lorá beltz, lora béltza. (-). izena. botanika (?). Izena besterik ez dugu jaso. . komentario 1
  • lora txíki, lora txikíxa. (c). izena. botanika Tanacetum vulgare. Tanaceto, lombriguera.. Urrabotoiaren antzekoa, baina txikiagoa. Informante batentzat pitxi lora da, margarita, alegia.. Ik. pitxí lora, urrabotóe, -i.
  • lora-saltzáille, lora-saltzaillía. (b). izena. Vendedor, -a de flores.. Sin. loradun.
  • lora-sórta, lora-sortía. (b). izena. LORA TXORTA. Ramillete de flores.. San Juanetan neskak lora-sorta dotoria eruaten dabe San Juanera bedeinkatzera. .
  • 1. loradun, loradúna. (c). izena. Lora saltzailea.   Vendedor de flores.. Gaur ezta loraduna plazara etorri./ Narbaizako loradunan lengusua da.. Sin. lora-saltzáille.
  • loráldi, loraldíxa. (c). izena. Loratze aldi bakoitza; fruta arbolez batik bat, baina baita pertsonez ere.   Cada florecimiento.. Lekiak iru loraldi tta izateittu./ Lenengo loraldixa izotzak bota zotsan eta bigarrena berriz berandutxo aillegau jakon.. Irudizkoa: Berrogetamar urtekin ointxe dago bigarren loraldixan. .
  • 1. lórito, lóritua. (b). izena. Loro, lorito..
  • loróri, lororíxa. (d). izena. botanika Taraxacum officinale. Diente de león.. Sin. kardu ori.