Skip to main content

izena

  • lumórratz, lumorrátza. (d). izena. Luma-sustraia, hegaztia lumatzerakoan, ondo ez bada egiten, larruari itsatsita geratzen den partea.   Cañones de pluma.. Ze oillo-lumatze ein ddok? Dana lumorratzez beteta jaok eta. .
  • luntx, lúntxa. (b). izena. Lunch.. Danak aiuntamentura. Eta an eukitzen zeben luntxa. Sot. .
  • 1. luparda, lupardía. (c). izena. Izotz handia.   Helada fuerte.. Gaur gabian kriston lupardia bota jok./ Azelakotxe lupardia dagon.. Esaldi adierazkorretan bakarrik.. Ik. ízotz.
  • 2. luparda, lupardía. (c). izena. Mozkorra.. Iez San Martzialen guk arrapau giñuan lupardia guk!/ Egun batian, sarri bezela, Kaxkurrio etxian sartu zan egundoko laupardiakin. (SM Zirik).. Ik. atxur.
  • 1. lupu, lupúa. (c). izena. Salamandra.. Lupua da uretan ero istingan, sugalinddarian antzekua, usanaren antzekua. Don. .
  • 2. lupu, lupúa. (c). izena. Har itxurako zomorro pozoiduna (?).. Lupua egondako bedarra jan ezkero gaixotu eitten ei die ganauak. .
  • 3. lupu, lupúa. (d). izena. Escorpión, alacrán.. Hemen ez dago horrelako piztiarik, baina adinekoek liburuetatik-eta ezagutzen dute, eta izen hori ematen diote..
  • 4. lupu, lupúa. (d). izena. Ganadu gaitza.   Carbunco.. Ori lupua. Neuk eztot ezautu, baiña esan itten dabe bai. Karbunko ta lupua bat. Guk lupua esaten giñuan. Amilletxebarrin il zittuztan oin ddala irurogei bat urte ganau danak. Don. . lupuá baiño txárraua, . (c). esapidea. Oso txarra, gaiztoa. Pertsonez, batik bat.. Orren aittajuna be lupua baiño txarraua zuan.. Ez dakigu esapide hau lupu-ren lau adieretatik zeini dagokion...
  • lur, lúrra. (a). izena. Tierra, suelo.. Lur ona da au./ Lurrera jausi da.. Hona hemen lur mota batzuk:.. lúrra artu, . (-). . 1. lurra artu, . (c). Sustraitu.   Arraigar una planta.. Iru landara sartu nittuan da batek bakarrik artu dau lurra... 2. lurra artu, . (b). aditza. Lurreratu; hegazkiñak, batik bat.   Aterrizar.. Lurra artzerakuan izan zan akzidentia. ... lúr-jóta egon, . (b). esapidea. LÚR-JÓTA IBILI. Adore guztia galduta egon.   Estar abatido, desanimado.. Andria il jakonetik ziero lur-jota dago. .. lur-berde, lur-berdia. (-). izena. Lur hezea.. Lur-berdia botatzen bada, aek arnasia artzen dau. Cand. . Ikazgintzaz ari da... lur séndo, lur sendúa. (c). Geruza lodiko lurra, ona laborantzarako, Geruza lodiko lurra, ona laborantzarako, baina astuna euri gehiegi eginez gero. . Ik. lurrústel, buztín-lur.. lur góse, lur gosía. (d). izena. Asko abonatu beharreko lurra. .. lur górri, lur gorríxa. (b). izena. Kolore gorriskako laborantza lurra.   Tierra de labradío de color rojizo.. Araba eta Naparrua aldian asko ikusten da lur gorrixa. .. lur báltz, lur báltza. (c). izena. Onena laborantzarako.   La tierra negra, con mucho humus, la mejor para la agricultura.. Madura aldeko lurran modukoik etxeuan, dana lur-baltza... buztín-lur, buztin-lúrra. (c). izena. Tierra arcillosa.. Orturako paraje eskaxa da aura, dana buztin-lurra. .. lurrakin artu, . (-). aditza. Lurrarekin estali.. Da geo lurra bota gaiñea, da lurrakin artu bittarte danak. Cand. .. lúrra jo, . (-). . 1. lurra jo, . (c). esapidea. Teilatua erori (etxe bati).. Baserri arek laster joko dau lurra, etxaue kasoik eitten da. .. 2. lurra jo, . (c). esapidea. Hondatu, erori.. Lurra jota topau neban zuen ama. ... lúrra emon, . (c). dio aditza. Hildakoa hilobiratu, lurperatu.. Atzo lurra emon zotsen da gaur da funerala.. Enterrau da erabiliagoa. ..
  • lur báltz, lur báltza. (c). izena. Onena laborantzarako.   La tierra negra, con mucho humus, la mejor para la agricultura.. Madura aldeko lurran modukoik etxeuan, dana lur-baltza..
  • lur górri, lur gorríxa. (b). izena. Kolore gorriskako laborantza lurra.   Tierra de labradío de color rojizo.. Araba eta Naparrua aldian asko ikusten da lur gorrixa. .
  • lur góse, lur gosía. (d). izena. Asko abonatu beharreko lurra. .
  • lur-auts, lur-autsa. (d). izena. Iduria.   Cisco, carbón en polvo o restos quemados de la carbonera.. Lur-autsa lurrea jausten da, da iketza geatu galbaian.Cand./ Ta gero aura lur-autsakin dana kubriru. Eleut.. Sin. lur-erre, iduri.
  • lur-bánasta, lur-bánastia. (c). izena. Banasta txikia.. Beste bat lur-banastia, lurra erabiltzeko, txikixa. Don.. Ik. banástatxo.
  • lur-berde, lur-berdia. (-). izena. Lur hezea.. Lur-berdia botatzen bada, aek arnasia artzen dau. Cand. . Ikazgintzaz ari da..
  • lur-burdi, lur-burdixa. (-). izena. "Carro para transportar tierra.   Aldaparetan lurra jausi egitten da. Hori lurrori jasotzeko erabiltzen dan kabledun burdixa da lur-burdixa. Batzuk bolketedunak izaten dira." (SB Eibetno)..
  • lur-erre, lur-erria. (d). izena. Cisco o restos quemados de la carbonera.. Irurixa, len, e, txendorra eindako a lur-erria, a baltza ixaten da, a obia ixaten da. Cand.. komentario 1 Sin. lur-auts, iduri.
  • lur-erréten, lur-errétena. (d). izena. Soroan urak egin ohi dituen erretenak.   Zanjas que produce el agua en los labradíos. Don. .
  • lur-jáusi, lur-jausíxa. (b). izena. Lubizia.   Corrimiento de tierras.. Lur-jausixak ixa basarrixa arrapau eban.. Sin. muga-urrátu, luízi.
  • lur-ságu, lur-sagúa. (d). izena. Ratón de campo.. Sin. baso-sagu..
  • lur-txitxára, lur-txitxaría. (c). izena. Lombriz de tierra.. Ik. txitxára.
  • 1. lurmen, lurména. (d). izena. Elurra urtuz doanean bistaratzen den lur unea.   Espacio de tierra, rodeada de nieve, que aflora al derretirse ésta.. Txorixak lurmena dagon lekura etortzen die./ Errekonduan eitten da lenengo lurmena.. lurmen dagoela edo lurmendu duela esan ohi da lur-sail batean elurra urtu duenean. .
  • lúrpe, lúrpia. (b). izena. Lur azpia.. Lurpian dare oinddio patatak./ Lurpeko urak aprobetxau bia die. . Lekuzkoetan, batik bat.. komentario 1 orrek lurpian be etarako leuke bizimodua, . (c). esapidea. Nonahi egingo lukeela aurrera... lúrpian sartu, . (c). esapidea. Desprestijiatu, ezebeztzat hartu.. Zeruraiño jasotzen zaittuen moduan, urrenguan lurpian sartzen zaittue.. Ik. kakatára bota..
  • lurrázal, lurrazála. (c). izena. Lurraren gain partea.   La capa superficial de la tierra.. Urak lurrazala eruan. Olaxe einddakuak estatak. Klem.. Ik. éstata.
  • lurréta, lurretía. (d). izena. Lur garraioa; aldapa-lekuetan, batik bat, barrenetik gorenera.   Acarreo de tierra, normalmente en terrenos en pendiente.. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka bixkarrian guenera jasotzia. . Singularrean nahiz pluralean. .