izena
- mádre, mádria. (d). izena. Sagardoa, txakolina edo ardoa duen barrika edo botila baten hondoan geratzen den batz edo hondarra. Poso. .
- mádura, máduria. (c). izena. Ibaiaren edo errekaren ondoko lautada, ortu-lur ona. Vega, terreno llano contiguo al rio, apropiado para huerta.. Piparra artzeko maduria onena.. Madura tokizena Agorrosin, Zapatarikua eta San Lorentzo aldeko ibar zabalari ematen zaio. Kontatzen dute behin bergarar batek Elosu aldean ibili ondoren herrira itzuli zenean, zelebre samar ibilita dirudienez, sasi artean pasatu ezinda-eta (ez dakigu zahatoarekin joan zen ala zer), zera esaten zuela madura goraipatuz: Maduria madura, joete Italia!.
- mái, máixa. (a). izena. Mesa. . maiko egin, . (c). esapidea. Batzorde bateko (epaimahai batekoa, gehienetan) kide izan.. Umiok eta maiko egiten ebenak otzez dardaraka pasau eben arratsalde guztia. (AAG Eibes). .. basuan jaixo, basuan azi, etxera etorritta amantal zurixa jantzi, . (-). Mahaiaren igarkizuna. (Izag Oñ)...
- maikára, maikaría. (b). izena. Mahaikada, mahaia bete jende. Mesa repleta de comensales o comida.. Etxe artan maikaria juntatzen die egunero.. Mahaia bete janari ere bai: Jesus, au da maikaria jarri dozuna iru lagunendako. .
- 2. máilla, máillia. (b). izena. Categoría, rango.. Donostiara maillatxua daukan jentia joaten da beraniatzera./ Kostako jak nere maillia arrapatzia. .
- máillu, máillua. (b). izena. Esku-mailuka handia. Martillo grande de mano.. Sega-mailluakin pikatzen da segia.. Gure etxean sega pikatzekoaz esaten da.. komentario 1 Ik. maillúka.
- maillúkari, maillukaríxa. (c). izena. MAILLUKETARI. Mailukaz lan egiten duen behargina. Martilleador.. Errementarixan laguntzaillia izete zan maillukari eitten zebana.. Martinetero ere esan izan omen da. MAILL. komentario 1
- máilluki, máillukixa. (a). izena. botanika MAILLUBI, MAILLABI (EIB.). Fragaria vesca. Marrubia. Fresa. Landatuak edo muga baztarretan-eta berez etortzen direnak. Azen.: maillúki ere bai. .
- máilluki bédar, máilluki bedárra. (d). izena. botanika Potentilla sterilis. Fresa estéril.. Lurrean asko zabaltzen den belar narrasa. Mailuki landarearen antz handia du. Azen.: maillúki bédar ere bai. .
- máiña, máiñak. (b). izena. Ume negarra; gezurretakoa denean, batik bat. Llanto infantil, sobre todo cuando es fingido.. Txikixak maiña baten pasau dau goiz guztia./ Gaur maiñak dauzka Anek./ Hodei, ez eiñ maiñaik.. Pluralean, batik bat. .
- máior, maiórra. (d). izena. Nagusia, edade nagusira eldutakoa. Mayor de edad.. Erremeixia e. guk, aremaittakuan geratzen zanian, guk etxera etorri biar izeten giñuan, baiña gizakume ta kanpotik etorte zien mutill da, ia maiorrak, jokuan. Hil./ Edade maiorrera aillegautako seme-alabak dauzka.. Adinekoei entzuten zaie inoiz. .
- 1. maiórazko, maiórazkua, -ia. (b). izena. Mayorazgo, heredero, -a en un caserío.. Sasoi baten basarriko maiorazko izatia kategorixa aundixa zuan./ Semeik etzan basarrixan alaba nausixa maiorazkia. .
- 2. maiórazko, maiórazko, -ia. (c). izena. Etxearen jabe (eta ez errentero) den baserriko seme edo alaba nagusia.. Beittiko maiorazkua eta Idarrañeko maiorazkua sasoi baten emen inguruko maiorazko bakarrak. .
- maiórazko-étxe, maiórazko-etxía. (d). izena. Bere buruaren jabe zen baserria, errentero-etxea ez zena. Mayorazgo.. Idarra izango zan sasoi baten Uberako maiorazko-etxe bakarrenetaikua.. Ik. errentéro.
- maiordómo, maiordomúa. (c). izena. Eliza edo ermitako diru kontuak eramaten dituena. Txandakako kargua normalean. Mayordomo.. Datorren urtian tokatzen jaku maiordomo.. Lehenago, aberats-etxeko administrazailea ere bai. Idarraiñekua ei zuan Monzonen maiordomua. .
- maistra txiki, maistra txikixa. (-). izena. (Antzuola.) "Ume txikiei eskola ematen zien irakaslea. . Patri maistra txikixa zan." (Lar Antz)..
- máistra, -o, máistria, -ua. (a). izena. Maestra, -o.. Gero ta maistro euskaldun geixao dago./ San Juango maistrian semiakin etorri naiz.. Sin. máixu. Ik. marí-máistra. máistro-máistra, máistro-máistrak. (c). izena. Maistroa eta maistra.. Len Uberan maistro-maistrak egoten zien... maistra txiki, maistra txikixa. (-). izena. (Antzuola.) "Ume txikiei eskola ematen zien irakaslea. . Patri maistra txikixa zan." (Lar Antz)...
- máistro-máistra, máistro-máistrak. (c). izena. Maistroa eta maistra.. Len Uberan maistro-maistrak egoten zien..
- maittásun, maittasúna. (b). izena. Amor.. Ezotsan maittasun aundirik abadiai./ Maittasuna gora ta maittasuna bera, baiña azkenian dirudunakin ezkondu. . Ez da oso erabilia; maittasun gutxi zotsan lanai, eta horrelakoetan, gehienbat..
- 1. máixu, máixua. (a). izena. Maestro de escuela.. Uberako azkenengo maixua elementu edarra zuan.. Sin. maistro. . Ik. máistra, -o, eskóla-máixu.