Skip to main content

izena

  • 1. mandámentu, mandámentua(k). (-). izena. Los Diez Mandamientos.. Buruz ikasten giñuzen Amar Mandamentuak, naiz ta jakiñ ez zer esan nai zeben. .
  • 2. mandámentu, mandámentua. (d). izena. Agindua. Misión que cumplir, mandamiento.. Nik eztakitt ze mandamentu zeuken, baiña antxe egon zien ate onduan geldi. . Gutxi erabilia..
  • mandázaiñ, mandazáiña. (d). izena. Arriero, mulero.. Mandazaiñak manduakin karreterixan ibiltze zienak izango zittuan. "Salvatierra", manduakin karreterixan ibiltze zuan, da akaau in jakuan; kastillanua zuan baiña euskeraz... zerian itte juan, da: "il da mandua ta joan da ni"(barreak). Klem.. Ia galdua.. Ik. muléro.
  • mándo, mandúa. (b). izena. Aita astarra eta ama behorra duen abere arra. Bera antzua da, umerik egiten ez duena. Mulo; híbrido macho de burro y yegua.. Mulia mandua ta mandakua dittuk, iru ganau, danak kruzetik datozenak. Manduan ama dok biorra eta aitta astua. Eta mandakuana dok astua ama eta aitta zaldixa. Mulia ta mandua berdiñ dia, bata da arra ta bestia emia, baiña umeik eitten eztabenak bixak, e. Don.. Laburtuz: ama behorra eta aita astarra denean, umea arra bada: mandoa edo muloa (Sin.). Emea bada: mula. Ama astemea eta aita zaldia (eta bera arra): mandakoa.. Ik. múla, mándako.

  • manejar, manejárra. (c). izena. (lagunartekoa.) Managerra, erdi umorez, erdi gaizki ulertuz.. Urtaiñek manejarra zeukala ona-ta... Arek manejatzen jotsan diruak. . komentario 1 Ik. manejau.
  • 1. maneju, manejúa. (b). izena. Manejo.. Badakizu telebisiño onen manejua?. Manejua ERAKUTSI, IKASI, JAKIN, batik bat. .
  • 2. maneju, manejúa. (b). izena. Azpijokoa.   Manejo, tejemaneje.. Eztakitt, baiña uste dot manejun bat badarabillela eren artian. .
  • mánga, mangía. (a). izena. Manga.. manga motzian, . (b). esapidea. MANGUTSIK. Manga motzean.. Ebateko moduko otza eguan eta an agertu zan mangutsik, txistua joten. (AAG Eibes)...
  • mangá-mútur, mangá-múturra. (c). izena. El orillo de la manga.. Manga-muturrak koipetuta dauzkazu. . Azen.: manga-mútur, manga-mutúrra ere bai..
  • mangáda, mangadía. (d). izena. Abelgorri edo zaldien eskorta handia.   Redil de vacuno o caballar.. Ganau-taldiak dauzkenak pa mangadia esate otxek, ganaua dominatzeko, manejatzeko, mangadak. Don. . Ez dut beste inoiz entzun.. komentario 1
  • 3. mangáu, mangáua. (c). izena. Cansancio, agotamiento a causa de un gran esfuerzo.. Nik artu dot mangaua trastiak azkenengo pisura jasotzen. .
  • 1. maníbel, manibéla. (a). izena. Manivela.. Manibelai eraindda arrankatzen zan auto aura. .
  • 2. manibel, manibéla. (a). izena. Manillar.. Manibela okertu jako bizikletiai.. MANIBEL BAJ.
  • mániki, mánikixa. (d). izena. Adabakina. Remiendo.. Mániki puxketa bat ipiñitta; prakak ipurdian ero, belaunian ero, ekulonduan ero. Don.. Sin. adábakiñ, petátxu.
  • maníxa, manixía. (a). izena. Manía.. Giltzak komunian lagatzeko manixia dauka. . maníxak euki, . (b). esapidea. MANIXA TXARRAK EUKI. Maniak, ohitura txarrak edo harrarokeriak izan.. Gure tiak egundoko manixak zeuzkan artuta. ..
  • mánofra, mánofrak. (d). izena. Burrukarako antzina erabiltzen omen ziren eskularru modukoak.   Manoplas; al parecer se usaban en las peleas.. Asarretzen jako, asten die demandan. asi die burrukan, eta gure lagunan anaia, Larrartekua, apartatzera sartu zan, da manofrak, orrek e, manofrak, eztakit zuk dakizun zelakuak dien, burdiñia ei dauke, koskorrak ei dauzke ta, uela emendik ola, ta au sartu eskuen da, burdiña-koskuak ei dia, manofrak orrek. Ben. .
  • 1. mánta, mántia. (a). izena. Manta.. Ik. kóltxilla. mantia euki, . (-). esapidea. "Sukarra izaten denean izaten den gorputzaldi txarra, buru astuna.. Aspirinia artu bikot, manta edarra daukat eta." (Lar Antz) .. mánta emon, . (c). esapidea. Neska-mutikoen artean, paliza eman, jo.   Pegar un grupo de niños a otro grupo o a otro niño.. Kontuz ibilli ari Uberako mutikuekin, bestela manta emongoske ta. ..
  • 2. mánta, mántia. (c). izena. Familiako bat hiltzen zenean elizan ipintzen zen zapi beltza.. Ik. mantá-jásotze.
  • mantá-jásotze, mantá-jásotzia. (c). izena. Norbait hiltzen zenean, elizan, Uberan behintzat, manta beltz bat jartzen zen kandelekin-eta etxeko emakume baten aulkiaren aurrean. Urtea betetakoan urte-mezarekin batera manta-jasotzea egiten zen, manta kentzea, alegia.   La retirada de la manta, al año de colocarla en la iglesia por la muerte de un familiar.. Manta-jasotzia zuan, bat iltze zanian elizan manta beltz bat ipintze zuan, urte guztian meza-nausittan, kandelekiñ-eta an egotia; eta gero urtia kunplidutakuan ba manta-jasotzia, urte-meza moduan ero. Klem. . mántara joan, . (c). esapidea. MÁNTIA SERBÍDU, MANTIA SERBITZERA JOAN. Mantaren aurreko aulkira joan meza entzutera.. Eibarren asientua. (SB Eibetno). ..
  • mantar, mantarrak. (-). izena. (Antzuola.) Belaunperaino iristen ziren polaina antzekoak, baina artilezkoak. Kapaginek egiten zituzten. . Mantarrak zien ankan batu, da galtzian mouan sartzeko etzianak, arek sekatzeko ta errezao izete zien, da arek usatze zittuan lengo zarrak. Industria auraxe zan kurtiderixia baiño lenao Antzuelan, kapaiña." (Lar Antz) .
  • mántatxo, mántatxuak. (c). izena. Haur txikiak biltzeko mantak.. Manta soilik ere esaten zaie.. Ik. páxa, zapi.
  • mantékilla, mantékillia. (a). izena. Mantequilla.. Ik. gúriñ.
  • manténu, mantenúa. (c). izena. Elikadura, eta bizi izateko behar dena.   Alimentación y mantenimiento en general.. Oinddio eztabe erabagi umien mantenua zeiñen arduria izango dan./ Eran be asko ta, mantenu formalik pez ta, laster galdu zan. .
  • mántetako úme, mántetako umía. (c). izena. MÁNTETAKO, -UA. Adin txikiko umea, oraindik mantetan bildua dabilena.   Bebé.. I mantetako umia itzala il zonan aitta./ Ze uste dok pa, mantetako umia naizela ori sinisteko, ero?/ Bi ume dauzke, bata lau urtekua eta bestia mantetakua..
  • mántilla, mántillia. (b). izena. Mantilla. .