Skip to main content

izena

  • 2. legatz, legatza. (c). izena. (eufemismoa.) Mozkorra.   Borrachera.. Kriston legatza arrapau giñuan Ondarruako jaixetan. . Ik. atxur.
  • lége, legía. (a). izena. LEGÍAN. Ley.. Legiak ala dare ipinitta ta.. LEGÍAN. adb. En ley, dentro de la legalidad. Itxuria eztauke legian tabernia./ Legian ezin leike ordubatetatik aurrera zabalik euki..
  • legézar, legezárra. (c). izena. LEGE ZAR. Usadio zaharra.   Antigua usanza.. Oinddio familixa orrek legezarreko mentalidadia dauka./ Legezarra da San Martzialera zaragi-ardaua urtero eruatia. . LEGE ZAR, bi hitzetan ere bai..
  • 1. legezko, legezkúa. (b). izena. Legal.. Laster kaka burutik bera eittia be legezkua izango da. .
  • 2. legezko, legezkúa. (b). izena. Normal, lícito, legítimo.. Legezkua da koziñeruak zatirik gozuena jatia. .
  • légo, légua. (b). izena. Fraile lego.. Alargundu zanian Arantzazura joan zan lego./ Leguak ibiltzen zien eskian.. Leguak eta mezakuak bereizten dira ordena gehienetan. . Ik. mezáko.
  • légua, légua. (d). izena. Antzinako distantzia neurria.   Legua.. Kastilla aldetik etorrittako señoritak, sonbrero ta guzti, ezta? da leguara ezaun izete eben etziena zerekuak. Aniz./ Leguak eta esan eitten zien, baiña zenbat danik eztakit nik, legua bat eztakit zenbat dan. Don. .
  • leikien, leikiena. (b). izena. LEIKEN, -A. Litekeena, lezakeena.   Posible.. Eztot ezetzik esaten; leikiena da ori be./ Nagi utsa da; leiken erdirik pe eztau eitten..
  • Leintz. (-). izena. Debagoieneko eskualdea. (Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate). . Bergara aldean ez da hitza ia erabiltzen..
  • leixo, leixua. (d). izena. (Angiozar., Eibar.) Leiho estua, saietera.. Ik. béntana.
  • leiztar, léiztarra. (c). izena. (Oñati.) Leintz eskualdekoa.   "Leiztarrak: los del Valle de Leniz." (Izag Oñ) .
  • leiztarkerixa, leiztarkerixia. (d). izena. (Oñati.) "Leiztarkerixia da ori: se dice cuando se habla en Oñate a la manera de Leniz." (Izag Oñ)..
  • 1. leka, lekía. (a). izena. Babaparrakoaren fruitua.   Vaina, judía verde.. Aurten karu dabill lekía.. Baina ere entzun daiteke.. Ik. babáparrako.
  • 2. leka, lekía. (b). izena. Vaina, cápsula de legumbres.. Idarrak leka gutxi dauka aurten.. Baba-leka, idar-leka, etab.. Sin. zerúka. an be bábak lekátik, . (d). esapidea. "Han be be txakurrak ortosik"en gisakoa.. —Ze moduz Alemanian? —An be babak lekatik. ..
  • 3. leka, lekia. (-). izena. (Antzuola., Aramaio.) Mozkorra.. Orrek dauka lekia orrek. (Lar Antz). .
  • leká-pátata, leká-pátatak. (a). izena. Plato de judías verdes con patatas.. Leka-patatak jan ezkero bazkaixa eindda. .
  • leka-sálda, leka-saldía. (b). izena. Caldo de vainas. .
  • lekaixári, lekaixaríxa. (d). izena. Irrintzilaria.. Dana lekaixua; lekaixari edarrak zien, bai Olabarriko Jose Leonen aitta be. Hil. .
  • lékaixo, lékaixua. (c). izena. Irrintzia; pertsonarena bakarrik.. Lekaixoka jatxi giñan San Marzialdik./ Aber zeiñek itten daben lekaixo luziaua.. LEKAIXUA EI. komentario 1
  • léku, lékua. (a). izena. Tokia.   Lugar.. (ondorengoak ere egiten dira toki-rekin).. Sin. tóki. lekutátik, . (b). adberbioa. Desde cuán lejos.. Lekutatik etortzen da jentia UNEDera. .. lekutáraiño, . (b). adberbioa. Hasta cuán lejos.. Lekutaraiño aillegau zien urak. .. lekutára, . (b). adberbioa. A cuán lejos.. Almeriara? Lekutara eruan bia zaittue soldau./ Lekutara datoz diru-eske. .. lekutáko, lekutakúa. (b). izenlaguna. De cuán lejos.. Holandako letxugak? Jesus, lekutakuak./ Lekutako kontuekin zatoz oiñ. .. leku ederrían ere bai, . LEKU EDERRÍAN. LEKU EDERRÍAN ere bai. .. lekútan, . (b). adberbioa. (adierazkorra.) Zein urrun.   Cuán lejos.. Aspirinia bia dozula? Lekutan dago farmazia. . (Adierazkorra, ondorengo guztiak bezala). LEKU EDERRÍAN ere bai... léku eiñ, . (b). aditza. Hacer sitio.. Leku eidazue, neu be zuekin nator da. . Baita leku batean, lantoki batean, adibidez, sustraitu. Ori errekauak eitten asi zan da ikusi; bera da aintzen dabena. Laster ein ddau leku. .. -en lékuan, . (b). juntagailua. -en ordez. . Kabiarran lekuan angulak egon izan balie etzan asko sobrauko...
  • lelokeríxa, lelokerixía. (b). izena. Tontería, estupidez. .
  • lengúsiña, lengúsiñia. (a). izena. Prima carnal.. Gure lengusiñak Joxen alabak.. LENG.
  • léngusu, léngusua. (a). izena. Primo carnal.. L.
  • lepagaiñeko problema, lepagaiñeko problemia. (-). izena. (eufemismoa.) "Arazo psikologikoa." (Lar Antz). .
  • lepagorri, lepagorrixak. (c). izena.