Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

ixilkuma, ixilkumia. "Se dice del nacido de soltera; bastardo. Sin. sasikuma, sasiko, sasipoi." (SB Eibetno). content_copy sasíko.
ixilláldi, ixillaldíxa. (b). Izena. Período de silencio. Ixillaldi luzia egon da batzarrian./ Len dana zan korrupziño asuntua, baiña aspaldixan ixillaldixa dago.
ixilléko, ixillekúa. (c). Izenlaguna. Ixilpekoa, ezkutukoa. · Secreto. Oiñ zuk dauzkazun ixilleko diruak partidu biaittugu./ Ixilleko nobixia i dauka. content_copy íxilpeko.
ixíllune, ixíllunia. (c). Izena. Rato de silencio. Ixillunia aprobetxauaz neuk berba eingot. Ixillaldi eta ixillune Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina badirudi ixillune beti dela laburra, eta ixillaldi luzea ere izan daiteke. .
íxilpeko, íxilpekua. (c). Izena. Secreto.
ixil-póltsa, ixil-poltsía. (d). Izena. Isilpeko, ezkutuko diru-poltsa. · Bolsa secreta de dinero. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste dotoretasun? Ixil-poltsaren bat bajaukak baztarren batian gordeta. (SM Zirik)./ Errezelu txarrak eindda gizonoi, asi da begira, eta sakapian agertu ixil-poltsia
ixiltásun, ixiltasúna. (b). Izena. Silencio. Ixiltasunak pentsau eraitten dau.
ixípu. content_copy ixipu.
ixípula, ixípulia. (c). Izena. Ezpainetan eta buruan, batik bat, agertu ohi zen azaleko gaitza. Ixipula unea marroi eta minbera jartzen zen. · Erisipela. Kostra orrek urtetze juek pa, ezpanian da, leno buruan be makiña bat urtetze juan. Marroia izeten dok; ezpanetan da buruan; zorrixa ta zera ta; garbittasun gutxi zeuan lekutan-da ixipulia dabela-ta, umiak eskolara-ta, bat baiño geixao etortzen zittuan. Klem.” ohar bat Esamoldeak: ixípula beltz, ixípula beltza. (d). Azaleko minbiziren bat, ziur asko. Ixipula beltza gaitza be badok. Narbaiza-goiko Maria il zuan, neuk etxakixat zer izan zan, nun urten ero ze; ixipula beltza zala ta... Klem.”
íxko. 1.íxko. (b). Izena. Idiskoa. · Novillo. Bi ixko ta biaia dare zaltaixan. Urtebete bat artekoa: txal-ixko. Ugalketarakoa: puestoko ixko. Idi gaztea: ixko-koxkor edo idi-gazte. . Esamoldeak: ixkua bota. ixko eske. 2.íxko, íxkua. (c). Izena. lagunartekoa Pertsona handi eta kirtena, lagun artean. I aiz ixkua, i! 3.íxko, íxkua. (a). lagunartekoa Mutil erakargarria eta emakumetan trebea. Hori don ixkua; Redfor bera bera be txiki lagatzen jon.
ixkótu. 1.ixkotu. (c). du Aditza. Idiskoak behia estali. · Cubrir el novillo a la vaca. Ixkotuta dago ta txalian geratuta egongo al da./ Laster eruan bia da biaia ixkotzera. content_copy zezéndu, ixkua bota, estali, serbidu. 2.ixkotu. Aditza. Antzuola. "Janariari gatz asko bota. Majo ixkotu dittuzu babak." (Lar Antz)”
ixkó-txábola, ixkó-txábolia. (c). Izena. ixkoleku, ixkotoki. Puestoko (hazitarako) idiskoa eta ernari geratu beharreko behiak elkartzen ziren txabola. · Txabola donde se apareaba el ternero semental con las vacas. Uberan Errotaingo etxaburuan zan ixko-txabolia.
1.ixkur, ixkúrra. (d). Adjektiboa. Kizkurra. · Rizado, crespo.
2.ixkur, ixkúrra. (b). Izena. ezkur (Lein.). Ezkurra. · Bellota. Ixkurrakin gizentzen zien txarrixak. Haritzak eta arteak ematen ditu, besteak beste. Pagoarenari pago-ixkur deitzen zaio. . Esaerak: Ixkur urte, edur urte. (c). Esaera.
2.íxo. (c). du Aditza. Eho, eio. · Moler, triturar. Kafia ixo bia da./ Zorrua eruan dau errotara ixotzera./ Artua ixo ero garixa ixo. Don.” Esamoldeak: arixa ixo. Eibar. Dañar, deshacer la rosca. Torlojo honek arixa ixota dauka.
3.ixo.
1.ixo!. (a). Interjekzioa. Silencio! Interjección con la que se manda callar. Ixo! Lotarako ordua da. ohar bat
ixótu. (c). du Aditza. iziotu (Izag Antz). Isiotu, piztu. · Encender. Sua ixotuizu bazkaixa gertatzeko./ Ixotu argixa, mesedez. content_copy piztu. feedback atzéiñ, eméndau.