Bergara aldeko hiztegia
ítxu, itxúa.
(a).
Izena.
Ciego, -a.
“Itxua etorri da eskera./ Anguzarko soiñujolia itxua da./ Itxu dago aspaldittik.”
Esaerak:
Itxuán erríxan túertua nausi.
(c).
Esaera.
Lan, eginkizun edo kirol batean, trebetasun gutxi duen norbait izan daitekeeela nagusi, besteak aldrebesagoak edo makalagoak badira.
Eztao itxuagorik ikusi nai eztabena baiño.
Esaera.
Antzuola.
(Lar Antz).
Esamoldeak:
ítxu-itxúan.
(b).
Adberbioa.
a.
A ciegas.
“Jomeinin esana itxu-itxuan betetzen dabe irandarrak./ Ezizu etxia itxu-itxuan erosi.”
ona ago i itxuei laguntzeko.
Esapidea.
ona ago i itxuai argi eitteko..
"Inori laguntzeko prest ez egon." (Lar Antz).
itxúli.
1.itxuli.
(c).
da
du
Aditza.
Itzuli, irauli. · Volcar.
“Ama, katuak lapikua itxuli dau.”
bulkáu, idúli.
2.itxuli, itxulíxa.
"La parte interior del vestido." (Izag Antz).
itxúlikalde.
itxúlikalde, itxúlikaldia.
(c).
Izena.
Jantziaren eraz kontrako aldea. · El revés de una prenda de vestir.
itxuli.
álde on.
Esamoldeak:
itxúlikaldera.
(c).
Adberbioa.
itzúlira, itxúlittara.
Jantziaren barrukoa kanpora begira. · Del revés; dícese del vestir una prenda con lo de dentro hacia fuera.
“Jertsia itxulikaldera daukazu./ Prakak itxulikaldera jantzitta ibilli zuan Karnabaletan./ —Itxulittara daukazu jantzitta. —Ez, au alde onera jak. Don.”
alde onera, érara.
itxúmen, itxuména.
(d).
Izena.
Ceguera, obcecación.
“Tragaperras baten bos milla duro galdu zittuan. Ganora barik asi, berotu..., badakizu itxumena ze dan.”
itxúndu.
(d).
du
Aditza.
Itzundu. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko. · Deshojar ramas para usar como forraje.
“Makiña bat einddakuak gaittuk orrixa itxuntzen; lizarrai moztu adarrak udan, sikutian izaten zuan jeneralian, da itxundu, eta ganauei emon. Klem.”
Udan lehortu eta neguan ardiei ematen zitzaien orbelari orroillo deitzen zaio, baina udakoari, freskoari, orri edo itxundutako orri. Sin. orrixa eiñ, kimatu (Aram.)..
ítxura, ítxuria.
(a).
Izena.
Aspecto, traza, figura.
“Itxura ona daukazu.”
Esamoldeak:
ítxurian kontrakua izan.
(c).
Esapidea.
Ser lo que no se aparenta.
“Serixua emoten dau, baiña adarra jo baitta bere amai be. Itxurian kontrakua da aura.”
ítxurian jabe izan.
(c).
Esapidea.
Ser lo que se aparenta.
“Sinpatikua ta jatorra emuten dau, baiña ezta itxurian jabe./ Itxurian jabe bada, eztau inddar aundirik eukiko. ”
itxuriagatik pe.
(c).
Esapidea.
Por decoro.
“Itxuriagatik pe mezetara juan bia ziñuke orraittio. ”
itxuria galdu.
(c).
Esapidea.
itxuratik urten.
Gauza batek presentzia galdu.
“Jertsia itxuria galduta daukazu ziero./ Itxuratik urtenda dauzkak zapatak.”
itxuria emon.
(c).
Esapidea.
Taxutu, egin samartu.
“Oinddio obria eztou ziero akabau, baiña itxuria emonda dago beintzat./ Aurtengo San Paulotan eztabe ezer organizau. Etxatak ondo pentsatzen. Naiz ta beste munduko ezer ipini ez, itxuria emon beintzat. ”
itxurarako be.
(c).
Esapidea.
Itxura zaintzeko.
“Tira gizon, itxurarako be obe dozu alkondara ori aldatzia. ”
ítxurara saldu edo erosi.
(c).
Esapidea.
Itxuraren arabera saldu edo erosi.
“Itxurara saltzeko modukua dok idi au, nagi utsa dok eta.”
Batik bat pertsonez esaten da, esapide ironiatsu moduan, norbaitek itxura ona, baina barrutik izorratua dagoela adierazteko: .
erósi.
(a).
du
Aditza.
Comprar.
ítxura batéra.
(c).
Esapidea.
A la primera impresión.
“Itxura batera eztau emoten krisisa dagonik.”
itxúrabako.
itxurabareko.
1.itxúrabako, itxúrabakua.
(c).
Adjektiboa.
Itxura eskasa duena. · De mal aspecto, mala pinta.
“Bi itxurabako zeren auto-stop eitten./ Asto itxurabareko bat erosi juan ferixan.”
Ileluze eta horrelakoei ere esan ohi diete zenbaitek.
.
2.itxúrabako, itxúrabakua.
(c).
Adjektiboa.
Absurdo, -a, disparatado, -a, increíble.
“Sagarrak eskubariakin batu? Gauza itxurabakuaorik orraittio.../ Itxurabakua zan bazkaixagatik kobrau zoskuena.”
itxúrabarik.
(c).
Adberbioa.
De manera disparatada.
“Eurixa itxurabarik ein juan./ Itxurabarik jate juan Txomiñek.”
itxurakeríxa, itxurakerixía.
(c).
Izena.
Itxurak egite gehiegizkoa. · Ostentación, pamema, paripé
“Gure errixan itxurakerixa geixegi tta bia dan gauza gutxi.”
Esamoldeak:
itxurakeríxetan ibílli.
(c).
Esapidea.
itxurakeríxetan ib.
Handi itxurak egiten, nabarmenkerian, ibili. · Andar dando la nota.
“Familixa orri itxurakerixetan ibiltzia gustatzen jako (kotxeak asko aldatuz, bitxi garestiekin...).”
itxurátu.
1.itxuratu.
(c).
da
du
Aditza.
Itxura ona hartu edo eman. · Adecentar, arreglar.
“Bastante itxuratu dabe Poligono aldia./ Len ondo ezebeza zan Mikel, baiña edadiakin itxuratu ein dda.”
2.itxuratu.
(c).
da
Aditza.
Nahikoa jan, bete. · Saciarse de comida o bebida.
“Bapo mutill, iruk aiña jan dok; oiñezkero itxuratuko itzan.”
tajutu.
ítxuraz.
1.itxuraz.
(b).
Adberbioa.
Itxurari dagokionez. · De aspecto.
“Zure kotxia itxuraz ederra da./ Itxuraz ondo dago, baiña barrutik izurrauta.”
2.itxuraz.
(b).
Adberbioa.
Egoki, ondo samar. · Bastante bien, decentemente.
“Anguzarren itxuraz emoten dabe jaten./ Lenguan itxuraz ibilli ziñaten eskursiñuan./ Itxuraz ein dozu esamiñia?”
tájuz.
ítxurazko, ítxurazkua.
(b).
Izenlaguna.
On samarra. · Aceptable, decente.
“Pelikula itxurazko bat eztabe botatzen./ Uste dot amandria dala itxurazkuena.”
tajúzko.
ítxuria.
(b).
Juntagailua.
Dirudienez, nonbait. · Al parecer.
“Itxuria, diru barik geldittu, ta bueltan etorri die denporak baiño len./ Karnetik barik zoian, itxuria.”
Asko erabilia. Itxuria danez ere bai. Itxuria danez mozkortuta joian.
itxuróso, itxurosúa.
(d).
Adjektiboa.
Itxura on samarrekoa. · De aspecto aceptable.
“Etxe itxuroso baten billa dabitz./ Nobixua beintzet eztauka itxuroso-itxurosua.”
itxusi.
1.itxusi, itxusíxa.
(c).
Adjektiboa.
Zatarra. · Feo, -a.
“Urtiak alkarrekin ibilli ondoren, mutilla itxusixa zala ta beste batekin asi zuan neskioi./ Itxusixa zan oso, baiña andra dotoria artu zeban.”
Gaur gutxi erabilia, zatar entzuten baita ia bakarrik. Itxusi, entzuten den apurra pertsonei buruz gehiago gauzei baino. Dena dela, gauza itxusixa da... eta honelakoak ere esaten dira..
2.itxusi.
(c).
Adberbioa.
Feo.
“Oso itxusi jazten da.”
zatárki, zatar.
itxúski, itxúskixa.
(d).
Izena.
Killarrezko erratza. · Escobón de brezo.
“Itxuskixa artu ta garbittu ataixa./ Illarria batu biou itxuskixa eitteko. Don.”
killárreskoba, killár-ítxuski.