Skip to main content

izena

  • 3. akabau, akabaua. (c). izena. Acabado, pulido.. Oso akabau eskasa emun jotsek etxiai. (SB Eibetno)..
  • akábera, akáberia. (a). izena. Bukaera, amaiera.   Fin.. Akabera bareko lana da iztegi bat eittia./ Pelikulian akaberan txalo aundixak entzun zien..
  • akábu, akabúa. (c). izena. Fin, límite. Madrilgo rastruan izan nitzan. . Madrilgo rastruan izan nitzan. Ango trastiak eta ango katxarruak eztauka akabuik./ Oiñ bizikletia bia dabela, gero patiñak, umien esijentziak eztauke akabuik..
  • ákaiña, ákaiñia. (d). izena. AKEN (EIB.). Kapar handia.   Cierta garrapata grande.. Beste bat izeten da flako-flakua ta aundixaua, xapala, xapala; ia aura aragixan barrura sartzen dok. Ari ákaiñia. Akaiñia ezta potolotzen, beti flako eoten da, ta kaparriak janalan botia bezelaxe, atzenerako errebentatzeko moduan jartzen da. Don.. komentario 1 Ik. kapárra.
  • ákats, akátsa. (c). izena. AKATX. Lekune leun edo zorrotz batek duen kaxka, mailatua. Batez ere aizkora, aitzur, aizto eta horrelakoak.   Muesca, mella en un cuerpo afilado o superficie lisa.. Mutikuak aixkoria akatsez beteta laga zeban arrixan kontra./ Segia pikau biarrian naiz, alanbria jota akatsak ein notsan da.. Gaztainei ere akatsa egin ohi zaie erre aurretik lehertu ez daitezen. Dendariek eta tabernariek egur batean akatsak eginez eramaten zituzten zordunen kontuak. Ardiei ere belarrien akatsa egiten zaie ezaugarri moduan.. Ik. káska, mirúbuztan.
  • áker, akérra. (a). izena. Cabrón, macho cabrío.. Ik. trákets. aker-usaiña izan, . (-). esapidea. (Eibar.) Baserri giroko ohiturak (zentzu peioratiboan) laga ez dituenari esaten zaio.. Aker-usaiña ez jako joan oindiokan (AAG Eibes)...
  • aketu, aketúa. (d). izena. (Eibar.) Gizakotea.   "Hombre de estatura más que regular.. Arrate ballian baziran aketuak bildurra sartzeko bestekuak..
  • 1. akólitto, akólittua. (d). izena. Monaguillo.. Mutikotan akolitto ibillitakua naiz ni be.. Sin. monágillo.
  • 2. akólitto, akólittua. (c). izena. Jarratzailea; politikoa, batik bat.   Secuaz.. Ministrua etorri zuan inaguratzera, inguruan akolitto pilliakin..
  • 1. akordaualdi, akordaualdíxa. (c). izena. Zerbait oroitzen deneko aldia.. Urrengo akordaualdixan garbittuizu garajia..
  • 2. akordaualdi, akordaualdíxa. (c). izena. Obesioaldia, zerbait modu obsesiboan gogoratzen deneko denbora.. Seme-alabak kanpuan dienian eta eztabenian deitzen, eta olakuetan, gure ama ziero nerbixuak jota egoten dok. Akordaualdixa daukanian eztok giro izaten aren inguruan..
  • akordéoi, akordeóia. (b). izena. Eskusoinua.   Acordeón. . Ik. eskúko sóiñu.
  • akórdu, akordúa. (c). izena. Oroitzapena, zerbaiten gogorazioa.   Recuerdo de algo.. Gure akorduak eta baiño lenao zien orrek. Ezidazu neri preguntau, nik eztaukat orren akorduik eta./ Liñua zela artzen zan jakin nai dot; orren akordua zeiñek euki leikien badakizu?. akorduan euki, . (-). esapidea. Gogoan izan.. Oinddio akorduan daukat pagopian esan zostana... akorduan izan, . (-). esapidea. Akorduan izan. Gogoan izan.. Akorduan izan mezetara joan bia dozuna... nere akorduan, . (-). Ni gogoratzen naizenez, nire denboran.   Hasta donde llega mi memoria.. Nere akorduan eztot ain negu epelik ezautu./ Frontoia zure akorduan einddakua da?. Beste pertsona batzuekin ere berdin: zure akorduan, gure akorduan..... akordua euki, . (c). aditza. Zerbaitetarako oroitzapena izan. Gehienetan zerbait egiteko burutazioa, detailea.   Tener el detalle, la ocurrencia.. Errittik pasau eta ama bisittatzeko akordua be etxuan euki./ Erromara joan zanian postal bana bialtzeko akordua euki zeban... akordúa artu, . (c). aditza. Gauza jakin bat egiteaz oroitu.   Acordarse de hacer algo concreto.. Bakaziñotara joan bai, baina telefonua jotiakin be akordua artu./ Ibiltzia komeni jako baiña eztau sekula orren akorduik artzen.. Zeren edo Zerekin akordua artu...
  • akúlu, akulúa. (a). izena. Ganaduei eragiteko puntan iltze zorrotza duen makila.   Aguijada, aguijón.. Urritz makillak erabiltzen die akuluak eitteko.. komentario 1 akúlu-púnta, akúlu-púntia. (b). Akulu-eztena.. Ondoraiño sartu zotsan akulu-puntia.. Sin. akulugáiñ..
  • akulugáiñ, akulugáiña. (d). izena. Akulu-punta. . Ik. akúlu.
  • akulukára, akulukaría. (a). izena. Akulu kolpea edo akulu-eztenkada.   Golpe o puyazo de aguijón.. Egundoko akulukarak emon zotsan irixai..
  • akululári, akulularíxa. (b). izena. Idi probetan idiak arreatzen dituena.   El que arrea a los bueyes en las pruebas.. Iri probetan alde aundixa dago akulularixa zelakua dan..
  • alába, alabía. (a). izena. Hija. .
  • alába bákar, alába bakárra. (b). izena. Hija única.. Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die, . (c). esaera. ..
  • alába ordéko, alába ordekúa. (b). izena. Hijastra, ahijada.. Sin. ugéz-álaba. Ik. orde.
  • alabátzako, alabátzakua. (d). izena. Alaba ordekoa.   Hija adoptiva.. Alabatzakua izan arren maittiena eben. (Etxba Eib).
  • alábiar, alábiarra. (d). izena. (Eibar.) Zoria, patua.   "Destino, sino.. Alabiarra izan zan, baketan bizi giñan errittik betiko urten biarra..
  • álaja, álajia. (c). izena. Bitxia.   Joya, alhaja.. Or ibiltzen da alaja danak aldian dittuala pasiatzen./ Alajaz jositta dago ori. Don.. álaja edérra izan, . (c). esapidea. Erreminta ederra izan.. Oiñ sosegauta jaon, baiña gaztetan alaja ederra zonan ori. ..
  • alanbradúra, alanbraduría. (c). izena. ALANBRADURIXA, ALANBRERIXA. Alanbrezko hesia.   Alambrada, cercado de alambre.. Beixak alanbraduria salto eta ospa ein juan.. Sin. alanbre-esi.. Ik. esi.
  • álanbre, álanbria. (a). izena. Alambre.. álanbria pasáu, . (c). Zoruko ohola garbitzeko alanbrezko moltzoa pasatu.. Señoria zuan ba, espeziala. Gustatzen jakon, alanbria pasau biar etxe danai. Gure Meltxorak ze alanbre eiñ ete zeban, ipiñi ola eskuan da, olik ol, alanbrian. Eli. ..