izena
- álerze, álerzia. (c). izena. botanika ÁLERTZE, ALERZIA. Larix decidua. Leku garaietan dezente dagoen konifera, neguan orria galtzen duena. Alerce.. Intxorta aldian alerzia sail ederrak dare./ Aiziak piñu ugari eretxi dau, baiña alerziaik ez.. Bi moduetara mugagabean.. Sin. piñú-álerze, -ia, piñu zúri.
- algáiñ, algaíña. (d). izena. Ehun-piezak kanako zabalera izaten zuen, eta izarak egiteko bi orri behar izaten ziren; bi orri horien elkarketari esaten zaio algaina. Unión o empalme que se hacía a las telas de lino para conseguir el ancho suficiente para hacer una sábana.. Au Garrazteitxon eitte eben eskuz; bai, eiñ da zakukara pelotak eiñ, ta irutea ara; ta an irun zeroi, telioi, metrokua ero kanaerdikua ero, eitte zan lekuan, eta gero algaiñien izarak eitteko ta... Bestela estuak, eta gero algañien josi biar izaten zien arek, bixak juntauta algaiña eiñ eta libre... joskura barik. Juana. . Ik. orri.
- algárratz, algárratza. (d). izena. botanika AGÁRRATZ, AGÁRRATX. Ribes uva-crispa.. Agracejo. Ale garratz-garratzak ematen dituen sastraka. Landaturik hartzen da hemen . Ribes uva-crispa..
- algodóe, algodoi, algodóia. (a). izena. ALGADOI. Algodón.. Don.k ALGÁDOI eta ALGÁDONERA dio. Baiña emen bertan geuk ibilli galeraik e... Algadoneran zuan bat algadoi-balak erabiltzeko ta. Don. .
- Algódonera, Algódoneria. (b). izena. ALGADONERA. Bergarako lehenengo kotoi lantegi industriala: Algodonera de San Antonio.. Ta beste bertso batzuk badare polittak, Algodoneria asi zanekuak, asi zaneko bertsuak; Xenpelarrek dauzka. Errenteixako fabrikia ta emengua batera asi zian ta, Xenpelarrek jaurti zittuan bertsuak: . Josu Oregi zenak, euskaltzain urgazleaz gain oihalgintzako industria baten jabea izandakoak, honela gogoratzen zituen Xenpelarren bertsoak..
- álkantzu, álkantzua. (c). izena. ÁLKANTZE. Lanerako gaitasuna eta indarra. Capacidad y fuerza para el trabajo.. Alkantzu ederreko iru mutil gazte badaukazu etxian beintzat eta etzare kejatzeko moduan./ Zuek daukazuen alkantzuakin, da ori baiño ganora geixao ez eukitzia tristia dok pa.. Hilarik ÁLKANTZE darabil “influentzia”, “bitartekaritza” (?) zentzuan. Fueruak ekarteko biezala ba, ze esangotxut pa, oiñ milla bana duro ero biña eskatzia moruan, ei zan ba, orduan be dirua, zeoze alkantzen bat ero, gizonen batzuk ipintzeko ero, bueno, zeozetako. .
- 2. alkar ikusi eziñ, alkar ikusi eziña. (c). izena. Elkarrenganako amorrua, inbidia edo gorrotoa. Envidia, animadversión u odio recíproco. . Auzotan alkar ikusi eziñak ugari izaten die.. ALKAR ILL, ALKAR JO, etab..
- alkáte, alkatía. (a). izena. Alcalde.. Zapatak okerreko hanketan jantzita daukanari erri biko alkate dela esan ohi zaio txantxetan.. Ik. errejidóre, auzo-alkáte.
- 1. alkaton, alkatona. (d). izena. Ohazalei albo batean hari urdinez egiten zaien bordatua. Bordado que se hace en uno de los laterales de la funda de la colcha.. Ni akordatzen naiz, lenengo kolorez illun-illunak izaten zien, ta gero zurittu be bai, ta gozatu be bai; alkatona eitte jakuen ezkiñetan ero... zerai, oazalei. Ba ze esango, zein da oin bordaua izaten dan moruan, eskuan einda, kruzetan ero, zerien da, alkatona esaten jakon, alkaton. Juana. .
- 2. alkaton, alkatóna. (d). izena. Pieza de tela en el ruedo de la saya..
- 1. alkáuete, alkáuetia. (b). izena. Isilik gorde beharrekoak behar ez denari kontatzen dizkiona. El/la que cuenta los secretos a quien no debe.. Lapurrak dirua lelenguan zela topau ete zeben, da zera: etxian bertan zeuan alkahuetia./ —Nere alabia “intreprete” ero ikasten jabik. —Eta zer dok pa ori? —Etxakixat baiña batek esaten dabena bestiai esatia ero izan bia jok. —A; guk orri Plazentzian alkahuete esaten jotsau. (Plazentziako txistea.) .
- 2. alkáuete, alkáuetia. (c). izena. Inoiz "chivato" zentzuan ere entzun izan da. .
- álkaze, alkazia, álkazia. (b). izena. botanika Robinia pseudoacacia. Acacia.. Iru alkaze —edo alkazia— botaittut./ Alkazia berez etortzen da errekonduetan./ Alkazia astuna da puxkat, burtetxiak eta eitxeko be, gogorra burdixan armazoia eitxeko, baiña puxkat astun samarra. Berez astuna. Sebas.. Errekondoetan, batik bat, hazten den egur oso gogorreko zuhaitza. Adar eztakadunak ditu. Hesolak egiteko primerako egurra. Hesolaren punta berrogei bat zentimetro erre, ondoren sartu, eta bizi guztirako da. Kamioiei beheko euskarria egiteko ere erabili izan da, baina beste gauza gutxitarako balio du. Lanerako txarra, gogorra; ez du batere gozotasunik eta zart egiten du. .
- alkilerrísta, alkilerristia. (c). izena. Bizikleta konpontzailea.. Alkilerristak diru asko etaratzen zeben sasoi batian. .
- alkóe, alkói, alkóia. (d). izena. Halcón..
- alkótz, alkótza. (d). izena. Gari-aleen oskola. Cascabillo.. Dornuan garixa garbitzen zanian alkotza botatze juan. Alkotzetan piparraundixak sartzen giñuztan, oso ondo eltzen zittuan da. Klem./ Alkotza da gari-aliak gaiñian daukan kaskala. Don. . Elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko. . Artuak artomaluta, garixak alkotza, eta ik, betiko moduan, alkondara motza, . (d). esaera. Alkotza elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko...
- álmen, alména. (b). izena. Ahalmena, gaitasuna. Capacidad.. Ointxe eztaukat aua zabaltzeko almenik pe..
- almórrana, almórrania, -ak. (b). izena. Almorrana(s). .
- almórrana bédar, almórrana bedárra. (d). izena. botanika Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Zuztar oso luze eta handiak omen ditu. Zuztarra, xehetu eta almorranaren gainean jartzen da. Zenbait baserritan landatu ere egiten da. .