Skip to main content

izena

  • ámandre, ámandria, ámandria. (a). izena. Abuela.. Gure amandre Gantxeikua zan.. Mugagabean amandre nahiz amandria. Azen.: amándria ere bai. Hil.k zera dio: Gure amandre Gantxeikua zan.. Ik. aittájaun. amandriai sartu, . (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gezurra sartu, ziria sartu.. Bueno i, ori amandriai sartuixok nai bok...
  • amándria-bisábuela. (d). izena. Bisabuela.. Ik. bisábuelo, -a.
  • amántal, amantála. (a). izena. Delantal..
  • ámar errialéko, amar errialekúa. (d). izena. Hamar erreal (2,50 pezeta) balio zuen txanpona.. Ik. erríal.
  • amárratz, amárratza. (b). izena. (Angiozar., Oñati.) Araña.. Sin. miárma.
  • amarréko, amarrekúa. (b). izena. Mus karta-jokoan bost arrik hamarreko bat osatzen dute eta zortzi hamarrekok ustela. Jokoa hiru usteletara izaten da.   En el juego del mus, un tanto, que equivale a cinco unidades o "arras".. Amarreko bat falta jaku jokua irabazteko..
  • amárrenak eta prímiziak. (d). izena. Elizari urtero entregatu behar izaten zitzaion jeneroa edo dirua, bildutakoaren hamarrena, jatorrian behintzat.   . Amarrenak eta primiziak entregau biar izaten zittuan orduan. Espoloian bizi zan bat amarrenak pagatzen ezittualako etxuan ezkondu nai izan abadiak. Klem.. Diezmos. Biak batera aitatu ohi dira normalean, eta, nik galdetutakoek behintzat, ez dakite bereizten amarrenak eta primiziak..
  • amárretako, amárretakua. (a). izena. Goizeko hamarrak aldera egiten den otordua.   Bocadillo o comida ligera que se hace hacia las diez de la mañana.. amaiketako ere esaten da. Sinonimoak direla esan daiteke.. Ik. amáiketako.
  • amatzáko, amatzakúa. (d). izena. Ama ordea. Don. .
  • ámelu, ámelua. (d). izena. Muiloa. Linu-hari klasea, kirrua baino bastoagoa.   Hilo gordo, basto, de lino.. Bastua eitten zanian amelua. Don./ Lenao ameluzko alkondaria ta eitte ei zuan, onek esan dabena, bastuakin; da ola noizian beiñ garbittuta oetik jaikitzeruzkuan prakak pe aurrian zutik laga ta salto eindda sartzeko; gogorrak izaten i zittuztan. Alkondaria be goittik bera sartze i zuan da olaxe seguru. Otz eitten zebanian da, badakik, toldua. Don. .
  • 1. améraun, amérauna. (a). izena. AMÉLAUN. Armiarma sarea.   Telaraña.. Etxia ameraunez beteta daukau.. Sin. masma-etxe (Eib.).  . Sin. masma-etxe, miárma-ári. Ik. miárma.
  • amérika íntxaur, amérika íntxaurra. (d). izena. Materialetarako ona den intxaur mota.. Ik. íntxaur.
  • amérika kéixa, amérika keixía. (d). izena. Gerezi mota bat..
  • amerikáno, amerikanúa. (c). izena. Indianoa, Ameriketan denbora bat eman ondoren handik itzuli dena.. Zaldumendiko amerikanua ei dao bakaziñotan.. Sin. indiáno. Ik. áitz amerikáno.
  • ameséta, amesetía. (a). izena. Ametsa.   Sueño. Egundoko ameseta luzia izan dot bart./ Etxuat lo ganorazkoik eiñ; amesetia ta puñetia. . amesétan eiñ, . (a). Amets egin.   Soñar.. Gabero eitten dot amesetan./ Politikuak euskaldunduko diela pentsatzia, amesetan eittia da... ameseta txarrak, . (a). Amets gaiztoak.   Pesadillas.. Ze ume, ameseta txarrak dauzkazu? ...
  • ámetz, amétza. (c). izena. botanika Quercus pyrenaica. Melojo, rebollo, carvallo negro. Haritz mota honi hostora begiratuta igartzen zaio, sartu-une oso handiak baititu. Haritz normala baino gutxiago hazten da eta egur bastoagoa du, baina hobeto aguantatzen ditu lur altu, pobre eta hotzak. Haritzaren ezkurrak aile luzea du, ametzarenak, aldiz, oso motza. Ametzaren azalpeko mintz gorria, egosita, ganaduak errepeetan izaten dituzten garitxoak sendatzeko erabiltzen da. Don.k dio ona dela burtardatzak, pikatxoi kirtenak eta horrelakoak egiteko. . Ik. áitz.
  • 1. amill, amílla. (d). izena. (Eibar.) Amildegia.   "Precipicio (culto en Eibar).. Alde bixetara, izugarrizko amilla agertzen zan..
  • 2. amill, amilla. (d). izena. (Oñati.) Ur korronte indartsua.. "Amill ori geratu daiñian: corriente impetuosa." (Izag Oñ). . amillak eruan, . (c). aditza. (Oñati.) Uholdeak edo itsasoak eraman.. Gure kotxian paraderua: amillak eruan eta kitto. . Ik. uramill, lurrámill, edúrramill, arramill..
  • amilotx, amilotxa. (-). izena. Parus caeruleus. Herrerillo común, paro azul. (SM). Txori txikia. .
  • amo, amu, amúa. (d). izena. (Eibar.) "Anzuelo.. Amuakiñ eitten dau arraiñetan ibai ertzetik..
  • amór própixo, amór própixua. (b). izena. Amor propio.. Amor propixo aundixa bia da egunero goizeko seiretan igerira jaikitzeko..
  • amore, amoria(k). (-). izena. Amor, amores.. Bere amoriak kontatzen ibili jat./ Eztotse alkarri amore aundirik..
  • amoríxo, amoríxua. (d). izena. (Eibar.) Amodioa.   "Amor.. Amorixuagaz gaixorik dago; eta zein da gaitz ori ezagutu ez dabena..
  • amórraiñ, amorráiña. (a). izena. ANBÓRRAIÑ. Trucha..
  • 1. amorro, -u, amorrúa. (a). izena. Rabia, indignación.. Amorrua emoten dosta Hendaiara juateko pasaportia erakutsi biarrak.. amorro aundirik izan ez, . (c). esapidea. Gogo handirik izan ez.. Arek eztauka lanerako amorro aundirik...