Skip to main content

izena

  • ánega, ánegia. (c). izena. ÁNEA. Esan ÁNEA gehienetan. Edukierako neurria, 55,5 litro duena.   Fanega.. Ogetabi kilo dia anea erdixak, eta berrogetalau kilo artua. Da garixak berrogetasei ero zazpi. Zortzi pixatzeko gari ona biar, esateben. Gari flakotxa samarrak sei, zazpi... Beran piso netua berrogetazortzi ei zan. Hil./ Anegia da bi aneaerdikokara. Anega bat berrogetalau kilo gaztaiñan, eta berrogetabost garixa, berrogetalau artua. Don.. Hau zen gariaren pisu ofiziala, idatzizko zenbait iturriren arabera: Anegak 48 kg., anega-erdiak 24 kg., imiñak edo kuartak 12 kg., imiñerdiak 6 kg., imillen edo imillaunak (imiña larenak) 3 kg., eta imillen erdikoak 1,5 kg. Arto anegak 44 kg.. Ik. imíllen, imíñerdi, ímiña.
  • ánega erdíko, ánega erdikúa. (c). izena. Anega-erdi gari, arto, baba... neurtzeko balio duen ontzia, 27,75 litro hartzen dituena.   Media fanega, recipiente ya en desuso que servía para medir granos.. Anea erdikuak ogetalau-ogetasei kilo gari inguru artzen zittuan, segun ze gari klase, umedadia, eta abar.. Neurriari anega erdi eta ontziari anega erdiko, baina biak zentzu bietan ere bai. . Ik. ánega.
  • anezka, anezkia. (c). izena. Zeharraria daraman ziria sartzeko egurrezko tresna luzexka. Txalupa baten antza du, barrutik hustuta dago, eta bertan anezka-ziria jartzen da hariarekin. Ehundegiaren alde batetik bestera etengabe ibiltzen da zeharraria emanez eta eramanez.   Lanzadera, instrumento que usan los tejedores para colocar la trama.. Orrek eukitzen dabe anezkiai bultza eitteko; len zan olako beso bat; ta beso ori beti ola albora zetorren, arek ola eitten otsan ta ual baten bidez anezkiai, ta anezkia bialtzen zan beste aldeko anezka-etxeraiño, “cajon”, anezka-etxia, alde bittan zeuzkan berdiñak. Josu. . Sin. lanzadera..
  • anezka-etxe, anezka-etxia. (d). izena. Anezkari bere etengabeko joan-etorrian besoek emandako kolpeak hartzeko ehundegiak alde bietan dituen kajoi antzekoak.   Cajón.. Emen pasatzen zan anezkia alde batetik bestera, ori da, anezka-zirixakin batetik bestera; ezkiña bakoitzian zeukan beretzako toki bat. —Kajoia? —Ori da anezka-etxia, ta beste aldian bestia. Josu. .
  • anezka-ziri, anezka-zirixa. (d). izena. Anezkaren barruan hariz beteta joaten den zotza.   Canilla.. Ta orduan, . Sin. txintxur. . Sin. kánilla.
  • 1. ángailla, ángaillia. (d). izena. Garraiorako antzina erabiltzen zen kamilla.   Angarillas, parihuelas.. Angailliak kamillia esan nai jok. Angaillia ganajatekotarako be erabiltze zuan alde bittatik elduta, erdixan bittartia zeukana, umedade aundixa zaonian da, bi lagunek artu alde banatatik eta... Idurixon akordatze nok. Klem.. Ik. ánda.
  • 2. ángailla, ángaillak. (d). izena. Asto-sillak, astoari, ganajatekotarako eta ezartzen zaion egurrezko tresna bitarteduna, bizkarrean alde banatara asentatzen dena.   Angarillas. Aparato de madera que se coloca a los asnos para el acarreo.. Angaillak ganajatekuak ekartzeko eta izaten dittuk, asto-banastak berriz tratura joateko ta... Klem.. Pluralean.. Sin. txálma, astó-sílla. Ik. astó-bánasta.
  • ángula, ángulia. (a). izena. Angula..
  • anill, anílla. (c). izena. Añil.. Liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz..
  • aníma, animía. (a). izena. Anima.   Alma.. Pekatuak animia belz-beltz jartze i dabe. . Ik. górputz eta aníma. animiak urten, . (-). . 2. animiak urten, . (c). esapidea. Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten. . Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes)... 1. animiak urten, . (c). esapidea. Bere onetik irten.. Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz). ...
  • anímalixa, anímalixia. (a). izena. Aberea.   Animal.. Gero eta animalixa gutxiao dago basuan..
  • ánimo, ánimua. (a). izena. ÁLIMO. Adorea.   Animo.. Animo geixegi barik najabik aspaldixan.//Ointxe eztaukau ba alimo aundi-aundirik./ Tira, gizon, alimua beintzat ez galdu /Alimo Jerolimo!. Sin. adóre. Ik. áide.
  • anis, anísa. (a). izena. Anisa. PATTAR ZURI ere bai adinekoen artean. . sin. pattar zuri.
  • anis bédar, anis bedárra. (d). izena. botanika Foeniculum vulgare. Milua.   Hinojo.. Gizonaren altura edo handiagoa har dezakeen belarra. Anis usain handia du. Haizeak botatzeko, txiza eragiteko, jateko gogoa berpizteko eta emakumeei esnea gehitzeko erabili izan da. . Sin. míllu.
  • ánjina, ánjinak. (a). izena. Eztarriko gaitza.   Anginas.. Anjinekin daukau Ana./ Anjinak albuak aundittutakuan, ero. Don. .
  • 1. anka, ankía. (a). izena. Pata, pie, pierna.. Ipurditik belaunerainokoa iztar, eta belaunetik hankarainokoa berna da, baina guztia, anka. Dena dela, «pierna» eta «pie» izendatzeko ere, erabiltzen da anka. . lau ankán, . (c). adberbioa. LAU-GAIÑIAN. A cuatro patas.. Zeukan mozkorrakin lau ankan aillegau zan etxera... ankía sartu, . (a). esapidea. Meter la pata. .. ánkak jaso, . (c). du esapidea. Ospa egin. Escapar, huir.. Eskandalo demasa etara giñuan goizaldera kalian, baiña baezpada be, ankak jaso giñuzen serenua etorri baiño len./ Frantxesak anka jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto. . Sin. pólaiñak jaso.. ankak erabilli, . (c). Ihes egin, lasterka egin. . Gero gerriek urten auen eta hankak ebali biher. (AA ArrasEus 228. o.)... anka geldíxan, . (d). adberbioa. Hankak mugitu gabe, boletan edo beste zerbaitetan (jokatu). . Anka geldixan irabaziko lostake arek neri.. Baita, abiadarik hartu gabe. Anka geldixan iru metroko saltua eitten zeban. .. anka bakarrian, . (b). adberbioa. ANKA TXUNTXURRÍAN. Hanka bakarka.   A la pata coja. . Biurrittua eiñ eta anka txuntxurrían joan biar izan neban etxera. . Sin. txínguan. Ik. txándorrika..
  • anká árteko istríbillu, anká árteko istríbillua. (c). izena. (lagunartekoa.) AINKA ARTEKO AUTO. Bizikleta.. Ik. bizíkeleta.
  • ankabíko, ankabikúa. (b). izena. BI ANKAKO. Bi hankakoa.   Bípedo. . Ankabiko txarri asko jaok munduan.. Pertsonengatik esan ohi da..
  • ankágaiñ, ankagáiña. (a). izena. Hankaren gain partea.   La parte superior del pie, empeine.. Ankagaiña erre jat olixua jausitta.. Ant. ankázpi.
  • ankajóku, ankajokúa. (c). izena. Lasterkaldia zerbaiti ihesi.   Carrera apresurada, escapando de algo.. Keixa lapurretan zebitzen mutikuak, eta ango ankajokua baserrittarra azaldu zanian.. Sin. orpoots, orpojoka.. ankajokuái émon, . (c). esapidea. Aintxintxika ihes egin.. Ertzaiñak agertu orduko ankajokuai emun gontsan. ..
  • ankákasko, ankákaskua. (d). izena. Pezuña de animal. Don.. Ik. kásko, ápatx, pélu, -o.
  • ankáleku, ankálekua. (c). izena. Hanka jartzeko lekua.. Motorrak atzekaldian etzeukan ankalekuik..
  • ankámarka, ankámarkia. (b). izena. Huella de pie.. Basurdian ankamarkak agiri zien edurretan.. Ik. lórratz, árrasto.
  • 1. ankamiñ, ankamíña. (b). izena. Behien gaitza.   Glosopeda, fiebre aftosa.. Ankamiña sartu jakuen da bei guztiak kendu biar izan zittuen.. Sin. náparri.
  • 2. ankamiñ, ankamíña. (b). izena. APATXETAKO MIÑ. Ardiek apatx artean edo hanka puntetan izaten duten gaitza.. Ankamiña. Apatxetako miña. Don..