izena
- arabazózo, arabazozúa. (c). izena. Esturnus vulgaris. Tordo campanario, estornino.. Sasoe baten arabazozo bandara izugarrixak etortze zittuan..
- arabóta, arabotía. (c). izena. botanika ARAOTA, ARABAOTA. Juniperus communis. Epurua. Enebro, ginebro.. Juniperus communis. . Mendietan, goi samarrean batik bat, ugari dagoen sastraka. Orri zorrotz eta tenteak ditu baina ez eztakarik, oteak bezala. Jinebra egiteko erabiltzen diren fruitu txiki borobilak ematen ditu. Errez gero oso usain ona uzten du. Sin. ipuru (Eib.).. Sin. ipuru.
- arági, aragíxa. (b). izena. Okela. Carne.. Aragi edarra egoten da Zubittako karnazerixan. Okela erabiliagoa da harategikoa izendatzeko. Gorputzekoa, pertsonarena behintzat, aragi beti. Arrainarena ere bai: Aragi tentia dauka bakaillauak. . ARÁGI BIZÍXAN. (c). En carne viva. Aragi bizixan zeukan bietz puntia. .
- arági fáltso, arági fáltsuak. (a). izena. Behar ez den lekuan hazitako haragi alferrikoak.. Aragi faltsuak. Orrek ba betenaixuai esate jakon, eta berak ebagitzeko esan ezkero, ba ebagi eitte zan. Don. .
- aragi-eten, aragi-etena. (d). izena. Desgarro o rotura de músculos.. Atzo aldapa bateti salto in neban, da orkatillan aragi etenen bat iñik izen bi neban, gaur beintzat miñ daukat eta. (Lar Antz). . Sin. mamiñ-eten.
- 2. arakaitz, arakáitza. (d). izena. Gaizki osatutako zaurian sortzen den mamin-faltsua. Carne falsa que se forma en las heridas mal cerradas.. Atzapar guztiak arakaitzez beteta dauzka./ Espoloiko arbolak baiño arakaitz geixao jauzkat iztarretan. . (Lagun bati entzuna, iztarretan urratu eta mailatu asko zuela esateko. Arakaitzen bi zentzuak elkartzen dira hemen) Etim.: haragi+gaitz, ziurrenik. .
- 3. arakaitz, arakáitza. (d). izena. Kanpoan hildako abere baten haragia. Carroña. Don .
- arane, aranía. (-). izena. "Planta parecida al maíz y que crece entre maíz; tiene semillas pequeñas y repartidas en distintos lugares." (Izag Antz). .
- 3. arantza, arantzía. (a). izena. Espina, púa. . Arantzia sartu jata ankazpixan da ezin ddot etara.. Adinekoek nekez darabilte zentzu honetan, eztaka esaten baitute. Nik e, sarrittan e, igual etxian da, gurian e, gaztiak «arantzia daukat amentxe» ta; «arantzia, nik e, landara danai esate otxat. Ori eztakia dok, eztakia». Don. . Ik. larrósa.
- 1. arantza, arantzía. (a). izena. botanika Rubus sp. Zarza, zarzamora. Masustak ematen dituen lahar eztakadun ezagun eta ugaria. Gure sasietako erregea. Zenbaitek arantzari sasi deitzen badio ere, Bergaran sasiren esanahia zabalagoa da, "maleza", "zarzal", orokorki izendatzeko erabiltzen baita. . Rubus sp.. Sin. lar.
- 1. arasa, arasía. (d). izena. Anaquel, mueble de uno o de varios estantes para dejar cosas. También agujero o rebaje en la pared con el mismo objeto.. Eta ori eindda ba plazara... ta ia pentsatzen asi giñanian neskak ete giñan ero, ola zeoze, ba an arasan jarritta iñok etaratzeko zaiñ. Asko aurreskuak eta, porsiakaso be presente. Sot. Berg. Eus.)./ Arasan dao, goenenguan, platera. Don. Altzari osoari zein apal bakoitzari: arasa. Lenengo arasia, bigarrena... Don.. Behean armarioa eta gainean arasak zituen lehenagoko sukalde altzariari: arasa-armaixo.. Ik. sukalde-armaixo, bálda, apála.
- arasakára, arasakaría. (c). izena. Arasakada, arasa bete gauza.. Ipiñarrin ikusitta najak arasakara ontzixa, dana kobrezkua. Klem. .
- araso, arasua. (d). izena. (Eibar.) ARAZO. "Zeozer egiteak ematen duen lana.. Materixalak onenbeste, eta gaiñeko arasua iru errial..
- arátuste lóra, arátuste loría. (d). izena. botanika Narcisus bulbocodium. Narciso. Udaberrian lehenengotariko lora. Aratuste inguruan azaltzen da. .
- arbaso, arbasúa (Eib.). (d). izena. (Eibar.) Harriartea. "Pedrera.. Mendixa emendiko aldetik dana arbasua da..
- árbel, arbéla. (b). izena. Lurra baino gogorragoa eta harria baino bigunagoa den harrikia. Toba, cayuela.. Gaztelerazko «Pizarra» pizarra esaten da, eta ez arbel. Dena dela, interesgarria da Donatoren azalpena: Ardi-txabolak eta tapatzen jittuen orrekin (pizarrarekin) eta arbela esate jotsek erak. Guk eztou ezautzen ori, eztou ibiltzen da; da guk pizarria. Arbela dok izen ori e, pizarra izenda be arbel-arrixak. Erderaz «cayuela». Koloriak askotakuak, batzuk buztin-kolorera, bestiak zurika... arrittik lurrera, lurra arri eittera doian... Don. . Ik. pízarra.
- 1. arbi, arbíxa. (a). izena. botanika Brassica napus. Nabo.. Neguko ganadu-jan betikoa. Erremolatxa buruak luzexkak diren bezala, arbiarenak borobilkoteak. Arbigarak —"grelos"— oso estimatuak dira Galizian "lacon"arekin batera jateko. Lore hori polita ateratzen du udaberri aldera eta txoriak oso gogoko dute arbi hazia. Sin. nabo (Eib.). Ik. arbitxíki, frantzes-árbi. arbi-atala trabau, . (c). esapidea. (lagunartekoa.) Sermoilaria edo bertsolaria, batik bat, aurrera egin ezinik gelditu. . Arbi-atala trabau jakok.. Ganaduei arbi zatiak eztarrian pasa ezinda sarri geratu ohi zaizkie. Trantze txarra da...