Skip to main content

izena

  • ántzar, antzárra. (c). izena. Anser anser. Ganso.. Sasoi baten modan egon zan antzarrak aztia.. «Antzar» etxekoei zein pasekoei esaten zaie. Pasekoei itxÁsantzar ere bai.. Ik. itxasántzar.
  • antzargári, antzargaríxa. (d). izena. botanika BROMUS STERILIS. Lasto bat da. Burua ateratzen du eta handik besotxoak, hariak, botatzen ditu. Txikia denean ganaduak jaten du, baina handi egindakoan ez. Pestea da sororako, baina laster ihartzen omen da. Lur onak gustatzen zaizkio. .
  • antzígar, antzigárra. (c). izena. Izotz handia: antzigarra dagoenean arbolak, landareak, etab. zuri-zuri agertzen dira, orratz izoztuak erantsiak dituztelarik.   Helada muy fuerte en la que los árboles y plantas aparecen cubiertos de escarcha en forma de agujas.. Antzigarra, normalian, unatan eitten dau. Barra baten egundoko antzigarra dago, ta andik eun metrora bapez.. Sin. lanzúrda, zúrda.
  • antzuáldi, antzualdíxa. (c). izena. Baten bat antzu dagoeneko aldia.. Berriz jausi ei da. Antzualdixa pasau dau ta berriz jausi ei da. Don. .
  • antzúelo, antzúelua. (a). izena. Anzuelo. . Sin. amo (Eib.).
  • 1. ao, áua. (a). izena. AGO, ABO. Boca.. aua neurri, . (-). esapidea. (Eibar.) "Nahi beste, aukeran.. Aua neurri gura daben gauza guztietarako.. komentario 1. ao zatarréko, ao zatarrekúa. (c). adjektiboa. AO ZATAR. Malhablado, -a.. Erdeldun orrek e, ao zatarreko jentia dala, beti maldeziñua ta, zea ta. Don./ Ao zatarra don auraxe be ba, solamentian. . Sin. min zikiñeko.. Sin. mín zatarréko. Ant. mín garbíko.. aotik kendu, . (c). esapidea. Mihi puntatik kendu.. Aotik kendu dostazu esan bia nebana.. Sin. mín púntatik kéndu.. aotan ibilli, . (c). esapidea. Ser la comidilla.. Jentian aotan ibili nai bozu, segi olaxe. .. áotan ártu, . (b). esapidea. Norbaitez gaizki hitz egin.   Murmurar de alguien.. Jentiak aotan artu nau zure kulpaz. .. aopian esan, . (c). esapidea. Isilka esan.. Alabiak etxetik alde ein jauela esan zostan aopian... áopian berba eiñ, . (c). esapidea. Gaizki ahoskatuz hitz egin.   Hablar entre dientes, sin vocalizar bien.. Enotsan ezer entendidu, badakizu, aopian berba eitten dau ta. .. aoko zulora begira egon, . (c). esapidea. Norbaiti disimulorik gabe aurpegira begira egon.. Mutikuak, aldeizue emendik, neri aoko zulora begira egoteke! ... ao-bizarrak euki, . (c). esapidea. AO ZAPERUA EUKI. Juerga egin biharamunean aho latza izan.. Zer, laranja jaten? Ao-bizarrak kentze aldera, ala? ... áo betían, . (c). esapidea. ÁUA BETÍAN. A boca llena, a dos carrillos.. Aman ezkutuan armaixora joan, da an ziarduen mutikuak gailletak ao betian jaten. .. ao bete agiñekin laga, geldittu, . (c). esapidea. Gauza bat uste izan eta beste bat, nahi ez dena, gertatu.   Dejar o quedar con un palmo de narices.. Aurten Euskal Herrira freskura billa etorri dienak ao bete agiñekin geldittuko zien...
  • 2. ao, áua. (b). izena. Labana, guraize eta abarren alde zorrotza.   Filo.. Len junguria zan zabala eta maillukia zorrotza, ta maillukiakin etaratzen jakon segiai aua. Don. .
  • ao-lúrrun, ao-lurrúna. (d). izena. Ahoko usain txarra.   Halitosis, mal aliento.. Persona batzuk ao-lurrun izugarrixa izaten dabe./ Konfesatzera joan nitzanian atzeraka botatzeko moduko ao-lurruna zeukan abadiak.. Galdu samartua. Aóko usain txarra entzuten da orain. .
  • ao-sápai, ao-sapáixa. (b). izena. Aho-sabaia, aho barruaren goi partea.   Paladar.. Ao-sapaixa erre jat esne berogixa eratearren..
  • aoberokeríxa, aoberokerixía. (c). izena. Exageración.. Kazarixak gizurra eta aoberokerixia ugari.. Sin. aokára.
  • 1. aokára, aokaría. (c). izena. Ahokada, exajerazioa. . Atzo be Txotxok aokaran batzuk botako jittuan./ Aokaria aokarian gaiñian ibili zuan gau guztia. . Beharbada aokara arruntagoa da eta aoberokerixa finagoa. . Sin. aoberokeríxa.
  • 2. aokára, aokaría. (b). izena. Bocado.. Bei ori oso noblia da; eztau sekula aokara bat pe iñonetik arrapauko..
  • aóko gózo, aóko gozúa. (c). izena. Buen sabor de boca.. Gure aittajuna zanak pastela janda gero etzeban kafeik artzen aoko gozua ez kentzearren.. Ant. aóko zátar.
  • aóko sóiñu, aóko sóiñua. (c). izena. Ezpainetako soinua.   Filarmónica. . Tomas Markik ederki jote juan aoko soiñua./ Batek aoko soiñua jo ta beste danak korruan dantzan.. Sin. ezpanetako soiñu. . Sin. filármonika. Ik. eskúko sóiñu.
  • aóko zátar, aóko zatárra. (c). izena. AOKO LAKAR. Mal sabor de boca.. Astelen goizetan mantzanillia artzen dot aoko zatarra kentzeko.. AOKO LAKAR ere bai antzeko esanahiaz.. Ant. aóko gózo.
  • áopeko, áopekuak. (c). izena. Isilean kontatzen diren sekretuak.   Confidencias.. Aspaldixan zure arreba bixak egundoko aopekuak dauzke. . Aopekuak EUKI gehienetan. Aopeko kontuak EUKI ere bai.. Sin. ixíl-kóntu. áopekotan ibíli, jardun. (c). esapidea. Elkarri isil-misilka hizketan ari.   Andar cuchicheando.. Joxepa ta Antoni aopekotan ibilli die meza ostian, da itxuria badago zeoze. ..
  • 1. aózabalka, aózabalkia. (b). izena. Bostezo.. Konferentzia aspergarri artan, dana zan aozabalkia ta lozurrunkia..
  • apainduríxa, apaindurixía. (c). izena. Apaingarria, edergarria.   Adorno.. Gure gazte-denporan etzuan oin beste apaindurixa, baiña orduan be eitten giñuzen alegiñak dotoretzen./ Andra orrek etxon ibiltzen astegunian be apaindurixa faltaik.. Sin. apaingárri.
  • apaingárri, apaingarríxa. (d). izena. Adorno. . Sin. apainduríxa.
  • apála, apalía. (b). izena. APAL, APALDA. Balda, estante.. Erropak ondo tolostu armaixo-apaletan./ Sukaldeko apalan aaztu jat giltzak./ Apaldak pai, apaldak. Bigarren apaldan dare. Don.. Arasa eta apala sinonimo antzera erabiltzen dira gaur. Dena dela, paretan daudenak, platerak, apaingarriak eta horrelakoak uzteko, gehiago dira arasa eta armarioetakoak apala.. Ik. bálda, su gaiñeko apalda, arasa.
  • apáluna, apálunia. (d). izena. (Eibar.) "Porción o parte rebajada de una cosa.. Burpill onek apalunia dau eta salto eraitten detsa burdixari..
  • 3. apárato, -u, apáratua. (c). izena. (adierazkorra.) Bicho, elemento.. Aparato ederra eindda ago i!.
  • 1. apárato, -u, apáratua. (a). izena. Aparato.. Etxia aparatoz beteta dauke.. Ik. ártzeko apárato.
  • 2. apárato, -u, apáratua. (c). izena. Itxurakeria.   Pompa, ostentación.. Frontoi koxkor bat inaguratzeko ainbeste aparato biarrik etzeuan./ Arrokerixia ta aparatua ugari, eta ganora gutxi.
  • apárejo, apárejuak. (d). izena. Aparejos. Se dice, sobre todo, de los arneses del asno o del caballo. . Astuan aparejuak. Don.. APAREJO EDERRA IZAN. esap. Bitxo ederra izan.