Skip to main content

izena

  • almuadazal, almuadazala. (b). izena. Funda de almohada. Goikoaren aldaera guztiak ditu. .
  • álpaje, álpajia. (c). izena. botanika Medicago sativa. Alfalfa.. Sekula-belarra bezala, soroetan ereinda hartzen den belar forrajeroa. Ebakialdi ugari ematen du, moztu eta berehala etortzen baita berriro. Zelaia hiru edo lau urte egoten da ematen. Lore morea du. Dauzkan bitaminei esker eskorbutoa saniatzen omen du, baita giltzurrunetako harriak deuseztatu ere. Zenbait etxetan sekula-belarrari alpaje zabala esaten zaio eta alpajeari alpaje luzia. .
  • 2. alper, alperra. (d). izena. Errementaritzan, errematxeak egiteko ingudean ezartzen den burdinazko tutua.. Alperra esate jakon, azpixan ipintze zana; aura geldik zeolako, ari alperra. Eus. .
  • alpér-bíaje, alpér-bíajia. (c). izena. Ezertarako balio izan ez duen bidaia.   Viaje baldío. . Notarixara joan naiz baiña itxitta zeuan. Alper-biajia ein ddot./ Telefonotik deittukotsuet baezpada be, alper-biajia eiñ eztaidan. . Alper- aurre hitz gisa, eta zentzu berberaz, ondoren datozen beste hitzetan.. Ik. alperréko.
  • alperkeríxa, alperkerixía. (a). izena. Nagikeria.   Holgazanería, ociosidad. Benga, lanera ortik, beti alperkerixan egon barik.. Sin. nagikeríxa.
  • alpérrontzi, alpérrontzixa. (b). izena. (adierazkorra.) Cacho holgazán.. Jaiki ari ortik alperrontzi ori.. Konfiantza giroan, familia barruan, batik bat, erabiltzen da..
  • altáre, altaría. (a). izena. ALTARA, ALDÁRA (UB.). Altar.. Monagilluak altarian dare./ Aldarara urten eban sankristauak.. Ik. altáre nausixán modúan apáindduta.
  • altúra, alturía. (a). izena. Altura. .
  • altz, altza. (a). izena. botanika Alnus glutinosa. Aliso. Errekondoetan eta leku urtsuetan hazten den zuhaitza.. Altza maietzeko ilbarrixan bota bia da, iraungo badau; bestela usteldu eitten da. Juantxo.. Altzak eztauka bihotzik da esaera, ez du enborrak erdian izan ohi duen muinik, alegia. Maiatzeko ilberrian ebakiz gero oso egur gogorra da; gurdi-partiketarako ere erabil daiteke, baina ondo zaindu behar da, bustitzen bada laster usteltzen da eta. Oso egur arina. Aitzur-kirtenetarako erabiltzen da, adibidez, eta garai batean artazi-kirtenak egiteko ere bai. Hostoak eta azala oin izerditsuak sendatzeko eta oiak gogortzeko erabili izan dira. .
  • altzagarri, altzagarrixa. (-). izena. Zerbait kili-kolo dagoenean alde motzenari azpian ezartzen zaiona.   "Calzo.. Altzagarrixa jarrixozu mai orren anka errenari..
  • áltzo, altzúa. (a). izena. Magala.   Regazo, seno. Altzuan egotia gustatzen jakue umiei..
  • altzokára, altzokaría. (b). izena. Altzoa zerbaitez betea.   Regazo lleno de algo. Altzokara mailluki topau neban utsa denporan./ Ni joan orduko altzokaria zeukan batuta..
  • áma, áma. (a). izena. Madre. Bai mugagabean eta bai mugatuan beti ama. Ostera, animalietan, ama, -e, -ia. . Ik. áma, ame. bigarren ama, . (d). Txikitan amaren ordez titia eman diona. . Inguruko basarrikuak pa, etxekuak etzeukan eta beste batek emuten otsan, baiña bigarren ama ero ola esaten jakon ari, baiña onek aberatsak eruaten zittuenei iñudia esaten jakuen. Don...
  • ama puntáko, ama puntakúa. (b). izena. Madrina.. Mugagabean, batik bat. . Ik. aitta puntáko.
  • áma, ame, amía. (b). izena. Abereen ama.   La madre, tratándose de animales. . Txaltxo ori bere amian billa dabill, gosiak dago ta./ Amiai segika dabill billotxa./ Batzuk mimosuak izeten die oso. Beren amiana bakarrik (edaten dute). Luis.. Inoiz, ironiaz, honako esaldia esan ohi da pertsonei buruz: Eztakitt zeintzuk dien okerrauak, umiak ala amiak. Gurasoak umeak baino txarragoak direla edo.. Umiei eta amiei mimuak gustatze jakue, . (-). esaera. "Gazteleraz:  'el perro y el niño donde hay cariño'." (Lar Antz). ..
  • ama-órde, ama-ordía. (c). izena. AMÓRDE, AMA ORDEKO, AMA ORDEZKO, AMA ORDIAZKO. Madre adoptiva.. Bere ama-ordiai asko nai zotsan. . Sin. ugéz-áma.
  • amá-úme, amá-úmiak. (c). izena. Ama eta umea(k). . Ardixa ta billotxa? Ama-umiak. Don.. Animaliez zein pertsonez..
  • amabíko-áundi, amabíko-aundíxa. (b). izena. Kartutxo normalak erabiltzen dituen eskupeta.   Escopeta de caza de calibre normal. . Amabiko aundixakin bota zotsan bi tiro..
  • amabíko-txíki, amabíko-txikíxa. (b). izena. Escopeta de calibre pequeño.. Txori txikittarako, amabiko txikixa..
  • 1. amábirjiña, amábirjiñia. (a). izena. La Virgen.. amabirjiñia urten, . (-). esapidea. "Zortea izan ohi denean esaten da; ustekabe ona gertatzean ere bai.. Gabe guztia argi bae eon, da jaikitzeko orduan argixa etorri... Oixe da Amabirjiñia ertetzia!" (Lar Antz). ..
  • amábirjiña-arpégi, amábijiña-arpegíxa. (b). izena. Rostro inexpresivo, inocente.. Ezidazu amabirjiña-arpegi ori jarri, badakitt zeu izan zala ta..
  • amágiñarréba, amágiñarrebía. (c). izena. AMÁIÑARREBA. Suegra.. Gutxi erabilia. Suégra, -ia entzun ohi da.. Ik. aittágiñarreba.
  • amáiketako, amáiketakua. (a). izena. Goizeko amaikak aldera egiten den otordua.   Refrigerio que se toma avanzada la mañana . Ik. amárretako.
  • 2. amama. (c). izena. Mauka, ondorengoaren gisako esapideetan.   Chollo. Ikusi zenbat keixa, ta danak geuretako. Au dok amama au. . Au dok amama! batik bat. .
  • 1. ámama, ámama. (b). izena. Amandrea.   Abuela. Hitz hau, esanahi honetan, azken mende honetan sartua dela dirudi. Bertako hitz zaharra amandre da.. Ik. aittájaun, ámandre, ámandria.