Skip to main content

orri

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Sarrera nagusia
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
orrixa
Esanahia
Kana erdi zabalerako ehun-pieza. Neurri hori zen lehengo ehundegiek ematen zuten gehienezko zabalera.
Jakingarriak
Ehuna, besteak beste, izarak egiteko erabiltzen zen, eta nola ehun piezaren zabalerarekin ezin zen izararik egin, bi edo batzuetan hiru zati edo orri josten ziren nahi zen zabalera lortzeko. Joskura berezi honi sorjetia deitzen zitzaion, eta baita algaina ere. Oso puntada fina izaten zen, ez zen igartzen. Ehun-piezak, juntura hau egiteko, ertz bereziak izaten zituen.
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

3.orri, orrixa. (c). Izena. Kana erdi zabalerako ehun-pieza. Neurri hori zen lehengo ehundegiek ematen zuten gehienezko zabalera. Gurien bi orrikua esate eben, izeriak bi orri, erdixan kosturiakin. Hil./ "Eun-orrixa: la pieza de tela de lino. Kana-erdiko orrixa, orri bittan." (Izag Oñ).” Ehuna, besteak beste, izarak egiteko erabiltzen zen, eta nola ehun piezaren zabalerarekin ezin zen izararik egin, bi edo batzuetan hiru zati edo orri josten ziren nahi zen zabalera lortzeko. Joskura berezi honi sorjetia deitzen zitzaion, eta baita algaina ere. Oso puntada fina izaten zen, ez zen igartzen. Ehun-piezak, juntura hau egiteko, ertz bereziak izaten zituen.. ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak