Skip to main content

algáiñ

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
algaíña
Esanahia
Ehun-piezak kanako zabalera izaten zuen, eta izarak egiteko bi orri behar izaten ziren; bi orri horien elkarketari esaten zaio algaina. · Unión o empalme que se hacía a las telas de lino para conseguir el ancho suficiente para hacer una sábana.
Ikustekoak
  • 3.orri, orrixa. (c). Izena. Kana erdi zabalerako ehun-pieza. Neurri hori zen lehengo ehundegiek ematen zuten gehienezko zabalera. Gurien bi orrikua esate eben, izeriak bi orri, erdixan kosturiakin. Hil./ "Eun-orrixa: la pieza de tela de lino. Kana-erdiko orrixa, orri bittan." (Izag Oñ).” Ehuna, besteak beste, izarak egiteko erabiltzen zen, eta nola ehun piezaren zabalerarekin ezin zen izararik egin, bi edo batzuetan hiru zati edo orri josten ziren nahi zen zabalera lortzeko. Joskura berezi honi sorjetia deitzen zitzaion, eta baita algaina ere. Oso puntada fina izaten zen, ez zen igartzen. Ehun-piezak, juntura hau egiteko, ertz bereziak izaten zituen..
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

algáiñ, algaíña. (d). Izena. Ehun-piezak kanako zabalera izaten zuen, eta izarak egiteko bi orri behar izaten ziren; bi orri horien elkarketari esaten zaio algaina. · Unión o empalme que se hacía a las telas de lino para conseguir el ancho suficiente para hacer una sábana. Au Garrazteitxon eitte eben eskuz; bai, eiñ da zakukara pelotak eiñ, ta irutea ara; ta an irun zeroi, telioi, metrokua ero kanaerdikua ero, eitte zan lekuan, eta gero algaiñien izarak eitteko ta... Bestela estuak, eta gero algañien josi biar izaten zien arek, bixak juntauta algaiña eiñ eta libre... joskura barik. Juana.” ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak