Skip to main content

izena

  • 2. áitz, áitza. (a). izena. botanika ÁRITZ. Quercus robur. Haritza.   Roble.. -Len pagua egongo zan geixao? -Bai, pagua, aritza... Hil.. ARITZ, ARETX (Lein.). iz. (Adineko askok ARITZ dio garbi-garbi. Don.k ere aritza esan digu. Oso egur oneko arbola eder ezaguna. Garai baten Euskal Herriko basoak haritzez beteak bazeuden ere, asko urritu dira, alde batetik poliki hazten delako (150 bat urte behar ditu garapen osorako), eta bestetik ontzigintzan, altzarigintzan eta etxegintzan oso erabilia izan delako.. Ik. zúaitz, ámetz.
  • 1. áitz, áitza. (b). izena. ATX (UB., ANG., LEIN.). Roca, peña.. Aitzetara bota zeban olatuak barkua. /Eguarbitzako atxian azkonarrak ei dabitz.. Ik. arkáitz. Aitzian jaiotakuak aitzian nai, . (-). esaera. «Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz)... ori dok aitza!, . (c). esapidea. ORI DOK ITZA (LEIN.). Hori dok sasoia. Kirolariak animatzeko, batez ere.. Ori, ori, Hilario! ori dok aitza ori!. Gogoan dut Hilario Azkarate pelotariaren sasoian asko entzuten zela. Baita, Ori, ori, Hilario, atzera ta baztartu! ..
  • áitz amerikáno, áitz amerikanúa. (b). izena. botanika Quercus rubra. Roble americano. Iparramerikar jatorrikoa, parketan, zelai barrenetan, etab. ikus daiteke. Azal leun, zidar kolorekoa du.. Sin. amérikaitz.
  • aitz gáiñeko gáro, aitz gáiñeko garúa. (d). izena. botanika Polypodium interjectum. Garo mota hau enborretan, haitzetan eta hormetan egiten da. Urdaileko gaitzendako nahiz okaldia arintzeko hartu izan dute bai pertsonek, bai animaliek. .
  • aitz-pérretxiku, aitz-pérretxikua. (c). izena. botanika AITZ-PÉRRETXIKO. Russula lilacea (?). Gibelurdinaren antzekoa. .
  • aitzákixa, aitzákixia. (a). izena. AITXÁKIXA, ATXAKIXA. Excusa, pretexto.. Gaur aitzakixan bat asmau biakot etxian, bestela entzun biakoittut ederrak..
  • aitzúlo, aitzulúa. (d). izena. AIZ-ZULO. Zulo txiki samarra haitzean.. Zulo txikixak dienian, kuebara aillegatzen eztienian, aixerixak sartzeko ero. Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Don.. Gutxi erabilia. Handia denean, kueba..
  • aiuntámentu, aiuntámentua. (a). izena. Ayuntamiento. . Azen.: aiúntamentu ere bai..
  • aixélbuztan, aixélbuztana. (b). izena. botanika AIXELBUZTEN, AIXERBUZTAN, AIXALBUZTAN, AIXEN, AIXEN BEDAR. Equisetum arvense. Azeri-buztana.   Cola de caballo. Lora gabeko landarea, arrabete edo bi luze, izai txiki baten antza du. Eztainuzko ontziak garbitzeko erabili izan da eta horregatik Euskal Herriko zenbait tokitan eztainu belar deitzen zaio. .
  • 2. aixén, aixéna. (c). izena. Landare igokari eta kiribilkariek botatzen duten adartxo heltzaile bakoitza.   Zarcillo. .
  • 3. aixén, aixéna. (c). izena. Mahats-adarra.   Sarmiento.. Billots-txuletak jan giñuzen aixenekin erreta./ Maastixan dabill aitta aixenak mozten.. Sin. maáts-zótz.
  • 1. aixén, aixéna. (c). izena. botanika Clematis vitalba. Aihena. Liana igokari guztiei ematen zaien izena. Zenbait informantek Clematis vitalbari deitzen dio, basozigarroari, alegia.   Nombre genérico de las trepadoras. Para algunos, concretamente, clemátide.. Ik. basózigarro.
  • aixén áundi, aixén aundíxa. (d). izena. botanika Calystegia sepium. Corregüela mayor. Lore zuri kanpai itxurakoa du landare igokari honek. .

  • aixén txíki, aixén txikíxa. (d). izena. botanika Convulvulus arvensis. Corregüela menor. Igokaria nahiz narraskaria da, eta oso kaltegarria soro eta ortuentzat. Kanpai formako lorea zuria edo horia izan ohi du. .
  • 1. aixkíre, aixkiría. (c). izena. AIXKIDE. Adiskidea, lagun kutuna.   Amigo/a íntimo/a.. Bere aixkiria bisitatzera doia ta guapa jartzen dago./ Elorrixora jungo gaittun oiñ? I, igual eztittun jungo aixkiriak-ero zera-ta, guaztanan Bergaa. Ben.. Nobioa edo amorantea izendatzeko ere erabiltzen da inoiz, eufemismo gisa. Gizonorrek itxuria ezkutuko aixkiren bat zeukan.. Ik. lágun, aixkirátu.
  • aixkíre-áldi, aixkíre-aldíxa. (c). izena. Adiskide-aldia, norbaitekin adiskide deneko unea edo garaia.. Joan zaittez ointxe aittaana pagia eskatzera. Aixkire-aldixa aprobetxaizu. Klem. Alkarrekin ikusi dittut; aixkire-aldixa dauke, itxuria..
  • aixkol-jóku, aixkol-jokúa. (b). izena. AIXKÓRA-JÓKU. Aizkora jokoa edo apustua.   Apuesta o prueba de hachas.. Santiago egunez ixa urtero egoten da aixkol-jokua Goimendin..
  • aixkól-ots, aixkol-ótsa. (c). izena. AIXKOL-OTX. Aizkorak egurra jotzean ateratzen duen zarata.. Manuelek dabill aixkol-otsa goizian goizetik. AIXKOL-OTX dio Hilarik. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika ta, baiña ies eiñ. .
  • aixkolári, aixkolaríxa. (a). izena. Aizkolaria.   Persona que usa el hacha, en apuestas, sobre todo. .
  • aixkoldu. (d). izena. Aizkoratu, aizkoraz zerbait txikitu.   Partir o destrozar algo a hachazos.. Etxuan giltzaik topatzen eta jota aixkoldu egin juan etxeko atia..
  • áixkora, áixkoria. (a). izena. AIZKORA, AXKORA, AZKORA (LEIN.). Aizkora.   Hacha.. Bergaran aixk- ahoskatu ohi da hitz honetan eta bere eratorri guztietan. Hala ere bada aizk- ahoskatzen duenik. .
  • áixkora-áo, áixkora-áua. (b). izena. El filo del hacha.. Arri gaiñian jardun zeban mutikuak eta aixkora-aua akatsez beteta laga zeban.. Azen.: aixkóra-áo ere bai..
  • áixkora-bégi, áixkora-begíxa. (d). izena. Aizkora kirtenarendako zuloa.   El orificio de mango del hacha.. Zenbat eta kerten senduaua, aixkora-begi zabalaua./ Aixkora-begixa nasaittuta dauka itxuria, ta kertenak urten eitten dotsa.. Azen.: aixkóra-bégi ere bai.. Ik. laixá-bégi, begi.
  • áixkora-búru, áixkora-burúa. (b). izena. Aizkoraren atzeko aldea.   Parte posterior, la opuesta al filo, del hacha.. Aixkora-buruakin sartu nittuan iltzak maillukaik eneukan da.. Azen.: aixkóra-búru ere bai.
  • áixkora-kérten, áixkora-kerténa. (a). izena. Aizkoraren heldulekua.   El mango del hacha. Azen.: aixkóra-kérten ere bai .