Skip to main content

izena

  • ókan, okána. (a). izena. botanika Prunus domestica. Okarana, arana.   Ciruelo, ciruela.. Zenbait okaran klase: klaudíokana (aundixa eta txikixa), estimatuena, asto-okána, kofráixa okána, okan zuríxa, okan gorríxa, okán txímillua. .
  • okán arbola, okán árbolia. (a). izena. Ciruelo.. Ik. ókan.
  • okán txímillo, okán txímillua. (b). izena. OKAN TXIBILLO, OKAN TXIRIBILLO. Basarana, patxarana.   Endrina.. Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan. . Ik. eskéra, elórrarantza beltz, basókan, áran.
  • okán-pasa, okán-pasia. (b). izena. Ciruela pasa.. Konpotiai botatze jako okan-pasak.. Ik. maats-pasa, pikúpasa.
  • okára, okaría. (c). izena. Okada, gorakoa.   Náusea.. Goiz guztia okaria ta okaria jardun dot./ Okarak etortze jata ahora.. Zerbaitek higuina emandakoan gertatzen dena, dio Don.k: Zeozek iguiña emundakuan ero, geixenbat, okaria. «Atzera eraitte jostak, okaria emuten jostak orrek». Norberai gustatzen etxakon gauza bat ero. . Ik. botagúra, gorako.
  • 1. okasiño, okasiñúa. (a). izena. Ocasión, oportunidad..
  • 2. okasiño, okasiñúa. (d). izena. (eufemismoa.) Funeral.. Emen elizkizuna. Okasiñua esaten da ba, baten etxian, norberak eztau esaten, normalmente albokuak esaten dau: “Zuenian okasiñua tokau zanian”. Okasiñua, funerala esatian moduan. Don./ Ango funerala da, ero besteko funerala da. Baiña len “intiarrua” esaten zan; eta berai eitten jakonian: “Zuen okasiñokuan egon nintzan an ero bestian”. Don.. Ik. funéral, entiérru -o.
  • okéla, okelía. (a). izena. Haragia; jatekoagatik, batik bat.   Carne; la de comer, generalmente.. Zaldi okelia oso gozua da. . Ik. arági. okelaráko, okelarakúa. (c). izenlaguna. Hiltegirako den aberea; BIZITTARAKOren kontrakoa.. Biaie ori ze daukak, bizittarako ala okelarako?. Ik. bizittaráko, áurrerako izan.. okelára saldu, . (c). OKELÁRA KENDU. Aberea harakinari saldu. . Biae gaztiai ankia apurtu jakon da okelara saldu giñuan. ..
  • okela-trontzo, okela-trontzua. (d). izena. OKELA-TRONPO. Okela zati handi borobila.. Ik. tróntzo.
  • 6. oker, okérra. (c). izena. Kaltea.   Daño, perjuicio.. Azkenengo izotzak oker aundixak eittu Naparruan./ Oker aundixak eitteitue otsuak ardittan.. Sin. kálte. okerra euki, . (c). esapidea. Kaltea jasan. . Oker galanta euko zeben, pentsatzen jata. Eli./ Erderaik ez jakittiak okerra eukitzia, ori bai, akordauta eta sufriduta e. Don. (AA BergEus, 344. o.). ..
  • 7. oker, okérra. (c). izena. Ezbeharra.   Acción desgraciada, infortunio, accidente.. Eskupetiakin errez eitten da okerra./ Okerren bat ezpadauke laster die emen.. Sin. ezbíar. oker aundi barik, . (c). esapidea. Ordurako edo sasoirako.. Gu be amarretarako... oker aundi barik aillegauko giñustan, baiña ordurako entrada danak salduta jezian. . "Asko konfunditu barik" zentzuan ere entzun daiteke: Oker aundi barik esango neukek ze pasau bia dan azkenian... okérrik ézpada, . (c). esapidea. Ezustekorik gertatzen ez bada.. Okerrik ezpada emen izango nok zortziretarako. ..
  • 8. oker, okérra. (d). izena. Bihurrikeria.   Travesura.. Gure mutiko onek okerra besteik eztauka. . ókerrak eiñ, . (b). esapidea. Gaiztakeriak egin. Hacer travesuras. Gure txikixak okerrak eitten pasau dau goiz guztia.. Gaiztokerixak eiñ esaten da antzeko zentzuarekin...
  • okérruna, -e, okérrunia. (c). izena. Oker dagoen unea.   Torcimiento, curva.. Errekiak okerrunia eitten daben lekuan jausi zan kotxia. .
  • okil txiki, okil txikixa. (d). izena. sitta europea, sendrocopos minor, jinx torquilla.. Sitta europea. Trepador. Dendrocopos minor. Pico menor. Jinx torquilla. Torcecuellos. Hiru hegazti hauek izen bera dute Bergaran. (Sarasua.)..
  • ókill, okílla. (c). izena. picus viridis. Pájaro carpintero.. Okillak piku luze ta zorrotza eukitzen dau. .
  • okollo, okollue. (-). izena. (Aramaio.) Baserrian, eskaratz ondoko gelatxo bat..
  • ókotz, okótza. (a). izena. KOKOTZ. Barbilla, mentón.. Garbittuizu okotza, arrautzia daukazu ta. . KOKOTZ ere entzun daiteke inoiz.. okotzéraiñoko tripía, . (c). esapidea. Tripa handia. Haurdunaldikoagatik batik bat.. Okotzeraiñoko tripiakin, da artian souan atxurran. ..
  • okozbíko, okozbikúa. (d). izena. Okozpea loditzen denean zenbaiti irteten zaion bigarren okotza.   Doble barbilla.. Mekauben, orrek dauka okozbikua./ Okozbiko galanta azi jako. .
  • ókozpe, ókozpia. (c). izena. Papada.. Kantuan ziarduen kanoniguak okozpe guri-gurixakin. .
  • ókozpeko, ókozpekua. (c). izena. Okotz azpiko zartada.   Golpe bajo la mandíbula.. Okozpeko bat emungostat deskidatzen baaiz. .
  • ol, ola. (b). izena. Ohola.   Tabla.. Arotzérixan erosittut ol onek./ Ola dok pa, josteko suelua, meetxuauan, da tabloia dok pa aundixan. Don. . Tabla entzuten da gero eta gehiago. 3 zmko lodiera baino handiagokoei tabloi deitzen zaie.. Ik. óluts.
  • 1. ola, olía. (d). izena. Ferrería.. Olan ei zuan joan dan gizaldixan olia.. Olak aspalditxo galdu ziren eta lekuizenez aparte hitza ez da erabilia, baina zaharrek badute entzutea, eta baita olagizonena ere. Bestalde, bada auzune bat Elorregitik hurbil Ola izenekoa. Gure datuen arabera, XIX. mendearen erdi aldera ola handi bat egin ze han, martxan jarri ere egin ez zena, atzeratuta geratu baitzen, burdingitzako sistimak zeharo aldatu ziren-eta sasoi hartan. .
  • olagízon, olagizóna. (d). izena. Olako langilea.   Ferrón.. Ik. ola.
  • olasi, olasixe. (-). izena. (Leintz., Oñati.) OLESI (LEIN., OÑ.). Hesola. Estaca de cercado. Sin. ésola.
  • 1. olata, olatía. (d). izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion.   Oblada.. . Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola.. Ik. paskua-ópill, sepultura.