izena
- 3. óndo, ondúa. (a). izena. botanika ONGO (EIB.). Boletus. Onttoa, ondo-perretxikua. Hongo.. Hemengo perretxikurik estimatuenetarikoa. Ondua, besterik gabe esaten zaie gehienetan, baina bereizi nahi direnean, ondo beltz edo ondo zuri, batik bat. Gaur egun beste ondo klase batzuk ere ezagutzen eta jaten dira.. Sin. ondo-perretxíko.
- ondó beltz, ondo béltza. (b). izena. botanika Boletus aereus. Ontto beltza. Hongo negro.. Pinudietan egoten da..
- ondo gorri, ondo gorrixa. (d). izena. botanika ONGO GORRI (EIB.). Boletus erythropus. "Boleto de pie rojo." (SB Eibetno)..
- ondo likiñ, ondo-likiña. (d). izena. botanika Suilus luteus. Perretxiku (boletus) jangarria, azala likin samarra duena. .
- ondo zúri, ondo zuríxa. (b). izena. botanika Boletus edulis. Ondo zuria. Hongo blanco. . Pagadi eta hariztietan egoten da..
- ondo-perretxíko, ondo-perretxikúa. (c). izena. boletus. "Boletus" delakoei ondo-perretxiko edo ondo deitzen zaie.. Ik. óndo.
- ondóez, ondoéza. (b). izena. Mareo, desvanecimiento.. Sukaldian ondoeza eiñ da luze jausi zan./ Edozein momentutan ondoezak eitten jako.. Ondoeza eiñ, batik bat. . ondoézik, . (b). adberbioa. Osasun edo aldarte txarrez. Mal de salud, indispuesto.. Aspalditxuan ondoezik dabilgu aitta. . Ik. zorábixo, mário..
- 2. ondoko, ondokúa. (c). izena. Arbolatik erorita azpian dagoen fruta. La fruta caída del árbol.. Ondokuak ganauei emuten jau, eztabe saltzeko balio ta. .
- 3. ondoko, ondokúa. (d). izena. ONDOKO ARRAUTZIA. Oilolokari habian ipintzen zaion tranpako arrautza (ustela edo harrizkoa) gainean arrautza gehiago egin dezan. Huevo huero que se pone a la gallina.. Arrautza ustela ero, tranpazkua ero: ondokua, engaiñatzeko zera. Klem.. Sin. abixondoko arrautza (Eib.).. Sin. abixondoko arrautza.
- 2. óndoren, óndorena. (c). izena. Ondorioa. Consecuencia.. Ondoren txarrak ekarrikoittu aurtengo sikutiak./ Nai dozuna ein baiña ondorenekin be akordau.. Konsekuentzia da arruntagoa. .
- 1. óndorengo, óndorengua. (b). izena. Ondoren datorrena. Siguiente.. Lenguak txarrak zien baiña ondorenguak eztie asko obiak./ Lenengo txanpan botillia eran giñuan da ondorian ondorenguak. .
- 2. óndorengo, óndorengua. (c). izena. Descendiente.. Goiko Kondian ondorenguak Donostian bizi die. .
- ondozulo, ondozulua. (d). izena. ONDAZULO. Txondorrari beheko aldean egiten zaizkion zuloak arnasa har dezan.. Zulo orrei egaletako zuluek esate gontxen, goiko zulo txiki orrei. Baiña bestiei esate jaten, or beeko orrek alde batea geixau doiela ikusittakuan ara mobidu daiñ, e, ara tiratu daixen, ondozuluek; or zulo aunditxuauak eitte zien. Mateo.. Sin. subegi (Eib.). Sin. ziri-zulo.
- óndra, ondrak. (d). izena. Hileta biharamunez egiten zen elizkizuna. Honras fúnebres. Función que se celebraba al día siguiente del funeral.. Entierruko urrengo egunian beste funtziño bat izate zuan ondrak esate jakuena. Klem. . Pluralean. Don.k zera dio: Segun entierruak ze kategorixa zeukan: iru egunekuak, sei egunekuak eta beratzi egunekuak usten dot ziela. . Ik. berátziurren.
- ondrá-bázkai, ondrá-bázkaixa. (d). izena. ONDRAJAN. Ondren ondoren jatetxean egiten zen bazkaria. Comida que se hacía en un restaurante después de las honras fúnebres.. .
- ongiétorri, ongiétorrixa. (c). izena. Harrera. . An éren ongietorrixak eiñ alkarri tta gero Salbera. Sot. (AA BergEus 344. o.). . Adinekoei entzun dakieke..
- ontz, óntza. (b). izena. Strix aluco. Búho.. Eztok ezautzen? Bai gizona, ontzan lakotxe begixak dauzkan bat. . ontza baño ariñaua, . (d). esapidea. Oso arina. "De menos peso que la lechuza" (Izag Oñ). .. ontza arbola barruan bezela, . (-). esapidea. "Jendea burumakur, aleluia haundirik gabe. . Udako oporrak bukatu zirenean entzundako esaldia: Gaur jendia ontza arbola barruan bezela eongo da." (Lar Antz)...
- 1. ontza, ontzía. (b). izena. Antzina pisu neurria: libraren hamaseirena. Gure denboran txokolate puxketa. Onza; medida de peso antigua. Ahora, de chocolate casi exclusivamente.. Txokolate ontza bat jan dau meriendetan./ Geiñian ontzerdiña meriendia txokolatia. Ben. .
- ontzáko, ontzakúa. (d). izena. ONTZÁKO URRE. Antzinako urrezko dirua. Escudo, onza de oro.. Ontzakuak, korritzen zeban denporan, ontzakua usatzen zan denporan, geixen aillegau zala amalau duro ta erdira, entzun izen dot. Don. . Interesgarria Donatoren azalpena..
- 1. ontzi, ontzíxa. (a). izena. Cacharro de cocina, vajilla. Tambien recipiente en general.. Armaixuan dauzkazu ontzixak. . Sukaldekoei janontzi ere bai.. Ik. gatzóntzi, iráztontzi, erréontzi. ontzixak garbittu, . (a). Hacer el fregado.. Sin. arrikua eiñ (ia galdua)...
- ontzíur, ontziúra. (d). izena. Harrikoa egiteko ura. .