izena
- 1. olata, olatía. (d). izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. Oblada.. . Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola.. Ik. paskua-ópill, sepultura.
- olátu, olatúa. (a). izena. Uhina. Ola. .
- óldei, óldeixa. (b). izena. botanika ODOLGI, OOLGI, ODOLKI, ODOLDI, OOLDI. Muscus. Goroldioa. Musgo. Ondo garbitu ondoren, zauri txarrak ixteko balio omen du.. Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten, . (-). esaera. (Gatzaga.) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko...
- olgúra, olguría. (b). izena. Zuloa ardatza baino zabalagoa denean edo zerbait bitarte batean kili-kolo dagoenean olguria daukala esaten da.. Bizikletian pedalak olgura demasa dauka./ Denporiakin olguria eitte jakue ardatz guztiei. .
- olíxo, olixúa. (a). izena. Aceite.. OLIXO ERRIA botatzen zaie azei eta OLIXO GORDI. olixúa egin, . (c). esapidea. Pelota egin. Dar coba.. Alkatiai eta kontzejalei olixua egin eta ola konsegidu zittuan gauza asko.. Ik. s/zórrei olixúa.. olíxo-áza, olíxo-ázak. (d). izena. Azak olio errearekin, antzinako platera.. Aintxiñan Gabon-gabeko afai tipikua: olixo-azak eta bakillaua saltsan. ..
- olixo-arbola, olixo-arbolia. (-). izena. Olivo. (SB Eibetno). .
- olixo-arri, olixo-arrixa. (c). izena. Zorroztutako erremintari geratzen zaizkion bizarrak kentzeko erabiltzen den harria.. Akaberia eskuz emon biar gero, arri leunakin. Arri leuna esaten gontsana, olixo-arrixa; arekin gero zea ein biar. Lar. .
- olíxo-áza, olíxo-ázak. (d). izena. Azak olio errearekin, antzinako platera.. Aintxiñan Gabon-gabeko afai tipikua: olixo-azak eta bakillaua saltsan. .
- olixontxi, olixontzixa. (c). izena. Aceitera. .
- 1. olo, olúa. (c). izena. botanika Avena sativa. Avena.. Garia, garagarra eta horien familiako laborea baina ez du horien moduko buru bildu eta tenterik. Alea ganadu pentsutarako erabiltzen da batik bat. .
- 2. olo, olúa. (-). izena. (Eibar.) "Gramínea, nombre genérico. Graminea guztiendako erabiltzen dan izena." (SB Eibetno)..
- olo gáizto, olo gaiztúa. (d). izena. botanika Avena fatua. Avena silvestre. . Gari artean erne ohi den landarea, banan-banan atera behar izaten dena oso kaltegarria delako. Olo gaizto beltza eta zurixa daude..
- ólzar, ólzarra. (d). izena. (Ubera.) Abereen jana xehetzeko egurra. .
- olzirau, olziraua. (d). izena. OLZIERRO. Zurez egindako etxeetan, kanpoko hormak egiteko erabiltzen zen sistema.. Olzirauak. Bai, onek ori zeban, oin tabikia eindda daukou, baiña olziraua zeban. Benito./ Kanpora oolakin einddako olziraua; paretia akabau amen, eta andik gora ba olziraua. Don./ Olzierrua; bata bestian gaiñian ipintzen die orrek. Martin.. Ohol hauek teilak jartzen diran era berdinean jartzen dira: beheko oholaren goen aldea goiko oholaren barren aldearen azpian geratzen da. Hartara, euriak zeharka jotzen duenean ere, hau da, etxearen bolauak babesten ez duenean, urak irrist egiten du eta ez da barrura sartzen. .
- óndar, ondárra. (a). izena. Resto, residuo.. Beti ondarra lagatzen dau platerian./ Gu aillegau garenerako ondarrak bakarrik gelditze zien.. Erderaz ere "las ondarras" entzuten zaio askori. . ondarrían, . (c). adberbioa. En el fondo.. Lapiko ondarrian topau dot eraztuna. .. ondarréra joan, . (d). Irse al fondo.. Barkua ondarrera joan zan.. Sin. ondorátu, ondóra joan..
- ondarri, ondarrixa. (-). izena. (Eibar.) "Ibaietako legar zehea. . Ondarrixan gaiñian ortozik ibilli zan eta ebagixa eiñ eban ankazpixan." (SM)..
- ondásun, ondásunak. (c). izena. Aberastasunak. Bienes.. Ondasun guztiak galdu zittuan jokuan./ Orrek familixian artian eindda jaukek arreglua eren ondasunekin. Don.. Pluralean. .
- ondío, ondiúa. (d). izena. Ondiatxurrez lurra iraultze lana. Trabajo muy cansado que consistía en cavar la tierra con azada de ahondar.. Ondiua oso lan astuna izate zuan. . ondiúan eiñ, ondiúan jardun. (d). aditza. Ondiatxurrez lurra irauli.. Ondiuan jarduten zeben familixa osuak.. Ik. laixátu, láixa..
- ondío-atxur, ondío-atxúrra. (d). izena. ONDIATXUR. Lurra hondeatzeko erabiltzen den aitzur luze eta estua. Azada larga y estrecha que se utilizaba para cavar la tierra.. Ondiatxurrak normala baino luziauak eta estuauak. Klem./ Bidegiñarako, arri artian-da ibiltzeko, eta bestela luarrixa itte zanian da, ondiuan, eskuz be eitte zien paraje txarretan da, barrutik joteko. Ondio-atxurra orreaittik esate jakuan, arratxurra ero ondio-atxurra. Don. . Sin. otátxur, arrátxur.
- 1. ondo, ondúa. (c). izena. El fondo.. Ondoraiño sartu zotsan ezpatia./ Botilla onduan gelditzen die gindak. . Lekuzkoetan batez ere.. ondóra joan, . (c). esapidea. Irse al fondo algo, a pique una embarcación.. Galanta izen arren ondora joan zan Titanic-a.. Sin. ondarréra joan..