Bergara aldeko hiztegia
igési.
(b).
Adberbioa.
iesi.
Ihes eginez. Huyendo.
“Aspaldixan etxetik igesi dabill./ Gurasuei (edo gurasoen) igesi, Italiara joan jakuen alabia.”
Igesi ibili eta joan, batik bat. NONDIK, NOREN edo NORI igesi. .
igétai, igétaixa.
(b).
Izena.
iétei, iétai, igítai, ítei.
Hoz.
“Garixa ebaitzeko ietaixa esaten jakon, da gero artua ebaitzeko ero arbixa etaratzeko sega-igetaixa. Bat izeten da agindduna, garixa ebaitzeko, da bestia izeten da agin baria, zorroztutakua, arrixakin zorroztutakua. Don./ Aria, goldia, atxurra, eskubaria, segia, poraiña, iteixa, segaiteixa... Mertz.”
ígez.
(b).
Adberbioa.
íez.
Iaz, joan den urtean. · El año pasado.
“Igez ondo, aurten gaizki.”
Sin. joan dan urtian..
aurten.
igítta, igittía.
(d).
Izena.
iítta, iditta.
Gari-ebakitze sasoia eta lana. Igitaiaz ebakitzen zen orduan, eta hortik datorke izena.
“Iittia esate jakon, gari ebaitzeko sasoiai; iittia. Aniz./ Artzalekuak iittara etorteko gurera, Eizalera. JJp.”
Etim.: igitai (igitai lana). (?)..
garí-ébaitze.
igo.
(a).
da
du
Aditza.
ixo.
Subir.
“Aixkorriko puntaraiño igo naiz./ Seigarren pisuraiño igo giñuan./ Gaizki ixo dot aldapia.”
igoera, igóeria.
(c).
Izena.
Subida, ascensión.
“Gasoliniak berriz be igoeria ei dauka./ Arantzazutik Durura igoera gogorra dago.”
jatxíera.
igual.
1.iguál, iguála.
(a).
Adjektiboa.
Berdina. · Igual.
“Zu ta anaia igual-igualak zate.”
berdiñ.
2.igual.
(a).
Juntagailua.
Agian. · Quizás, igual.
“Egualdi ona eitten badau igual mendira joango ga.”
biarbada, ákaso.
3.igual izan.
(a).
Aditza.
Berdin izan.
“Egizu nai dozuna, neri igual jat. ”
bérdin izan.
igualéko, igualekúa.
(b).
Izenlaguna.
adierazkorra
Berdina, antzekoa, baina enfasiaz eta ezezko zentzuzko esaldietan. · Igual, semejante, pero sólo en frases enfáticas y de significado negativo.
“Donostia eta Bitorixa igualekuak dittuk neguan!/ Bixak antzera estudixau arren etxittuek igualeko notak etaratzen./ Urtetan fundiziñuan ibilittakua dok ori. Igualeko bizimodua jaroiak oiñ.”
igualían.
(b).
Adberbioa.
Baldintza berdinetan edo antzekoetan. · En condiciones o circunstancias iguales o parecidas.
“Ik nai dokena esangok, baiña nik igualian bakillaua naixao angulak paiño./ Nik igualian jai egunak naixao astegunak paiño./ Retegi igualian Zezeaga baiño geixao dok.”
Igualian... naixao, sarritan.
.
igualménte.
(b).
Egunon edo gabon-en erantzuna.
“”
Formularik erabiliena, gure eta aurreko belaunaldikoen artean, bederen. —Berdin— ere esaten da..
igualtsu.
1.igualtsu.
(b).
Adberbioa.
Berdintsu, antzera. · Parecido, casi igual.
“Mendira joan ala plaiara joan neri igualtsu jatak./ Neguan igualtsu izaten dok kotxia garbittu ala ez.”
berdintsu.
2.igualtsu, igualtsúa.
(c).
Adjektiboa.
Berdintsua. · Parecido, -a.
“Lanera joan biarra ero oe epeletan geratzia eztie igualtsuak./ Anai bixak die igualtsuak.”
berdintsu.
iguinddu.
(b).
da
du
Aditza.
Nazkatu. · Asquear(se).
“Iguindduta nago tabernaik taberna ibiltzen./ Perretxikuekin iguindduta akabau giñuan azkenian.”
iguingarri, iguingarríxa.
(b).
Izena.
Nazkagarria. · Asqueroso.
“Iguingarri arek amar milla pezeta txapiau zoskun./ Iguingarrixak jartzen die eulixak.”
ijera.
ohar bat
1.ijera, ijería.
(d).
Izena.
Iztarrezur burua. Baita, agian, hezur-burua, artikulazio-gune borobila. · Tratándose de ganado, cabeza de fémur, punto de articulación del fémur. Quizás, también, punto de articulación entre dos huesos cualquiera.
“Ijeria esate jako, ijeria, txorixa daukana, txorixa esate jotsau guk, borobill orri, azur orri. Ijeriak ikara ein jao, ijeratik ikara eindda dao. Don./ Arrama-azurra esate jakok goiko trabesekuai, ta an juten dok aren puntan ori bola ori sartuta, arrama-azurrian ijeria; ijeria dok berakua, atzeko anketan. Aurrian besapalia esaten jakok. Don.”
2.ijera, ijería.
(d).
Izena.
Mokorra, orokorrean (?). · Cadera.
“Ijerako miñez dabill aspaldixan.”
íjiji ta ájaja.
(c).
Adberbioa.
Barrezka. · Haciendo risas.
“Zuek oiñ ibili ijiji eta ajaja eta biar etorri esamiña gaizki ein ddozuela esanaz./ Ijiji eta ajaja pasau dabe atsalde guztia. Itxuria kontu barregarrin batzuk zeuzken.”