Bergara aldeko hiztegia
idaskátu.
(d).
iraskátu, ireskatu.
1.idaskatu.
(d).
da
Aditza.
iraskatu.
Jaki bat edo beste zerbait idaska (ardagaia) bezalakoa, lehorra eta malgua, bihurtu. · Volverse un alimento u otra cosa como la yesca, seco y correoso.
2.idaskatu.
Aditza.
"Secarse un árbol." (SB Eibetno).
ídaur, ídaurra.
(b).
Izena.
Elkarri sokatxoz loturiko makila lodi batez eta beste mehe batez eginiko esku-tresna, besteak beste babak jotzeko
“Idaurra apurtu jat baba joten nebillela.”
idi.
ídia.
1.ídia, idia.
(c).
Izena.
Asmoa, ideia. · Plan, intención.
“Perretxikutara joateko idia neukan, baiña eurixa diardu./ Geunkan idia Txurrukan bazkai bat ein bia giñuala. Hil.”
Esamoldeak:
ídietan ibilli.
(c).
Esapidea.
ídietan joan, egon....
Asmoetan ibili, etab.
“Beixa erosteko idietan joan da Elgoibarrera. ”
2.ídia, idia.
(c).
Izena.
idea.
Iritzia, pentsakera. · Idea, modo de pensar.
“Anai guztiak idia diferentetakuak die./ Bakoitzak bere idiak izateittu.”
IDEA entzuten da gehiago orain.
.
idíau.
(d).
Aditza.
Ideiatu.
IDIAUTA EGON dio Hilarik "ados jarrita" zentzuan. Andik (Santoñako kartzelatik) abixatze otxela benteruai, andik libratzen zienian, alkarrekin idiauta erela ta amarretako bat eingo ebela. Hil.
.
idóbala, idóbalia.
(b).
Izena.
irobala.
Listaria. Hari marroi, mehe eta gogorra. · Hilo de bala. Cordel marrón, delgado y resistente.
“Idobaliakin lotu neban paketia.”
ídolas.
Adberbioa.
Antzuola.
"Asko, gogor; normalean euriari buruz esaten da.
“Eurixa idolas diardu.”
Etim.: hodei+lats, hodei-erreka, agian.
.
botaalán, goixan-béian.
idulentzia-aize, idulentzia-aizia.
(d).
Izena.
Oñati.
Araotzen uda etorri baino lehentxoago batzuetan egon ohi den haize hozkirriari esaten zaio. Iparretik jotzen du.
“Idulentzia-aize onen ondoren asiko al da beinguan udia!”
Sin. Askazuri-aize..
idúli.
(c).
da
Aditza.
Irauli. · Volcar.
“Zangan sartu ta burdi-garua iduli jakue. Gurdia albora etzan, batik bat.”
bulkáu, itxuli.
idúri.
iruri, irúi.
1.iduri, iduríxa.
(d).
Izena.
iruri, irui.
Ikatz xehea, ikatz-hondar bezala gelditzen dena. · Cisco.
“Urbixara bidian ikusten da lengo txondor lekuetan idurixa.”
Gure amaren baserria Idurixo da, Goi-auzoan.
.
2.iduri, iduríxa.
/eu/user/3.
(d).
Izena.
iruri, irui.
Gaztaina mota bat.
ie!.
"Voz para arrear a caballos o mulos: ¡arre!.
“Lotan be ie! manduari Elgeta errekadistiak". (SB Eibetno).”