Skip to main content

izena

  • txópo, txopúa. (b). izena. botanika populus nigra. Makala.   Chopo.. Ibai ondoko lurretan asko landatzen den arbola luzea. Hosto ahul hagindunak eta lore txiki-txikiak ditu. Mintza sendagai bezala erabiltzen da, bai almorranak ixteko, bai umea izandakoan esne jarioa mozteko.. Sin. makal. Ik. txopo-karóliñ.
  • txopo-karóliñ, txopo-karolíña. (d). izena. populus alba? populus canadiensis?. Makal mota bat. Populus canadiensis, ote? Edo populus alba? (álamo).. Etim.: "chopo de Carolina" (EEBB) dirudi.. Ik. txópo.
  • txopo-perretxiko. (-). izena. (Eibar.) agrocybe aegerita. Seta de chopo. (SB Eibetno). .
  • txopó-platano, txopó-plátanua. (c). izena. botanika (Osintxu.) Plátano de sombra.. Sin. plátano.
  • txópoi, txópoixa. (c). izena. Txopodia, makal-saila.   Chopera.. Bolintxo txopoixan makiña bat jente egote zuan sasoe baten atsalde pasa. .
  • 4. txorí, txoríxa. (c). izena. Neskatilei ilean egin ohi zaien moinotxoa, ile-buztantxoa, etab.   Moñito u otro aderezo en el pelo de las niñas.. Amandriak ein ddotsu txoritxo politt ori?.
  • 1. txorí, txoríxa. (a). izena. TXORI-TXIKI. Pájaro.. TXORI-TXIKIxak esaten zaie tamainu txikikoei.. Ik. txínbo. txorittara juan, . (-). esapidea. "Txori billa urten, baiña gehixenetan bizirik harrapatzeko. Esate baterako likiaz kardantxilluak, tariñak edo pardilluak harrapatzera." (SB Eibetno)... txorixán modúan ibílli, . (b). esapidea. Ondo, sasoiko ibili. Makalaldi baten ondoren esan ohi da.. Operau zebenetik txorixan moduan dabill./ Aspaldixan txorixan moduan zebillen, baiña gripiak egundoko pasaria emon jao. .. txorixák baiño búru gutxíao éuki, . (c). esapidea. TXORIXÁ. Zentzun gutxi euki.. Ori eingo ziñuan baiña! Txorixak paiño buru gutxiao daukazu. .. txorietxe geratu, . (b). esapidea. (Oñati.) "Quedar vacío y abandonado un caserío." (Izag Oñ)...
  • 2. txori, txoríxa. (d). izena. Ate zaharrek biratzeko beheko aldean izaten duten sistema. Batzuek TXORI deitzen diote azpiko zulotxoari:. Atia txorittik etarata sartu zan lapurra./ Ate ori txorixan sartu barik dago bia dan moduan.. Lekuko batek dioskunez, ateak biratzeko azpian duen ziri metalikoa da txorixa, eta goian zein behean harrian dagoen zulotxoa opilla edo txori-opilla. Gero opilla eukitzen dau orrek or, da gero behetik gora sartuta burdiña bat; orri esaten jako txorixa. Jul. Goiko aldean, ardatza biltzen duen uhala eukitzen du hormari itsatsita. Galtzear dauden hitzak dira.. Sin. ate-txóri. Ik. opill. txorittik urtenda egon, . (c). esapidea. Burua galduta egon.. Aspaldixan bastante txorittik urtenda ei dago Joxepa. ..
  • 3. txori, txoríxa. (d). izena. Hezurren arteko juntura.. Ijeria esate jako, ijeria, txorixa daukana, txorixa esate jotsau guk, borobill orri, azur orri. Ijeriak ikara ein jao, ijeratik ikara eindda dao. Don. .
  • 5. txori, txoríxa. (c). izena. Zakila.   Pene.. I, itxi eike bragetia, txorixak iges eingosk eta./ Zetan zabitz zu txorixa bistan. .
  • txorí-ápixa, txorí-ápixia. (a). izena. Nido de pájaro.. Txori-apixa billa makiña bat einddakuak ga mutikotan. . txorí ápixia ikasi, . (d). esapidea. Txori-habia aurkitu.. Goazen txori-apixak ikastera./ Gaur bi txori-apixa ikasittut. ..
  • txori-káka, txori-káka. (a). izena. Excremento de pájaro.. Txori-kakaz beteta dago teillatua. . komentario 1 txori-káka ez izan, . (c). esapidea. Inportantea izan. Broma abarrean edo ironiaz esan ohi da.. —Atzo telebisiñuan agertu itzan. —Ze uste dok pa, gu txori-kaka gala, ala?/ Ez pentsau ori bere ustez txori-kaka danik.. Sin. azián bárrenengo ostrúa ez ízan..
  • txori-kárdu, txori kardúa. (c). izena. botanika senecio vulgaris. Hierba cana, cardo enano.. Ik. zorna bédar.
  • txori-kéixa, txori-keixía. (c). izena. botanika Txertatu gabeko gerezi arbola.   Cerezo bravío.. Keixa-ale txikixa emuten dau txori-keixiak.. Sin. keixa makatz.
  • txori-máats, txori-maátsa. (c). izena. vitis vinifera. Berez sortzen den mahats txertatu gabea.   Uva silvestre.. Sasi-maatsa? Txori-maatsa; mentau bareko maats txikixa. Klem. . Lehengo mutikoen basozigarruak..
  • txori-ságar, txori sagárra. (d). izena. Baso-sagarra, txoriek jan ohi dutena.   Manzano silvestre. .
  • txorí-tránpa, txorí-tránpia. (c). izena. Cepo para pájaros.. Ik. zépo.
  • 1. txorímalo, txorímalua. (b). izena. Espantapájaros.. Txorimaluan galtzarpian apixia ein ddabe txorixak. .
  • 2. txorimalo, txorimalua. (a). izena. (Oñati.) Herriko jaietan zerri-puxika batekin haurrak jotzen ibili ohi den buruhandia. Cabezudo. Sasue batian . Oñatiko umeek ondorengo hau kantatzen dute txorimaloak xaxatzeko: «Txorimalo, katamalo, tirikititi, taukiri, zeiñiri, txorimaluari!»..
  • 3. txorímalo, txorímalua. (d). izena. "Máscara de carnaval." (Izag Oñ). .
  • txórixo, txórixua. (a). izena. Chorizo. .
  • txorokil, txorokilla. (-). izena. (Eibar.) "Garandutako artaburua. . Txorokillekin su aundixaua egin genduan soluan.. Sin. artákaskara.
  • 1. txórro, txórrua. (a). izena. Grifo.. Txorrua zabalik laga dozu. .
  • 2. txórro, txórrua. (b). izena. Ur-emana.   Chorro, cantidad de agua que emana por ej. de un grifo o un caño.. Egundoko txorrua dauka Lezango itturrixak. .
  • txorroki, txorrokixe. (-). izena. (Leintz.) Arte-orria, neguan beste jakirik ez zenean ardiei ematen zitzaiena.. Ik. orróillo.