Skip to main content

izena

  • 1. umezaiñ, umezáiña. (c). izena. Umeak zaintzen dituena.   Cuidador, -a de niños, chacha.. Umezaiña joan jako eta beste baten billa dabill. .
  • umézurtz, umezúrtza. (c). izena. Huerfano, -a.. Oso gazteik geldittu zien umezurtz. .
  • úmill, umílla. (b). izena. Apala.   Humilde, sencillo.. Andra umill askua zan Jerolima. .
  • umóre, umoría. (a). izena. Humor.. Eztauka ezetarako umoreik. . umoréko egon, . (b). esapidea. UMORÉKO ARRÁPAU. Umore oneko egon, harrapatu.. Gaur aitta umoreko zeuan da milla pezeta emun dosta./ Umoreko arrapatzen bozu preguntaixozu gure jornalakin ze pasatzen dan.. Sin. umoretsu egon, arrapau.....
  • 1. úna, -e, únia. (b). izena. Zona, espacio, trecho.. Basarriko bidia una baten ziero ondatuta dago.. Hitz konposatuetan: gorriuna, beltzuna, sartuuna... .
  • 2. úna, -e, únia. (c). izena. Rato, momento.. Una baten egon nitzuan elizatik urtetzeko be, sermoia etxauan aguantatzeik eta. .
  • unamuníxo, unamunixúa. (d). izena. UNAMORIXO. Armonia ona, familiako edo lagunarteko giro ona.   Buena armonía.. Unamunixua? ja, ja, ja (barreak); unidadia ero, unión, ero. Familixa ortan dago unixua esateko, unamunixua. Eta beste noizbait? Auzo baten-ero unamunixo ona dagola. Klem./ Bazkalonduan, guztiak alai ebizen, unamorixuan, ango kantau biarrak ez ei eukan akabaurik. (SM Ezten).. UNAMUNIXO TXARRA ez omen da esaten. .
  • ungriáno, ungriánuak. (d). izena. Gerra ingururarte herriz herri ibili ohi zen giza-taldea, oihalak saldu eta titiritero ikuskizunak emanez.   Hungrianos; grupo nómada que llegaba a nuestros pueblos hasta la última guerra.. Leno ijitto moduko zerak etortze zittuan, kaldereruak ero zerak; etxakixat arek teatruak ero ze eitte zittuen be. Bai, sekulako jitana elegantiak etortze zittuan, eundoko karro dotoriekin dda, lenao. Urte asko dok, baiña etortze zittuan ungrianuak. Klem./ Ungrianuak pa, Ungriako jentia zan, arek gutxiao ibiltten zien, baiña izen zien emen e epokak etorten ziena ungrianuak pe. Mertz./ Ona lenao etortzen zien ungrianuak ero, esaten gontsen. Andrakumiak eta ola ijitto modura ero karruekin, da telak saldu. “Ze dia orrek?” eta “ungrianuak ero, kaldereruak ero”. Don. . Ikusten denez "ungriano" eta "kalderero" gauza berdintzat dute. Sin. kalderero..
  • untúra, unturía. (d). izena. Jugo, sustancia.. Garua olakoxe sustarra ero motzauakin ebai biar, an euala unturia ta; lurrakin, onduan. Hil.. Ik. onura.
  • untz, úntza. (b). izena. botanika hedera helix. Yedra.. Paretan nahiz arbolan gora aidoso igotzen da, baina besterik ezean lurrean zehar ere zabaltzen da. .
  • untza, untzie. (-). izena. (Aramaio.) Iltzea.. Ik. íltza.
  • untzilla-keixa, untzilla-keixia. (-). izena. "Gerezi mota bat.. Ezta aundixa be, anpolaixa baiño txikixaua, metautakua." (Lar Antz). .
  • untzórri, untzorríxa. (c). izena. Untzaren orria, kailuendako erabilia.   Hoja de yedra.. Untzorrixa kailluendako dok ona, binagretan beratzi orduan eukitta. Ipiñi, eta kendutakuan beste bat ipiñi, eta zuri-zuri indda ziero oneratze jok kaillua. Klem. .
  • úpel, upéla. (d). izena. Hemen barrika edo bukoe berbak erabiltzen dira upel-en lekuan, baina Don.k dio Egiño-ko sagardotegian upel deitzen zitzaiola barrika handiari, estutu berriak ziren zuku guztiak hartzen zituenari.. Sardaotei bastante aundixa Egiñon, oinddio be an jak; eta zeuan lelengo artzeko, dana batera artzeko, zeuan upela, aundi bat, milla litrokua, eta gero andik bukoetara pasatze zaban. Da bukoiak pa bosteun ero seireun litrokuak ero ola zien. Don.. Ik. pípa.
  • 1. ur, ura. (a). izena. Agua. . Ura eta sua belaunez azpittik, . (-). esaera. URA ETA SUA BELAUNETIK BERA. (Lar Antz)... Eundaka urtietan, ura lengo bidietan, . (-). esaera. (Antzuola.) "Es peligroso estrechar el cauce de los rios." (Izag Antz).. urak ekarri, . (-). . 1. urak ekarri, . (c). esapidea. Baserrietan ura falta denean, hartzen den lekuraino -errekatxo, deposito, iturri- joan, zer pasatzen den ikustera eta aberia konpontzera.. Gizonak urak ekartzera joanda die Urkitzara. .. 2. urak ekarri, . (c). aditza. URAK IPINI, JARRI. Ur-korrenta etxean sartu.. Gerra-aurretxuan ekarri zittuen urak gurera.... ur ázal, ur ázalak. (d). izena. Aguas poco profundas. .. urak euki, . (-). esapidea. (Eibar.) Norbaiten traza edo antzeko nortasuna izan.. Orrek bere aittan urak dakaz. .. beteko urak, . (c). izena. Norbera estaltzeko moduko urak.. Ibaia beian etorrenian be ixa beteko urak izaten ziran ta iñor ez zan atrebitzen islara pasatzen. (SM Zirik) .. éskutarako ur, éskutarako úra. (d). Edateko balio ez duena, baina beste zereginetarako bai.. Andik eruten giñuan eskutaakua, baiña eratekua itturritik. JJp. .. ur aundi, ur aundixak. (-). izena. Sakonera handiko urak. Hankarekin lurra ukitu ezin den lekua. .. ur txiki, ur txikixak. (-). izena. Hankekin hondoa ukitzeko moduko urak. .. ur aundiko arraiña izan, . (c). esapidea. Inportantea, esperientzia handikoa izan.. Ori eztabe kartzelan sartuko, ori ur aundiko arraiña da. .. ur aundixetan sartu, . (c). esapidea. Erantzukizun handiko gauzetan sartu.. Fabrikako gerente ein dabe eta ur aundixetan sartuta dabill. .. ur sákon, ur sákonak. (c). Aguas profundas.. Kangrejuak eztie ur sakonetan ibiltzen, ur azalak gustatzen jakue. .. ur zíkiñ, ur zikíña. (a). izena. Agua sucia, turbia.. Ik. erderak artu.. ur-bizi, ur-bizixak. (-). izena. Ura azkar eta bizi doan erreka tartea... ur gaiñeko bitsetan, . (-). . Ik. bits.. ur gázi, ur gazíxa. (b). izena. Agua salada. .. ur géza, ur gezía. (d). . Ura gazixa ta gezia izan leikek. Klem... ur gárbi, ur garbíxa. (a). izena. Agua limpia, clara, transparente. .. ur géldi, ur geldíxa. (c). izena. Agua estancada.. Ur geldixan ugaritzen die ugarixuak./ Ur geldixa usteldu eitten da. .. ur maillátu, úr maillatúa. (-). izena. Salto asko egin ondoren mailatuta dagoena... urústel, urustéla. (c). izena. Ur geldia, jada berdetuta dagoena... úrak ipiñi, . (c). aditza. ÚRAK JARRI, EKARRI. Ur korrontea jarri etxean. . Oin ddala gutxi jarrittue urak. ..
  • 3. ur, ura. (d). izena. Isurialdea. Etxeak teilatua zenbat aldetara duen adierazteko erabiltzen da.. Au iru aldetara ura daben etxia da. Benito.. Bi ureko etxea, iru urekoa, lau urekoa... esaten da. .
  • 2. ur, úrra. (a). izena. Avellana.. Urrak etara dosku ogixa ta ardauakin.. ABILLANA beste zerbait da, kakauetea, alegia. Erdaraz ere "hemos comido urras" entzun ohi da. Zuhaitzari berari ur soilik ere bai:Urrera igo dau mutikuak. Baina ur-arbola, normalean.. Ik. abíllana.
  • ur árbola, ur árbolia. (a). izena. botanika corylus avellana. Avellano.. Ur arbolia esaten jau jateko urra batzen danian, aundixai, eta urritza esaten jau eskeretan egoten dana, silbestriai; urritza, urritz sastrakia. Don.. Urrak ematen dituen arbola ezaguna. Berez sortutako ugari topa daiteke errekondotan, bide zaharretan etab. Berez sortutakoari URRITZa esaten zaio.. Ik. urritz.
  • ur aundi, ur aundixak. (-). izena. Sakonera handiko urak. Hankarekin lurra ukitu ezin den lekua. .
  • ur ázal, ur ázalak. (d). izena. Aguas poco profundas. .
  • 1. ur bedar, ur bedárra. (d). izena. botanika Ihia. Junco.. Ik. íxa.
  • 2. ur bedar, ur bedarra. (d). izena. botanika sanicula europaea. Sanícula. (SB Eibetno). .
  • ur gárbi, ur garbíxa. (a). izena. Agua limpia, clara, transparente. .
  • ur gázi, ur gazíxa. (b). izena. Agua salada. .
  • ur géldi, ur geldíxa. (c). izena. Agua estancada.. Ur geldixan ugaritzen die ugarixuak./ Ur geldixa usteldu eitten da. .