izena
- urdáigaillu, urdáigaillua. (d). izena. Corteza de cerdo.. Garixen kontrako erremeixue: urdeigailluaz kurtzie eiñ garixe dauen lekuen eta gero urdeigaillue ondo gorde (hortxe jak sekretue). Normalien hillabetien dana garbi. (AA ArrasEus, 195. o.). . Ik. gáillu.
- urdaigixarra, urdaigixarria. (-). izena. "Tocino veteado. Gixarria daukan urdaixa, zuri-zurixa izan biharrian." (SB Eibetno)..
- urdail-zúlo, urdail-zulua(k). (-). izena. Urdaila eta hezurren artean, alde banatan, sortzen den sakonunea, urdaila hutsik dagoenean. El hueco que se forman en cada lado de la parte superior del estómago del animal cuando éste está vacío.. Urdail-zuluak, beixak tripia utsik daukanian eukitzeittuan zuluak. Klem. .
- urdáill, urdáilla. (d). izena. Ganaduen sabela. Tripa, estómago de ganado.. . Gaur egun tripa entzuten da gehiago.. Ik. urdail-zúlo, estómagu.
- urdaiontzo, urdaiontzua. (d). izena. (Antzuola.) URDAIUNTZO, ONTZO. "Cada una de las patas del cerdo con su carne: lau urdaiontzo." (Izag Antz)..
- 2. urdiñ, urdiña. (c). izena. botanika URDIN-PERRETXÍKU. russula virescens. Gibelurdina, perretxiku ezaguna.. Izen latinoa berdina bada ere (?), hiru perretxiku desberdin dira guretzat gibelurdiña (tono more, gris edo berdexkakoa), korosoa (berde argia, txapel ederrekoa) eta urdiña. Azkenengo hau, gezurra badirudi ere, berde-berdea da.. Ik. gibélurdiñ, koróso.
- urdin-ságar, urdin-sagárra. (c). izena. Marra gorrixkako sagar mota ale-handia.. Gure sobarrenian dago urdin-sagarra. .
- urebagi, urebagixa. (-). izena. (Eibar.) "Tenplian pieziari iñoiz gertatzen jakon zartaria edo ebagixa ur hotzegixan hozten danian." (SB Eibetno)..
- urésne, uresnía. (c). izena. Ura nahastuta duen esnea, lehen katarroaren edo gripearen kontra erabilia. Leche aguada.. Uresnia len katarruandako ta asko erabiltze zuan; urakin egositta esnia. Orduan desnatadaik etxeuan da orregaittik izengo zuan. Uresnia; gripiakin da zeuanian uresnia. Klem. .
- uréta, uretía. (c). izena. Ur garraioa.. Egun guztian baten batek uretia ta, bakizu ura zela gastatzen dan; gaur baiño obeto kaso eitten jakon. Hil. .
- úrgullu, úrgullua. (d). izena. Harrotasuna. Orgullo, altanería.. Ziero arruinau zien, baiña artian be urgulluagatik taxisian pasiatzen zien./ Kubako gerran kapitan izanan urgullu demasa zeukan Krisostomo zanak. Klem.. Urgullua eta arrokerixia ez dira gauza bera. Bigarrenak fanfarreria, txuleria esan nahi du, eta urgullua duinagoa da, balore positibotzat jotzen da. Oso edadetuek bakarrik erabilia. .
- urkábera, urkáberia. (d). izena. (Oñati.) "Sentencia de horca. Urkáberia emon xai: le han dado la sentencia de horca." (Izag Oñ)..
- urkaméndi, urkamendíxa. (d). izena. URKAMEN (OÑ.). Urkaketa. Ahorcamiento. Hau dio Hilarik Angiolilloren "urkamendixa" kontatzerakoan:. Gaur e, baakizu gaur ero biar ze funziño ero ze ikusmira daon Bergaan? . "Urkámena merezi: merecer la horca." (Izag Oñ).
- úrki, urkíxa. (b). izena. botanika betula pubescens. Zurzuria. Abedul.. Gaztetan gerriak kolore gorrixka badu ere laster hartzen du bereizgarri nabarmena duen kolore zuria. 10 edo 15 m hartzen ditu eta asko sartu ohi da ibilbide eta jardinetan apaingarri bezala. Mugarri zuhaitza da, agian bere kolore zuriagatik, eta betidanik sartu izan da mugetan. Basoan ere ugari aurki daiteke batean bestean, baina ia ez da geratzen urkidirik. Urkia zotzak egiteko erabiltzen da, eta papera egiteko ere ona omen da hari asko duelako. Piano teklak egiteko ere erabiltzen zen.. Ik. úrkiri.
- 1. úrkilla, úrkillia. (c). izena. Zutabe edo enbor batetik bi irteten direneko gauzakia eta lekua. Horquilla.. Arboliak urkillia eitten daben lekuan dauka zozuak apixia./ Urkillia ta gomiakin eitten da tiragomia./ Bizikletian urkillia apurtu ta muturrez aurrera jausi zuan./ Guriak eukan belarrixan urkillia (ardien marka), trak, urkilla bat kentzen jakuen. Luis.. Ik. ankáurkilla.
- 2. úrkilla, úrkillia. (c). izena. Puntan urkila duen makila, belarrari buelta emateko tresna. Herramienta que sirve para remover la hierba, por ejemplo, y que consiste en un palo que se divide en dos (o en tres) en la punta.. Bedarrai buelta-ta emuteko urkillak; egurrezkuak; bi ortzetakuak, emen ibiltze zienak beintzet. Klem. .
- 3. urkilla, urkillia. (c). izena. Bi puntako iltze arkuduna.. Urkillak. Orrek alanbre eztakan alanbria josteko, ta esolak-eta kanpuan zerradurak-eta eitteko. Sebas. .