izena
- urritzézko, urritzezkúa. (c). izena. Urritz zurez egina. De madera de avellano. .
- urrúma, urrumía. (b). izena. URRUMÁRA. Behi-marrosa, sirenotsa, intziri ozena, etab. Mugido, ruido de sirena, gemido sonoro, etc.. Gau guztia urrumaka jardun dabe beixak. . Urruma esaten zaio muu normal samarra edo ez ozenegia denean, eta orrua eta makakorroe oso indartsua denean..
- urrúsa, urrusía. (c). izena. URRUXA. Txahal edo bildots eme jaio berria.. Jaio berrixa danian geixao esaten jau bigantxia. “—Ze dok, urruxia ala ixkua?”. “—Urruxia”. “—Bigantxia orduan”. Bueno, jaio berrixan geixao urruxia, gero bigantxia. Don./ Urrusia ta adarixa izeten dia. Urrusia esaten jako emiai. Luis. . Ixko edo adari-ren oposizioan, batik bat.. Ik. bigántxa, biáe.
- 2. úrsalto, úrsaltua. (c). izena. Urjauzi enerjia sortzailea, errota, zerrategiak edo argindar turbinak mugitzekoa, adibidez. Salto de agua.. Oñatin dare ursalto ikusgarrixak, sasoi batian Zerrajerianak izendakuak.. Ik. indarrétxe.
- 1. urte, urtía. (a). izena. Año. . úrtiak joan da úrtiak etorri, . (b). esapidea. Urteak pasatu arren.... Urtiak joan da urtiak etorri tta ezta aurrerapideik ikusten. .. urte onéko égon, . (c). esapidea. Gizena egon.. Enbarazada dagonian ero, gizendu asko ein ddanian ero, urte oneko dago ori. Klem. .. urtebigarrengo, . (-). adberbioa. URTEBIGARRENGO dio Mertzedesek, "handik bi urtera" zentzuan. . Urte bigarrengo barrixa (umea), aura azten zanian beste bat barrixa, urrenguan beste bat barrixa. . URTEBETEGARRENGO ere esaten da...
- 2. urte, urtía. (b). izena. Urtebetetze eguna. Día de cumpleaños.. Noiz da zure urtia? Nere, zure... urtia.. Zenbat urte daukazu? galderari, erdixak eta beste ainbeste erantzun ohi zaio.. Sin. urtébetetze égun, egun. urte askotaráko, . (b). esapidea. Pertsona bat lehengoz ezagutzen denean -eskua emanez jeneralean- esaten den agur formula. Baita urtebetetze egunean zoriontzekoa ere:. Zorionak eta urte askotarako...
- 1. urté-sasóe, -i, urté-sasóia. (b). izena. Urte-garaia. . Eztakitt ze urte-sasoittan ereitten dan arbixa. .
- 2. urté-sasóe, -i, urté-sasóia. (b). izena. Urtaroa. Estación del año.. Negua da urte-sasoirik polittena./ Udaberrixa, udia, udazkena ta negua, urte-sasoiak. .
- urtebéte ságar, urtebéte sagárra. (c). izena. URTEBÉTE, -ÍA. Sagar mota bat. Cierta variedad de manzana.. Garratza, oso fuertia izan barek, oso sagar edarra zuan Urtebete-sagarra; Goldenan koloria. Klem./ Urtebete sagarra esaten jakon, ori-ori-orixa ta edarra. Mertz./ Ze prezio ein ddabe urtebetiak? .
- urtébetetze égun, urtébetetze egúna. (c). izena. URTÉBETETZE, -IA. El día del cumpleaños.. Biar da nere urtebetetze eguna./ Noiz da Iratin urtebetetzia?. Ik. urte.
- urtebíllotx, urtebillótxa. (c). izena. Urtea inguru duen ardi gaztea, aurrerako utzi dena. Oveja de un año.. Urtia inguru daukenian, aurrerako lagatzen dia, da arei urtebillotxak. Don.. Sin. arkázte. Ik. billotx-adári.
- urtéera, urtéeria. (b). izena. URTEIXERA (ARAM.). Salida.. Urteeria topau ezindda kristonak ein giñuzen. .
- urtéko ájuste, urtéko ájustia. (d). izena. Morroien urteko lan kontratua. Domusantuetan egiten zen.. Kriauak, jeneralmente, Domusantuak izete zien, kriauandako. Urteko ajustia Domusantutik Domusantura. Urteko ajustia zanian. Naiz kriada ta naiz kriau, urteko ajustia eiñ da jun urtia eitteke areaittik ero oneaittik aldetzen zebana, puxkat e ño, aura ola taillara ailegatzen etzan zera esaten jakon ari. Don./ Aura be Domusantutan. Azkena kosetxia artu artuana eitten dok, nobienbrian erdi inguruan ero, eta Domusantutan garixa eriñ. Eriñ eitten dau artzen daben berrixak; lagatzen dabenak artua rekojiduta laga, eta artzen daben berrixak naiz da lenguak Domusantuak arte euki. Artzen zeban berrixak eitten juan lana. Don. .
- úrubi, úrubixa. (d). izena. strix aluco. Cárabo. Gau txoria.. Sin. gabeko mozolo (Sor.), basontz. (Elg.)..
- urústel, urustéla. (c). izena. Ur geldia, jada berdetuta dagoena..
- 1. úrzelai, úrzelaixa. (d). izena. Ura berez sortzen den zelaia, udan ere fresko egon ohi dena. Prado que posee una surgencia que le hace estar fresco incluso en época de estiaje.. Urzelaixa, ola ura joaten dan sakonuna bat ero danian, urzelaixa, bai. Moalde (Mugertzako baserria) aldian bazuan zer bat, beti berde egote zana udan be, ura joate zalako. .
- 2. úrzelai, úrzelaixa. (d). izena. Ureztatu egiten zen zelaia. Prado que en época de estiaje se regaba, por poseer en un nivel superior una fuente o acequia.. Billabiñes basarrixan urzelai edarrak eren gure mutikotan. . Elgetar bati jasoa..
- 1. usáiñ, usáiña. (a). izena. Olor, olfato.. Ik. ánts. usaiñían, . (-). . 2. usaiñían, . (c). adberbioa. Usainaz baliatuz.. Usaiñian topau dau drogia. .. 1. usaiñían, . (c). Usain eginez.. Txakurra gaur goizian usaiñian ibilli da. Don.... úsainka, . (c). adberbioa. Usain eginez. Olfateando.. Txakurra usainka dabill. Don. .. usáiña euki, . (a). du aditza. Oler.. Eztakitt zeren usaiña daukan onek. .. usáiña egin, . (b). zaio aditza. Jaki bati usain txarra sortu.. Aragixai usaiña ein jako ta bota txakurrai. . Sin. usainddu.. usáiña artu, . (b). du aditza. Oler algo.. Txakurrak usaiña artu dau ta ezta urriñ basurdia./ Usain txarra artzen dotsat asunto oni. .. mandua akaatzeko moduko usaiña, . (-). esapidea. Usain txarra. (Lar Antz)...
- 2. usáiñ, usáiña. (c). izena. Itxura, ikutua, haizea.... Orrek etxaukak tontuanik usaiñik pez./ Laster joango jakozek zoro-usaiñok. . Ik. tontó-usaiñak kendu, zoró-úsaiñ.
- úsan, usána. (c). izena. ÚSEN, URZAN. Sanguijuela.. Baserri ondoko erretenian dare usanak./ Usenak izeten zien, oiñ indiziñuak die, baiña. Geixotzen zanian plumonixakin-da usenak zanetan ipintzen zittuen. Ben. .