izena
- 1. txorrostara, txorrostaría. (c). izena. Chorrito de líquido, de bebida, generalmente.. Kafia pattar txorrostara batekin gustatzen jat. .
- 2. txorrostara, txorrostaría. (c). izena. Txori-txioa. Gorjeo de pájaro.. Zozo txorrostarak entzun jittuat sagastixan. .
- 1. txorta, txortía. (c). izena. Narruta, narrutan egitea.. Ari be gustatzen jakok pa txortia.. Ondorengo formetan ia beti. . txortía emon, . (d). dio aditza. (lagunartekoa.) Emakumeak gizonari larrutan "utzi" edo. Harkoia oso.. Kriston morreua bai, baina itxuria etxotsan txortia emon./ Ik segi or; orrek txortia emuten bosk ez aiz makala.. Ik. txortía jo.. txortía jo, . (b). du-dio aditza. Larrua jo.. Behiñ an dagon ari jo najotsan txortia.. Basto samar jotzen du askoren belarrira.. Sin. narrútan eiñ, narrúa jo, jo, txórtan eiñ.. txórtan eiñ, . (b). du aditza. Larrutan egin. Hacer el amor, follar.. Gaur enajoiak etxera txortan ein barik. . Azen.: txortán ere bai.. Sin. txortía jo, jo, narrúa jo, narrútan eiñ..
- txortalári, txortalaríxa. (c). izena. Narru-jolea. Follador,-a.. Ori txortalari fiña izangok.. Sin. narru-jotéille, narrutalári.
- txortáldi, txortaldíxa. (b). izena. Narruta saioa. Sesión de hacer el amor.. Bazkalostian txortaldi bat pe eztok txarra izeten./ Bi gaztek, geure begixen aurrian, arek ein juen txortaldixa.. Sin. narrutáldi.
- txósna, txósnia. (c). izena. Txabolatxoa. Kalekoez ia bakarrik. Caseta de feria, de estación, etc.. Txosnia ba kasetia ero; ola kale inguruko zera danian, estaziñoko txosnia ero, esan izan zan, banderistian lekua ero. Klem./ Or badare ba txosnak, arek ortuak zien len. Mertz. .
- txostáda, txostadía. (d). izena. Pelotak txokoan sakerik egiten ez dueneko jokaldia. Jugada en que la pelota no bota por dar en el vértice del suelo y la pared.. Ogetak botatzen zittuan txostadak etxeuan eruateik. .
- txotxo-bérba, txotxo-berbía. (d). izena. TXOTXOLO-BERBA. Berbetarako era txotxoloa. Mertzedesek Bergarako kalean euskaraz oso gaizki egiten dela diosku honela:. Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa, konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Dana olakoxe txotxolo-berbia dago Bergan. Mertz./ Txotxolo-berbak dia gaizki esandako berbak. ".
- txotxoloáldi, txotxoloaldíxa. (c). izena. Norbait txotxolotuta dagoeneko aldia. Período de necedad.. Aber noiz pasatze jakon totxoloaldixa. .
- txotxolokeríxa, txotxolokerixia. (b). izena. Txotxoloaren esana edo ekintza. Necedad.. Makiña bat txotxolokerixa esan dau. .
- txukiríxu, txukirixúa. (d). izena. botanika Lorori-xaren antzerakoa omen. (?)..
- txukundáde, txukundadadía. (c). izena. Txukuntasuna.. Etxera sartu nitzan eta, jesus maria ta jose!, aura zan txukundadia! .. Sin. txukuntásun.
- txuleríxa, txulerixía. (b). izena. Chulería.. Txulerixia asko eta ezetarako ganora gutxi dauke polizia barrixak. .
- txúleta, txúletia. (a). izena. Chuleta.. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei.. txuléta-zíntta, txuléta-zinttía. (c). izena. Cinta de chuletas...
- txuléta-zíntta, txuléta-zinttía. (c). izena. Cinta de chuletas..
- txúntxun, txuntxúna. (c). izena. Danbolin-txistuaren soinua, eta baita musika tresna hauen konjuntoa. La música de chistu y tamboril, y también conjunto de dichos instrumentos.. Txuntxuna, danbolin-txistuan soiñua. —Eta zela esaten zan? Txuntxunian dantza ein ddou. Klem./ Batek txuntxuna jo eta bestiak dantzan eiñ.. Ik. danbólin-txístu.
- txupáperras, txupáperrasa. (d). izena. Esku-zerra arkuduna. .
- txurikote, txurikotia. (-). izena. Hatxisak edo belarrak (marihuanak) eragindako ondoeza. Zuri-zuri eginda, oso gaizki sentitzen da sufritzen duena. "Blanco".. Bedar geixegi bota zotsen tartiai eta gero danak kriston txurikotiakin Mondrauera zentrora./ Txurikotiak emon zotsan eta botaka asi zan.. TXURIKOTIAK EMON. Semeari entzuna duela gutxi. Noiz edo noiz jaiotzen dira egoki sortutako berba berriak, eta poz ematen du..
- 1. txuringa, txuringía. (d). izena. "El interior que asoma a veces en el parto." (Izag Oñ).. Txuringia? matriza ero etxakixat pa; zer gorri bat, bulto bat urtetze jotsen da, txuringia zuan aura ta; etxakixat pa matriza zan aura ero. Umiak itteko zerela sarrixaotan, aldapa samarrian egon ezkero, aldapiak asko ereitte jotsek. Klem.. TXURINGIAK URTEN ia beti. Eibarren, BOLIA BOTA.. Ik. natúra. txuringiak urten biarrian egon, . (-). esapidea. Txizagureak lehertu beharrean egon.. Geratu adi, txuringiak urten biarrian najaok eta. ..
- 2. txuringa, txuringia. (-). izena. (Eibar.) Almorranas, hemorroides.. Ein bihar izan zittuan indarregaz, txuringiak urten zetsan. (AAG Eibes). .